Kokozko bonboiek salatu dute beste urte batez Eguberrietan marjinazio arrisku larrian daudela

Apartheida gainditzeko kanpotik txokolatez mozorrotzen saiatzeak ez du emaitzarik lortu.

Euskal Herriko Eguberrietako Postreen Jardunaldien amaieran, gogoeta-giroa zen nagusi: “Nire pribilegioez kontzienteagoa naiz orain”, adierazi dio Beranduegiri Tomas Litxartegi postrezale durangarrak. Izan ere, hautsak harrotu ditu jardunaldien barruan Kokozko Bonboien Askapenerako Fronteak egindako salaketak....

Jarrai-Segi

Confebaskek Olentzerori idatzitako gutuna ongi iritsi da Eusko Jaurlaritzaren bulegoetara

Urkullu, The Confebask Men, Olentzero eta kolorea emateko asmatu duten neska bat.

Urtero bezala, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako patronalak ilusio handiz idatzi dio Olentzerori gutuna eta Eusko Jaurlaritzako iturriek baieztatu dutenez, dagoeneko Iñigo Urkulluren bulegora iritsi da. “Bai, Olentzero ere gu gara”, azaldu du Jaurlaritzak. “Zer...

Jarrai-Segi

Irakasleen oporrek kaltetutako gurasoak antolatzen hasi dira

Gurasoek Justizia eta erreparazioa eskatu zituzten Iruñean.

Ezerk berdintzen baditu ikastetxe publikoak eta itunpeko pribatu kristauak, horiek dira irakasleen oporraldiak, izan udakoak, Aste Santukoak edota Gabonetakoak. Guraso batzuek, ordea, euren atseden-eskubidea aldarrikatu eta irakasleen pribilegioak murrizteko helburuarekin, Segi Eskolara! plataforma sortu...

Jarrai-Segi