Beranduegi 1: Magufoon zalditeri arina
2020ko uda zoragarriari errepasoa eman diogu Beranduegiren lehen irratsaio honetan. Eta nola ez, sarean topatu ditugun zenbait irakaspen ere elkarbanatu nahi izan ditugu zuekin, horien artean, Herritar Batasunako bi kidek hurrenez hurren emandako lezio...
Gurasoak, pozarren: “Ikasturte hasiera da sekula gertatu zaigun gauzarik zoriontsuena”
Ikasturtea hastearekin bat, berri-emaileak bidali ditugu eskola atarietara, bi multzotan sailka daitezkeen gurasoen sentipenak ezagutzeko. “Kezkaturik” eta “haserre” aurkitu ditugu gutxi batzuk, egoera berriak gain hartuta. Gehiengo isila, ordea, kilometroko irribarrea ahoan duela agertu...
Atzerriko turisten jaitsiera konpentsatzeko, Loiu-Hondarribia hegaldiak bultzatuko dituzte
Euskal aireportuak kinka larrian daude COVID-19ak eragindako egoera dela eta: askoz jende gutxiagok bidaiatu du hegazkinez Euskal Herritik kanpora eta etorri direnen kopuruak ere beherakada handia jasan du. “Barne-turismora bideratuko ditugu gure ahaleginak”, azaldu...
Entzefalograma bezalaxe
Laranja laranjaz egina
Haurrak eskolara poltsa hermetikoetan sartuta bidaltzeko eskatu du Jaurlaritzak, ez dezaten elkar kutsatu
Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuaren arabera, haurrak eskolara plastikozko poltsetan sartuta bidaliz gero, ikasturte berrian COVID-19az kutsatzeko arriskua %95 gutxituko da. Joan den astean EAEko Gobernuak aurkeztutako protokoloa neurri honekin osatuko da eta...
Arrantzale batek bi kilo eta erdiko FFP2 maskara arrantzatu du Bidasoan
Justino Amundarainentzat egun historikoa izan zen joan den ostegunekoa: “Arratsalde osoa neraman gauza handirik harrapatu gabe eta erabakia nuen azkeneko Roslia erre, atxamartak jaso eta etxera joatea”. Zerbaitek kainaberaren muturra okertu zuen arte. “Nola...