Zure izeba Mari Karmenek dagoeneko susmatzen duena konfirmatu du Nobel sariak ematen dituen Suediako akademiak: Literatura alorreko sarien irabazleak asmatutako idazleak dira, ez dira benetan existitzen. “Tokarczuk” abizena daukan idazle bat asmatzea izan da...
Category: Idazleen mundu zoragarria
Toti Martinez de Lezeak liburuak sinatzen jarraitzen du Durangoko Azoka bukatu eta hiru egun geroago
Ilara luzeak espero dira abenduaren 13an ere Landako gunean, milaka herritar Durangora joan direlako Toti Martinez de Lezearen azken liburua egileak berak sinatuta eduki ahal izateko. Durangoko Azoka abenduaren 10ean amaitu zen, argitaletxe guztiek...
Sarrionandia Kuban zegoela zekitenek bazkari herrikoia antolatu dute BECen
Etxepareren Habanako lektorea izango dela publiko egin ostean, Sarrionandia Kuban zegoela zekiten euskaldunek ospatu egingo dute aurrerantzean sekretua gordetzearen pisurik gabe bizi ahalko direla. BECen bazkaria antolatu dute horretarako eta dagoeneko 10.000 txartel saldu...
32 bizkarrezurreko lesio eragin ditu Ramon Saizarbitoriaren azken liburuak
32 lagun ospitaleratu behar izan dituzte berriki amaitu den Durangoko Azokaren ondoren bizkarrezurreko lesioengatik. Basurtuko ospitaleko traumatologia buruak adierazi duenez, Saizarbitorismo kasu argiak dira denak: “Gaitza asko zabaldu zen 2012an Ramon Saizarbitoriak Martutene publikatu...
‘Eguberrietako otorduetan nola eduki arrazoia beti’ liburua argitaratu du Elkarrek
Literatur liburuen salmenta beherakadari erantzunez, Elkar argitaletxeak ustekabeko nobedadea prestatu du Durangoko Azokarako. Eguberrietako otorduetan nola eduki arrazoia beti best-sellerra izango da, gaitegi ugari bezain aktualarekin: “Nik badakit ISIS nola garaitu” kapituluak ehiztariak txoratuko...