Ez adiorik, eta itxi atea irtetean

Bukatu da. Akabo idatzizko Beranduegi. Ez dakigu zenbat aste joan diren. Beno bai, 280 inguru, orriotan umore inteligentearen* alde borrokan, errespetuz beti, gizatasunez eta elkartasunez beteriko batean oinarritutako bizitza partekatu baten alde. Zuengatik egiten...

Jarrai-Segi

Beranduegi 2×8: Silikonazko heroiak

Txakurrek nagusien antza nola, herritarrok ere Urkulluren geroz eta antz handiagoa hartzen ari gara. Hau da aste honetan atera dugun ondorio nagusia. Bigarrena, berriz, gure heroien zerrenda luzatuz doala: silikonazko gizona, Iturgaitz eta Bob...

Jarrai-Segi

Urkullu: “Munilla joatea arrazoi bat gehiago da mugikortasuna eta harremanak murrizteko”

Munilla Valentziara bidean lagun batekin. Irudia: Herror404 | Facebook

“Elurra, kazkabarra, euria, argindarraren prezioa, autoentzako txip falta, Olentzero eta Maridomingi, nire besapeetako lurrina… guztiak dira arrazoi sendoak herritarrek mugikortasuna eta harremanak murrizteko”, adierazi du Iñigo Urkullu lehendakariak ETB1en, ikusle guztiek buruarekin baiezko keinua...

Jarrai-Segi