Gipuzkoarra da Jokin Altuna, eta horregatik hark irabaztea nahi zuen Jexuxmai Odriozola donostiarrak. Baina Altuna Athletic-zalea da, eta horregatik nahi zuen hark galtzea. Ezkurdia berriz nafarra da; ez da bizkaitarra izatea bezain txarra, baina...
Category: Ñoñostia
Zinemaldiak aitortu du Sail Ofizialean lehiatzen ari diren pelikulen erdiak ez direla existitzen
Geroz eta ozenagoa bihurtzen ari zen zurrumurrua eta Donostiako Zinemaldiak, azkenik, egia aitortu behar izan du: Sail Ofizialean lehiatzen ari diren zuzendarien erdiak ez dira existitzen. “Liu Jie, Tuva Novotny, Kim Jee-Won, Benjamin Naishtat...
“Tigre eltxoa” rotaflexarekin borrokatuko dute Donostian
Gaixotasun arriskutsuen transmisore den “tigre eltxoa” Bidasoa ingurutik Donostiara heldu dela-eta, alarma piztu da hiriko agintarien artean. “Hondarribiako alardean ikusi ahal izan genuen eltxoak ziztatu zituen herritarrek zein erreakzio sufritu zuten; ez dugu gurean...
Kontxako liskarrak Kultur Ondare izendatu ditu Jaurlaritzak
Jakina da kostaldeko herritarrak egoskor eta berezi samarrak direla. Egun batean aldarrikatu dezakete lur pusketa bat itsasora teila bat jaurtita, eta hurrengoan ikus dezakete desfile militar bat plastiko beltz batzuen atzean gordeta. “Oso gureak...
AHTren kafetegiak Donostiako Parte Zaharreko prezioak izango ditu, obraren gastua “ahalik eta azkarren” berreskuratzeko
Donostiako Ambrosio tabernak lortu du Abiadura Handiko Trenaren kafetegiko adjudikazio publikoa. Eusko Jaurlaritzak kontuan hartu ditu taberna horretako prezio astronomikoak esleipena ematerako orduan, izan ere, Lakuako iturrien arabera, bidaiariei kobratuko zaien dirutzarekin AHTren obrek...
“Small pintxos, great ostia” kanpaina, turistak kontzientziatzeko
Bilbon aurkeztu dute kanpaina, The World’s 50 Best Restaurants ekitaldian. Bezperan sukaldari gonbidatuek afaldu zuten Atxondoko Etxebarri erretegian eta, noski, barraskilo-zukuarekin erregositako pinaburuz betetako abakondo uzkiari laguntzeko txakolina edan behar, eta ondoren txupito eta...
Bizitza Da Handienako hippiek okupatu zuten eraikina hotel bihurtuko dute
Bizitza Da Handiena herri mugimenduak Donostian okupatutako eraikina hotel bilakatuko da, aspalditik zegoen behar bat asetzea helburu, Eneko Goia alkateak azaldu duenez: “Hutsune handia zegoen hirian, ez geneukan nahikoa ostatu bisitan datozkigun guztiak hartzeko....
Eneko Goiak Bulebarrean jarraitzen du Korrikaren lekukoaren zain
“Seguru berriz pasako direla, niri esan zidaten lekukoa hemen hartuko nuela eta hemen hartuko dut”, adierazi du Eneko Goia Donostiako alkateak apirilaren 13an, Donostiako Bulebarrean, kazetariek galdetu diotenean ea zergatik ez den itzuli bere...
Izan bedi zure barnean Jainkoaren Misterioa
Karteristen sindikatuak Kutxa Kultur festibala salatuko du konpetentzia desleiala egiteagatik
Euskal Herriko Karteristen Sindikatuak ohar gogorra bidali du hedabideetara joan den astean Donostian ospatu zen Kutxa Kultur festibalaren harira.