Chris Froome txirrindulariak uztailaren 14ko Tourreko etapan egindako running erakustaldiaren ondoren AEK-ko arduradunek berarekin kontaktatu dute hurrengo Korrikan parte hartu nahi ote duen jakiteko. Britainiarrak gustura onartu du eskaintza eta euskararen aldeko lasterketaren lekukoa eramango du hurrengo edizioan. “Kilometro bakarra egiten duzuela esplikatu didate, baina nik 200 edo 300 egin nahi nituzke. Bizikletan egiten ditut, ez dut uste alde handia dagoenik. Gaur behintzat oso gustura ibili naiz Mont-Ventouxen gora”.

Korrikan besteei irabaztea ez dela garrantzitsuena ahazten duten triatleta eta hiper kirolari guztiek konpetentzia latza izango dute beraz hurrengo edizioan. Batzuk dagoeneko entrenatzen hasi dira, jakin ahal izan dugunez.