Joan den asteburuan epaile andaluziar batek Idiazabalgo eta Elgoibarko futbol jokalariak gaztelaniaz aritzera derrigortu ostean, aste honetan beste arbitro batek eman du notizia: euskara batuan hitz egiten ez badute, zelaitik kanporatuko dituela esan die...
Bill Cosby eta Kevin Spacey ohorezko kide izendatu ditu OXFAMek
OXFAMek, mundu zabalean injustiziak eta pobrezia borrokatzea helburu duen erakundeak, ohorezko kide izendatu ditu Bill Cosby eta Kevin Spacey aktoreak, urte luzez egindako lan humanitarioa txalotzeko. “Martxoaren 8a hurreratzen ari den honetan, egoki ikusi...
Herriaren zaintzan non stop
Aurrekoak pixka bat etzanago nahi duela galdetzen dizunean…
Gorka Urtaranek ziurtatu du ez daukala Austin Powersen mozorroa jantzita
Inauteriak pasa ondoren, etsita agertu da Gasteizko alkatea prentsaren aurrera: “Jendeak ez dit sinesten esaten dudanean ez nagoela mozorrotuta. ‘Hi, Gorka, noiz kenduko duk Austin Powersen mozorroa?’, galdetzen didate gasteiztarrek goizero, Dato kalean barrena...
Urtu egin da negu hasieran Urduñan izoztu zen ETBko kazetaria
Elurtearen berri emateko Urduñako mendatera joan zen ETBko kazetari Izozne Urtxuegia urtu egin da, ia bi hilabete izozturik eman ondoren, errepide bazterrean kieto, bufanda lepuan eta mikroa eskuan. Koadrila batek erreskatatu du, paella egiteko...
Hodor, hodor!
Bi hizkuntza jakitearen abantailak grafikoki azalduta
Iñigo Martinezek ondarrueraz idatzitako agur-mezua deszifratu du Beranduegiren egiptologia sailak

Hitzak euskarara pasa eta testua atzekoz aurrera irakurrita, ondorengoa dio gutunak: “Bazen garaia norbaitek nire klausula penagarria ordaintzekoa. Aspertua nengoen Reala zuzentzen duten arma trafikatzaileaz eta bere alboko kirol-zuzendari potrohandiaz, Anoetako harmailak betetzen (‘bete’...
Confebaskekin bildu ostean, EH Bilduberg Kluba deituko da Otegiren koalizioa
Arnaldo Otegik eta Maddalen Iriartek jakinarazi dutenez, joan den astean Confebaskekin izandako bilerak aldaketa garrantzitsuak eragin ditu ezkerreko independentisten artean. Hasteko, koalizioaren izena aldatuko dute: “Herri honetako enpresarioekin hasi dugun normaltasun aro berriak aldaketa...




