Category: Sailkatu gabea
Rajoy bota ostean, Aitor Esteban gudari goi-gerlari sentitzen da
“Txalet bat erosi problema politikorik eduki gabe” kurtsoa emango dio Ardanzak Pablo Iglesiasi EHUren Udako Ikastaroetan
Jose Antonio Ardanza lehendakari ohiak esan du Podemoseko buruzagia “loser” bat dela: “Ez dau ba tipoak ia partidua itxi etxetxu bet erosi dauelako? Gatxa da pringauago izetie!”, adierazi du. Nolanahi ere, eskuzabaltasunez jokatzeko prest...
David Fernandez, sandaliatik takoi finera
?DOCTOR DESEO? 25 nov • 21h • Sala #Bóveda • Barcelona • República de Catalunya#EHSONA20Entrades ?️: https://t.co/EqdK1CuY9i Foto: @igotzziarreta maquillatge: @ZeroSFX pic.twitter.com/zuROgEkw5O — Euskal Etxea BCN (@Euskaletxeabcn) 2017(e)ko azaroak 16
Pistola eta fusilen outlet bat antolatu du ETAk Hossegorren
Surf markek daukaten monopolio kapitalistak euskaldunengan eragiten duten zapalkuntza ikusirik, ETAk ekintza berri bat martxan jarriko duela iragarri du: Hossegorren antolatzen den outlet azokari konpetentzia egiteko bere armategien deskontu-azoka bat jarriko dute, nazioarteko hedabideei...
EH Bilduk irmoki gaitzetsi du Iruñeko lurrikara
“Nola liteke XXI. mendean oraindik horrelakoak gertatzea?” diote jakintsuek. Joan den asteko ostiralean Iruñerria astindu zuen lurrikarak erreplika gogorra izan zuen larunbat arratsean, edukiontzi batzuk lurrera jaustea eragin zuena eta Richter eskalan 25 edo...
Chris Froome hurrengo Korrikan izango dela baieztatu da
Chris Froome txirrindulariak uztailaren 14ko Tourreko etapan egindako running erakustaldiaren ondoren AEK-ko arduradunek berarekin kontaktatu dute hurrengo Korrikan parte hartu nahi ote duen jakiteko. Britainiarrak gustura onartu du eskaintza eta euskararen aldeko lasterketaren lekukoa...
Rajoyk bere entzefalograma txiokatu du
‘Hortzak estuturik’ diskoa norena den badakizu, 6. fasean zaude
Ibilaldian euskaraz egin duen gaztetxo bat aurkitu du norvegiar ikerlari batek
Ezkutuko altxorren bila hara eta hona ibiltzen den Edmund Snorkelsson norvegiar tipikoak ezusteko aurkikuntza egin zuen joan den maiatzaren 29an, Durangon egiten ari zen Ibilaldian: euskaraz egiten ari zen nerabea. “Badakit sinestezina dela, baina...