@jcarlos2001 | Twitter bidez
Category: Turista zure laguna da
Auzoan madalenari muffin deitzen diotenean, Airbnb luzaketak egiten hasten da
Arropa denda turista ingelesentzat
Aroztegiko obretatik alde egin eta Donostiara joan dira hondeamakinak, han lasai egin dezaketelako lan
Herritarren presiopean Lekarozetik ospa egin eta Donostiara joan dira Tex enpresaren hondeamakinak, bertako agintariek zin egin dietelako lasai asko egin ahal izango dutela lan, hotelgintzan eta pisu turistiko berriak eraiki eta daudenak handitzen. Lehenbiziko...
Belar artifizialeko belardiak eraikiko dituzte Urkiolako belardietan
Donostian olatu artifizialeko surf park bat eraikitzeko ideia berritzaileak kitzikaturik, Urkiolako santutegi inguruko belardietan belar artifizialeko belardi estaliak eraikiko dituztela jakinarazi dute Abadiñoko Udalak eta Bizkaiko Diputazioak. “Mendira doazen pertsonek aukera izan dezaten urte...
Atzerriko turisten jaitsiera konpentsatzeko, Loiu-Hondarribia hegaldiak bultzatuko dituzte
Euskal aireportuak kinka larrian daude COVID-19ak eragindako egoera dela eta: askoz jende gutxiagok bidaiatu du hegazkinez Euskal Herritik kanpora eta etorri direnen kopuruak ere beherakada handia jasan du. “Barne-turismora bideratuko ditugu gure ahaleginak”, azaldu...
Zaldibarko zabortegia ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditu Julian Iantzik
Geologian ere aditua den Julian Iantzi filantropo eta bidaia-agenteak “Amiantour” pakete turistikoa sortu du, nahi duen orok “Zero zonaldea” bertatik bertara ezagutu dezan. Autopistatik hasi eta goiko puntaraino, audifonoetatik azalpenak ematen joango da Iantzi,...
Oporretan “herria zaintzen” geratzen zarela esateak duela 32 urtetik ez daukala graziarik konfirmatu dute EHUko ikerlariek
EHUren Udako Ikastaroetan jakinarazi dutenez, aspaldi galdu zuen grazia oporretan inora ez zindoazela esateko “herria zaintzen” geratuko zarela esateak. Jon Mirena Lopez soziologoak emandako datuen arabera, 32 urte pasa dira norbaitek espresio hori entzun...
Tolosa asko handitu da azken urteetan
Bere burua ezagutzeko Indiara bidaiatu duen pertsona batek deskubritu du tontoa dela
“Benetan nor naizen jakiteko deskonektatu egin behar nuen eta horretarako noa Indiara”, idatzi zuen Arkatz Lopez oiartzuarrak Facebooken bere bizitza markatuko zuen bidaiari ekin aurretik. Indiara iritsi ostean, bi hilabetez ez zuen ezer argitaratu....