Gora España goool!

Espainiako futbol selekzioak, La Rojak, San Mames estadioan jokatuko ditu 2020ko Eurokopako partidak. Bilbo berriz ere munduko maparen erdigunean! Pozik zoratzen alkatea, hotelak, tabernariak, bonbodun Manolo eta milaka herritar, orain arte musua gorritzen zitzaienak...

Jarrai-Segi

ETArentzat armak erosteko crowdfundinga abiatu dute

Jostunen elkarteak kezkatuta agertu dira lanbidearen izen ona ETAren armagabetzearekin nahastu izanagatik.

Arma suntsiketari Espainiak eta Frantziak ipintzen dizkioten trabak ikusita, kontrako bidea hartzea erabaki du bake prozesua azkartu nahi duen herritar talde anonimo batek. “Ea horrela asmatzen dugun”, azaldu dute Beranduegiri esklusiban igorritako agirian.

Jarrai-Segi