Type: Gallery
Lin Ton Taunek kalte-ordainak eskatuko dizkie beraiek iraindu ondoren Berri Txarraken MTVko kontzertua txalotu dutenei
Lin Ton Taun taldeak komunikatu baten bidez iragarri du epaitegietara eramango dituztela Micro diskoa multinazional batekin publikatzeagatik iraindu zituzten pertsonak. “90eko hamarkadan gu saldutzat jo gintuzten askok txalotu dute orain Berri Txarrakek MTVren kontzertuan...
Asensiok ongietorri ofiziala egin die flisch-eko plastikoei
Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Ingurumen diputatua Zumaiako flisch-ean izan zen atzo, itsas labarrean dagoen plastiko mordoari harrera egiteko. “Ongietorri gure kostaldera, plastikozko botila, zorro eta txankleta”, hasi zitzaien. “Zuen borondate onari esker Zubietako errauskailua...
Alkatearen ezinegona
Koito artean
Otegi eta Zapatero Txillarren elkartu dira, jendeari horrelako bilerak inporta zitzaizkionean bezala
Arnaldo Otegik eta Jose Luis Rodriguez Zapaterok ezkutuko bilera egin zuten irailean Elgoibarko Txillarre baserrian. Bileraren xedea “elkar ezagutzea” zela esan duten arren, ezker abertzaleko iturriek Beranduegiri esplikatu diotenez, bi politikariek beren buruari egindako...
Legioko ahuntzak idatzi du Casadoren diskurtsoa
Oso gutxitan erabiltzen dutela-eta, Espainiako Legioak erabaki du bere desfileetan parte hartu ohi duen ahuntza, Cientocincuentaycinco, birziklatzea. Berak idatzi du Pablo Casadoren azken diskurtsoa (Albert Riverak emandako gomendio eta bestelakoen laguntzarekin). Diskurtso kolonialistaren arrakasta...
Eibarko Txotxialistak
Hasco hikasteko hakademiak
Hasierako hamaikakoan harrobiko 12 jokalari zelairatu zituen Realak, Diario Fatxoren arabera
Athleticen aurkako garaipenak itsututa, “Realak etxeko 12 jokalarirekin ekin zion San Mamesen konkistari” esaldiarekin hasi zuen bere kronika DFko kazetari Angel Mongiak. Gipuzkoar bulartsuen konpromisoa goraipatu zuen lehenbiziko pasartean, baina hortik aurrerakoak bilbainoak larrutzeko...