Category: Kirola is the new orange
Donostiar bati patatekoa eman dio, lau t’erdiko finalean nor animatu eta nor iraindu ez zekielako
Gipuzkoarra da Jokin Altuna, eta horregatik hark irabaztea nahi zuen Jexuxmai Odriozola donostiarrak. Baina Altuna Athletic-zalea da, eta horregatik nahi zuen hark galtzea. Ezkurdia berriz nafarra da; ez da bizkaitarra izatea bezain txarra, baina...
Kontxako liskarrak Kultur Ondare izendatu ditu Jaurlaritzak
Jakina da kostaldeko herritarrak egoskor eta berezi samarrak direla. Egun batean aldarrikatu dezakete lur pusketa bat itsasora teila bat jaurtita, eta hurrengoan ikus dezakete desfile militar bat plastiko beltz batzuen atzean gordeta. “Oso gureak...
EH Bilduk Nairo Quintana fitxatuko du hurrengo hauteskundeak irabazteko
Koalizioak jakitera eman duenez, Nairo Quintana txirrindularia izango da hurrengo hauteskunde kanpainan EH Bilduren liderra. Fitxaketa egitean, kontuan hartu dute Quintanaren “irabazteko grina”, baita txirrindularitza-zaleak harritzeko daukan gaitasuna ere. “Gure orain arteko hautesleak konbentzitzeaz...
“Anai-arreba Baztertuen Fundazioa” sortu dute
Euskal jendarteari egin dioten ekarpena bistaratu eta Auñamendi hiztegi entziklopedikoan merezi duten espazioa aldarrikatzea xede, “Anai-arreba Baztertuen Fundazioa” sortu dute Araban, zazpigarrenean. Nafarra da presidentea, Asier Olaizola pilotari ohia, Aimar azeriaren itzalpean beti. Lehendakariordea...
Espainiaren aldeko golak lasai ospatzeko argudio-zerrenda
“Baina Iraitz, zer ostia egiten duzu Sergio Ramosen gola ospatzen?” galderak ez dizu gehiago loa galaraziko. Espainiaren aldeko golak libre eta burujabe ospatu nahi dituzula? Hemen da ahaleginean ez itotzeko behar duzun flotagailua. Selekziorik...
Pilota gogorrago astintzen dutenak ezagutzen ditugu, bai
Putinek klase partikularrak emango dizkie Loren eta Eusebiori
Errusiarrak sei urte gehiago emango ditu boterean, ez ordea Realeko kirol zuzendari jada ohiak, ezta Eusebio entrenatzaileak ere. Zubietako instalazioak utzi bezain pronto euren asmoen berri eman dute aurrelari, defentsa, entrenatzaile, idazkari tekniko eta...
Euskal Herriko Itzuliaren izena ingelesez jartzea kritikatu dute “One Country One Team” kanpainaren sustatzaileek
ARGIA Englishek aurreratu duenez, Euskal Herriko Itzuliaren izena ingelesez jartzearen kontra agertu dira zenbait militante abertzale kirolzale, hain justu “One Country One Team” kanpainarekin euskal selekzioaren ofizialtasuna bultzatu zuten berberak. “Itzuliaren izena euskaraz mantendu...
Iñigo Martinezek ondarrueraz idatzitako agur-mezua deszifratu du Beranduegiren egiptologia sailak
Hitzak euskarara pasa eta testua atzekoz aurrera irakurrita, ondorengoa dio gutunak: “Bazen garaia norbaitek nire klausula penagarria ordaintzekoa. Aspertua nengoen Reala zuzentzen duten arma trafikatzaileaz eta bere alboko kirol-zuzendari potrohandiaz, Anoetako harmailak betetzen (‘bete’...