Gaitzerdi
Hasiera » Estitxu Eizagirreren bloga - Gaitzerdi

Arpanarekin enborretik ohola atera zuten Larraulen

2013-05-20  //  Plan tematikoak, Sailkatugabeak  //  Iruzkinik ez

Maiatzaren 18a Museoen Eguna izaki, Larraulgo Ekomuseoak bukaera eman zion iazko abenduan hasitako proiektuari.

Jexux Jauregi enborraren gainetik eta Koldo Jauregi azpitik, arpanarekin ohola ebakitzen.

10:30etan hasi zen festa. Egurrezko asto edo estruktura prest zuten museoaren aurrean. Eta bere gainera haritz enborra igoa (beherago duzu basotik hara nola iritsi zen kontatua). Jexux Jauregi igo zen enbor gainera, eta anaia Koldok behetik eta Jexuxek goitik, arpanari tiraka enborra ebaki zuten. Bata nekatu ahala besteari txanda emanaz, hasieran begira zeudenek ere arpanarekin aritzeko aukera izan zuten. Ohola dotorea izan zen emaitza.

Aitor eta Xuban Irazu, trontzerran tira eta bultzaka.

Umeak trontzerrarekin aritu ziren enborrak xerratzen, eta ebakitako egurrak margotzeko aukera izan zen bukaeran.

Mahaian bakarrik ez, lanean ere jarri zituzten erramintak Larraulen.

Beste hainbat erraminta ere probatu zituzten haur eta helduek: haizkoratxurrak (kupelak egiteko kurbatuak ere baziren tartean), tatuluak (zuloak egiteko), burniziri eta mailuak (pitzatzeko).

Koldo Jauregi larrauldarra dago proiektu honen atzean. Berak kontatu digunez, duela 400 urtetik 80 urtera arte erabili zen hemen egurra mozteko modu hau. Bertako aiton-amonei entzunda atera du informazioa. 15 urtetatik dabil Jauregi baserriz baserri bertako tresna, altzari eta jakintzak biltzen eta hainbeste urtetan era guztitako altxorrak ditu jasoak. Horien erakusgarri, proiektu hau bera eta bertan erabili diren erramintak. Trontzerrak eta arpana zorrozteko Segurara joan omen zen, Zeferino Agerrerengana. 80 urteko zorroztailea omen da ofizioa gordetzen azkenetakoa. Arpanak badu bere berezitasuna: alde bakarrera mozten duela. Behean dagoenak tiratzean bakarrik mozten du, eta gehiena bukaeran (arpana zabalena den zatian). Ebakitzerakoan behekoa zenbat eta gehiago makurtu, hobe beraz.

Pedro Joxe San Sebastian idiekin haritza leraz eramaten. Atzetik laguntzen Koldo Jauregi eta Juan Elola.

Basotik herrira leran

Proiektu honek abenduan izan zuen hasiera. Egun batzuk lehenago Koldo Jauregik eta Karlos Irazuk Murgil mendi inguruan dauden Argibeleta eta Eizmendin bi haritz ebaki zituzten trontzerrarekin. Abenduaren 1ean Larraulgo plazara ekarri zituzten enbor hauek leraz: Pedro Joxe San Sebastianen idi-pareak aritu ziren tiraka, San Sebastian bera aurretik itzain eta Juan Elola atzetik laguntzen zituztela.

DVDa eta eseritokia
Arpanarekin ateratako oholekin eseritoki bat eta aterpe txiki bat egitea da Koldo Jauregiren asmoa. Iñaki Alkaldek bideoz hartu du prozesu osoa eta DVDa prestatzen hasiko da.

Agur Inaxito Albisu Mendarte

2013-05-08  //  Sailkatugabeak  //  Iruzkinik ez

2011an Oarsoarrak saria jaso zuen, “euskararen alde egindako bizitza ibilbideagatik”.

Iñaxito Albisu atzo goizean hil da bere herrian, Errenterian, 88 urte zituela. Oarsoaldeko Hitzan euskalgintzari lotutako bere ibilbidea gogora dezakezu, eta Argian egin genion elkarrizketan Alkoholiko Anonimoen sortzaile izan zenekoa.

Isiltzen duguna

2013-04-29  //  Umekeriak  //  2 iruzkin

Amona bilobari bazkaria ematen ari zaio. Bost urteko neskatilak erantzun lotsagaberen bat eman dio. “Ai, txiki, nik banuen lagun bat, eta halakoetan bere amonak zaplako baten ostean erdaraz esaten zion: siempre que callé, acerté“.

Amak amonaren diskurtsoa moztu du: “nik uste amona hori oker zegoela. Beste esaera bat asma zezakeen, isildu nuena irentsi nuen. Erantzun egin behar da, nola ongi pentsatu, baina erantzun!”.

