Hauteskundeen azken kapitulua berridazteko eskatuz 10.000 sinadura jaso dituzte Change.org bidez
Bi astez ikus-entzule guztiak engantxatuta eduki dituen “Udal eta Foru hauteskundeak” telesailak zale batzuen haserrea eragin du: joan den igandean, hauteskundeak nola bukatu diren jakin ostean, sare sozialak sutan jarri dira. “Baina ze mierda...
Momentu itxelak!
Abolition ari du
Jubilatu batek hamahiru urte daramatza AHTren obrak hesi baten atzetik kritikatzen
2006an lehen harria jarri zutenetik, Jose Luis Irastortzak egunero-egunero kritikatu ditu lanean dabiltzan obreroak, soinean daraman hesi horiaren atzetik beti. “Pagotxa da AHTren proiektua. Daukan atzerapenarekin, jubilazio urte ederrak izango ditut beste puska luze...
Janari-banaketa enpresa batek afariak mastekatuta zerbitzatuko ditu Bilbon
“Jatea oso gauza motel eta aspergarria da gaur egungo bizimodu dinamiko eta aldakor honentzat: eta norbaitek lana erraztuko balizu?”. Galdera horrekin iragarri du bere burua sare sozialetan Masteekoo janari-banaketa enpresa berriak. “Merkatuan hutsune bat...
“Alabari bibradore bat oparitu diot Lehen Jaunartzean”
Bederatzi urteko alaba telefono mugikorra edukitzeaz gain beste gauza askotarako ere nahikoa heldua delakoan, Nekane Izagirre ordiziarrak bibradore bat oparitu dio Lehen Jaunartzean. “Ez hori bakarrik, Assassin’s Creed bideo-jokoa, 15 gramo speed eta Jakin...
Iñigotxo eskolan aspertu egiten zelako sartu zen politikan
“In the middle of the night” jartzea ahaztu zitzaien
Kamioi bat irauli da N-1 errepidean eta lau tona politologo isuri ditu
Auto-ilara luzeak izan dira asteazken honetan N-1 errepidean, Beasain parean. Kamioi bat irauli egin da eta karga guztia errepidean isuri du: lau tona politologo, maiatzeko hauteskundeei buruzko analisi burutsuak egiteko fabrikatik atera berriak. Ertzaintza...




