Category: Sozialistoak

Otegi eta Zapatero Txillarren elkartu dira, jendeari horrelako bilerak inporta zitzaizkionean bezala

Zapaterok bisita itzuli zion Otegiri, aste batzuk lehenago Madrilen Zapateroren museko koadrilarekin bazkaria egin zutelako.

Arnaldo Otegik eta Jose Luis Rodriguez Zapaterok ezkutuko bilera egin zuten irailean Elgoibarko Txillarre baserrian. Bileraren xedea “elkar ezagutzea” zela esan duten arren, ezker abertzaleko iturriek Beranduegiri esplikatu diotenez, bi politikariek beren buruari egindako...

Jarrai-Segi

Patxi López: “Prest nago Kataluniako presidente izateko; lehendakari izateko baino are gehiago”

Hauteskundeak izango ez badira ere, Patxilok prest du kanpainarako kartela.

Bartzelonara doan trena iritsi bitartean luzaketak egiten ari zela, Patxi Lópezek adierazi du badela ordua “kataluniar guztiak” ordezkatuko dituen presidente bat egon dadin, herritarren gehiengoak bozkatu duen Generalitate “antidemokratiko” honen ordez. Horregatik, prest agertu...

Jarrai-Segi

Euskadiko biztanleria osoa Antartikatik bereizitako icebergera eramatea proposatu du EAJk

Izeberga bereizi aurretik, Kutxabankek publizitatea jarrita zuen badaezpada ere.

Estrategia politikoa errotik aldatzea deliberatu du Euzkadi Buru Batzarrak. Hona Beranduegiren erredakziora igorri duten agiria: “Euzkotarrok askatasuna lortzeko bide arinena ez da gure asaben lur maitea Espainiatik aldentzea, baizik eta dagoeneko aldenduta dagoen lurralde...

Jarrai-Segi

Txarli Prietok Eusko Legebiltzarraren funtzionamendua hobetzeko gakoa aurkitu du: sukaldea hobetzea

Menua aukeratzeko Txarlik egunero hartzen dituen tarte horietako batean

Utikan patata tortilla eta solomo pintxo ziztrinak Eusko Legebiltzarreko kafetegitik. Txarli Prieto PSEko parlamentariak proposatuta, eta 6.000 euroren truk, Basque Culinary Centerreko adituek ganorazko pintxoak eta menuak egiten irakatsiko diete bertako langileei. “Goi mailako...

Jarrai-Segi