Egungo amonek euren amonei eta hauek auskalo nori (euren amonei?) ikasitako lezioak transmititzen dizkiete neskatilei. Jaio direnetik sutil, ulertzen hasten direnerako arau bihurtuta. Sumisioa emakumeen segurtasun uhala bailitzan.

Harresiko mugalariak

2013-04-28  //  Sailkatugabeak  //  Iruzkinik ez

AskeGunea internetez jarraitu nuen, blogetan jauzika, streaming-era zintzilikatuta, irratia entzunaz eta tweet-en esaldiekin puzzlea osatu nahian. Sistemak maskara erakutsi zuen baina benetako aurpegia agerian geratu zitzaion.

(gehiago…)

Kamioi gurpilak balkoietara!

2013-04-19  //  Sailkatugabeak  //  Iruzkinik ez

Lasartetik Bilborako joan-etorria, asteazken batez: 10:00-12:00etara eta 13:00-15:00etarako orduetan.
Damu bakarra dut ez ditudala nire norabidean ikusi ditudan kotxe bakanak zenbatu.

(gehiago…)

Indarkeriazko jolasak

2013-04-17  //  Sailkatugabeak  //  Iruzkinik ez

Txurdinagako Ondarroa kalean dago kartel hau, etxe arteko plazan.
Indarkeriazko jolas asko dago: plastikozko pistolak, kartetako “hijoputa” jolasa  eta eskuekin txaloka “Don Federico mató a su mujer…” kantatzen den hori, batez ere.
Hauxe baino ez daukat kartel honi buruz esateko: nork asmatzen ditu kaleko oharrak?
Amets Arzallusen “Jolastea da” haiek kantari egin dut kotxerako bidea.

Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.eusen laguntzaile

 

Bere izena du

2013-04-15  //  Umekeriak  //  Iruzkinik ez

– Ama, txakur hori boxerra al da?
– Ez dut uste. Zer, Harri-ri bikotea bilatu nahi diozu ala?
– “Bikotea”…? Ez. Hazia jartzeko bakarrik.
Harremanei buruzko ikuspegia errebisatu eta hiztegia zehaztu beharrean harrapatu du 5 urteko neskatilak señora.

Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.eusen laguntzaile

 

Lurrarenak

2013-04-08  //  Umekeriak  //  Iruzkinik ez

“Maisu Ruanda zer da” bertso sorta entzunaz doaz kotxean. “Lurra denona dela entzuten da nonahi” puntua aditutakoan, zortzi urteko mutikoak:

– Hori ez da horrela.

(gehiago…)

Balkoietako zabor poltsak, umeek azalduta

2013-04-02  //  Umekeriak  //  Iruzkinik ez

Asteasu eta Larraulgo hiru lehengusu Zumaiara joan dira Aste Santuko oporrak pasatzera*.
Koskan eserita daude hamaiketakoa jaten. Bost urtekoak harrituta, aurrean duen etxeko lehioetara begira:
– Zergatik daude zabor poltsa horiek balkoian zintzilika?

(gehiago…)

Gaurko matxismo egoerez hainbat apunte

2013-03-08  //  Feminismoa  //  Iruzkinik ez

Maitena Monroy-k autodefentsa feministari buruzko hitzaldia eman zigun Larraulen, asteartean. Hamaika ideia landu zituen, barruak mugitzen eta zerpentsa ematen dutenak. Hemen batzuk, zerrendatuta:

(gehiago…)

28 / 30«Aurrekoa102027282930Hurrengoa»

Estitxu Eizagirre

Hernanin hazi eta Larraulen bizi den sozidadeko bertsolaria. Feminismoarekin, heziketarekin, lurrarekin, jendeekin sentibera, bizhitsari adibide positiboak eta zalantza-dantzak lapurtzen saiatzen naiz.

Azken bidalketak

  • Arteak ez baitu generorik
  • Aroztegia: sorgin ehizari stop
  • EAEn 1.557 zabortegi daude eta erabiltzen ez direnak zigilatzeko eskatu du Ekologistak Martxanek, ura kutsatzen jarraitu ez dezaten
  • “Nahi duena izango da”
  • Nork ebaluatzen du azterketa orria?

Iruzkin berriak

  • Ikasares(e)k Covid semaforoa EAEn: lehen hori zena, orain gorri bidalketan
  • Aitor(e)k Gaixotzen gaituenari ez diezaiogun ipurdia salbatu bidalketan
  • Ainhoa(e)k Bada paperaren alde egin duen eskolarik bidalketan
  • MIKEL VARGAS OLASOLO(e)k Estitxu Eizagirreren bloga bidalketan
  • orre(e)k Cristina Uriarte, bukatu da: gurasorik gabe erabaki bat gehiago ez bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Bertsolaritza
  • Feminismoa
  • Gipuzkoa Zutik!
  • Herri mugimenduak
  • Hezkuntza
  • Hizkuntza
  • Kontu ilunak GHKn
  • Kultura
  • Plan tematikoak
  • Sailkatu gabea
  • Sailkatugabeak
  • Umekeriak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA