Babazorro
Hasiera » Iruña-Veleia » Iruña-Veleiako auzi zentzugabea
Urt29 0

Iruña-Veleiako auzi zentzugabea

Atalak: Iruña-Veleia

        Hamaika urte luzeren ondoan, otsailaren 3an hasi da, gero ere, Iruña-Veleiaren epaiketa.

     Batere frogarik gabeko epaiketa izango da, ez baita inoiz ere egin grafitoak berriak ala zaharrak diren jakiteko azterketarik; beraz, epaiketan ez da iritziak, teoriak, hipotesiak eta aieruak besterik egongo.
[ikus https://www.veleia.fontaneda.net]

   Eliseo Gilek bakarrik eskatu du hasieratik azterketa horiek egiteko. Baina ez Arabako Foru Aldundiak ez Euskal Herriko Unibertsitateak ez Eusko Jaurlaritzak ezta Instrukzioko Epaitegiak ere ez dute inola nahi izan grafitoak noiz grabatu diren jakiterik. Zein ote da ukapen horren zioa, hain erraza izanda eta auzia hain argi geratuko litzatekeelarik? Zein ei dute arrazoi sendoa?

      Grafitoak Eliseo Gilek grabatu dituenaz hain ziur baleude, zer dela eta ez doaz arin-arinka laborategi aditu batzuetara egiaztagiriaren bila? Horixe litzateke logikoa.

    Areago, Instrukzioko Epaitegiak eskatutako bi txostenek ere horixe proposatzen dute, (ESCRBC) Kultur Ondasunen Zaintze eta Zaharberritzearen Goi Mailako Eskolarenak eta (IPCE) Espainiako Kultur Ondarearen Erakundearen txosten kontraesankorrak [ikus lehen aipatu webgunea]. Baina Epaitegiak ez die proposamen horiei jaramonik egin, ez ditu azterketa horiek inoiz ere agindu.

    Azterketa horiek bide bakarra dira Auzitegiak lurpetik atera zirenean aurkikuntzak nola zeuden ziurtasuna izateko, orduan grafitoak bazeuzkaten ala geroago grabatu diren.

      Nabaritasuna eduki gabe, grafitoak oraintsu ala antzina grabatu diren jakin gabe, zein arrazoi sendok bultzatzen ditu kontu hau Auzitegi batean epaitzera? Izan ere, Iruña-Veleiako auzia zentzugabea da.

    Auzitegiari nabaritasuna lortzen laguntzeko, badaukazu Iruña-Veleia Argitu elkarteak egindako “IRUÑA-VELEIAKO AUZIA ARGITZEAREN ALDEKO MANIFESTUA” http://www.iruñaveleia.eu webgunean sinatzea.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Gontzal Fontaneda

apal-apal
tximeleta
hegan

epel-epel
lorea
zain

Honelaxe poetizatu du Joxan Artzek
gure beharrik handiena:
izatez, elkar behar dugula.

Azken bidalketak

  • Iruña-Veleia, ez frogarik ez presarik
  • Gauza beltz guztiak ez dira ikatzak
  • Azaroaren 19a, Iruña-Veleiaren Eguna
  • Iruña-Veleia auzitegietan
  • Bi pertsona

Iruzkin berriak

  • Tomas Elorza Ugarte(e)k Iruña-Veleia, ez frogarik ez presarik bidalketan
  • Izena *Leire(e)k Iruña-Veleia, ez frogarik ez presarik bidalketan
  • Tomas elorza Ugarte(e)k Iruña-Veleia, ez frogarik ez presarik bidalketan
  • Tomas Elorza Ugarte(e)k Iruña-Veleia, ez frogarik ez presarik bidalketan
  • Tomas Elorza Ugarte(e)k Gauza beltz guztiak ez dira ikatzak bidalketan

Artxiboak

  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria

Kategoriak

  • Espainia
  • Euskal Herria
  • Euskara
  • Feminismoa
  • Gizartea
  • Iruña-Veleia

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA