Arrisku guztia Sos Deiakeko txiolariak dauka eta.
Type: Gallery
Euskadiko biztanleria osoa Antartikatik bereizitako icebergera eramatea proposatu du EAJk
Estrategia politikoa errotik aldatzea deliberatu du Euzkadi Buru Batzarrak. Hona Beranduegiren erredakziora igorri duten agiria: “Euzkotarrok askatasuna lortzeko bide arinena ez da gure asaben lur maitea Espainiatik aldentzea, baizik eta dagoeneko aldenduta dagoen lurralde...
Bermerik asko
Moyuan, atsedenik ez drogarik gabe
Zuzentzaile brigada hemen da!
Mañukorta euskalki bat da bere horretan, Koldo Zuazoren arabera
“Gregorio Larrañaga Mañukorta-rena ez da teknikoki Mendebaldeko Euskalkia, berezko dialektoa baizik”, azaldu du Koldo Zuazo hizkuntzalari eta EHUko irakasleak. Mañukortera: euskal dialektologiaren azken erronka liburu berria argitaratu du Zuazok eta lan horren aurkezpenean egin...
Entzierroetan zezenak Diario de Navarra-rekin jotzea debekatzeko eskatu dute, tratu ankerra delakoan
Zenbait talde animalistak irmoki gaitzetsi dute sanferminetako entzierroetan zezenak xaxatzeko Diario de Navarra erabiltzea. “Paragrafo bakoitzean Aldaketaren Indarren aurkako gezi bat du egunkari horrek; abere gizajoek sekulako mina hartzen dute pozoidun dardook beren larruan...
Lanen gatik eragosita gaude
Zezenak larrean eta behiak txistorretan sanferminetan
Jaurlaritzak dio denon artean eraikiko dugula herri hau
Eusko Jaurlaritzak auzolanaren aldarriari eutsiko dio bere logo korporatiboetan. Euzkotar exekutiboko bozeramaile gatz eta piperdun batek barreari nola edo hala eutsiz esplikatu duenez, denok gara beharrezkoak Euskadik aurrera egin dezan: “Miseria baten truke trenbidea...