Zu eta biok bezalako mutil bat

0

  Ba kontua da Roger Federerrek –bai, bera da: beti nahasten dut Joaquim Phoenix aktorearekin, baina oraingoan ez dago dudarik– tenisa utziko duela. Azken partidua jokatu zuen joan den astean, binakako bat, eta okasiorako ondoan nahi izan zuen Rafa Nadal, […]

Irakurri

Ilararik luze eta, segur aski, ergelena

0

Ilara batean zain egoteko arrazoiak: demagun, pelikula bat. Aste honetan Donostiako Zinemaldian filmak frenetikoki irensten ari direnentzat oinarrizko kritika zinematografikorako elementua da. Aretotik ateratzean galdetu ea merezi al zuen pelikula horrek hamabost minutuz Kursaal kanpoan zain egotea. Erantzuna ezetz bada, […]

Irakurri

Coronation chicken

0

  Internet leku zoragarria da: segundo pare bat aski duzu momentu historikoarekin bat egiten duen sukaldeko errezeta aurkitzeko. Ingalaterrako erregina hil zela jakin nuenean, berehala pentsatu nuen oilasko-plater batean –bai, ni ere rollo honekin, baina frivolité pixka bat eta gero […]

Irakurri

Odon, berriz Odon

0

  Denboraldi politikoa zozo samar zetorrenez, gidoilariek pertsonaia vintage bat berreskuratzea erabaki dute: Odon Elorza bueltan da, panazko arropak eta 90eko hamarkadako orrazkerak bezala. “Quisiera ser alcalde Donostiakua” kantatzeko gogoz omen dator. Notizia irakurtzeko burua pantailara makurtzean, haren alderdikideren baten […]

Irakurri

Oparotasuna

1

Adierazpen publiko garrantzitsuak egiteko marroia egokitu zaion politikariarentzat irail honetako egoerak ez du erraza izan behar, hori behintzat aitortu beharko diegu. Berdin da alde batetik begiratzen duzun edo bestetik; gauza ipurdiz gora jarrita ere, elementuen nahasketak –gerra, inflazioa, energia-urritasuna, klima–, […]

Irakurri

Udako albisteei gorazarre

0

A ze belozidadea daraman urte honek, ezta Asier Martinez izango balitz ere aizue. Uztailaren bukaera hemen daukagu, furgoneta kanperizatuen konboiak Pirinioetara bidean dira honezkero, azken udatik urte bat pasata inork ez du asmatu mekanismorik gurpildun maletek ez dezaten egin zarata […]

Irakurri

Zaborra izerditan eta aparretan

0

A ze beroa, e? Eta oraindik geratuko da honi “eguraldi ona” deitzen dion baten bat. Kalera ateratzen zara eta airea hain dago muskulatuta, kickboxinga praktikatzen duela dinbi-danba zure Kantauriko gorputz atal guztien kontra. Jasanezina da.

Irakurri

Uberreko buruzagiak zelula maoista gisa ulertuta

0

Fantasia eta negozioa eskutik helduta etortzen dira normalean, horregatik komeni da sinesgogor samarrak izatea zelofan askorekin bilduta kontatzen dizkiguten historiekin. Duela ez hainbeste medioetan ikusi genuen ipuin batek balio dezake kontu hau ilustratzeko: 2008ko neguan Parisko kale elurtuetan taxi bat […]

Irakurri

Pasa zaigu

3

Sekulako desastrea iruditu zait. Inolaz ere gertatu behar ez zuen zerbait. Lantua joko dugu orain. Verdiren Requiem-a jarri –bolumen altu samarrean–. Erosiko ditugu azken liburuak, argitaratzen jarraituko ez balute bezala. Izan ere, ez dute argitaratzen jarraituko. Requiescat in pace, Pasazaite […]

Irakurri

Irungo alardea eta Braveheart nafarra

3

Zigarro mentolatuak, Dire Straits taldea eta “dabuten” esaten zuen jendea iraganeko kontuak dira. Inork aldarrikatzen ez duen iragan batekoak. Bazkari familiar batean zure osaba inoiz martxosoak ekarriko ditu gogora eta horri esker jakingo duzu existitu zirela. Are, erretzen, entzuten eta […]

Irakurri

Explorer nostalgia

0

Maite duzun norbait –edo zerbait– betirako desagertzen denean triste jartzea normaltzat hartzen da, noski. Askoz zailagoa da esplikatzea gorrotatzen duzun norbait –edo zerbait– joango dela jakitean zure bihozñoaren erdian sentitzen duzun atximur hori. Tristuraren ekoizleek mundu moderno honetan daukaten katalogo […]

Irakurri

New Yorkeko pizzak eta Moskuko hanburgesak

0

Batzuek etorkizuna kafearen kondarrei begiratuz igartzen dute eta besteek zabor-janaren prezioari begiratzen diote nazioarteko politikaren eta ekonomiaren galdera handiei erantzuteko. Diferentzia da lehenbizikoei ez diegula kasu putzik egin behar; eta bigarrengoei berriz zeozer gehiago, tontolo-montolo egunkarietan ere lekutxo bat lortzen […]

Irakurri

Bakanal burujabea

0

Burujabetzaz eztabaidatzen pasa ditugu lau hamarkada baino gehiago eta, halako batean, gaia atasko eternal batean murgilduta zegoela zirudienean –ez ur eta ez ardo; ez kaka eta ez zirin–, eta mundu guztia beste kontu batzuengatik muturka hasia zenean –zeren, egia esan, […]

Irakurri

Ekozidioa ez da bakarrik konponduko

0

Gizateriaren problema handiek hiru eragozpen dituzte nire ustez, eta horiengatik ez dugu jende arruntok tarte askorik erreserbatzen errutinaren zanpagailu azpitik ateratzean haietaz pentsatzeko –eta zer esanik ez, haiei aurre egiteko–. Lehenengo eragozpena da problemak direla. Eta nork nahi ditu problemak? […]

Irakurri

Galiza non ten rei

0

Itzuli da Juan Carlos eta Galizia aukeratu behar izan du erakusteko berak jarraituko duela egiten borboiaren puntan jartzen zaiona. Diotenez, diskrezioa eskatua zion Espainiako Errege Etxeak, ez zaiolako show handirik komeni, monarkia krisi existentzial bat bizitzen ari baita aspaldi honetan, […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA