Kategoria: Bizhitsa

Bakardade

2

Inoiz ez bezalako komunikazio bideak ditugu eta inoiz baino inkomunikatuago gaude, segurunenik, inoiz baino balio gutxiago ematen diogulako inguruari, albokoari. Komunikabideak erabiltzen ditugu baina gure interes partikularrak hobeki betetzeko eta ez interes orokorretarako, ez balio kolektiboak indartzeko. Bakarrik nago bakar-bakarrik […]

Irakurri

10 galdera bakeaz

0

Bakeprozesua blogean argitaratutako testua. Iritsi da. Eskatua bete da. ETAk armak utzi ditu. Entregatu ditu oraindik ezkutuan zituen zulo bakanak. Hitz eman du ez duela indarrik erabiliko gehiago. 50 urte luuuzeren historiari jarri dio azken puntu eta apartea. Eta iritsi […]

Irakurri

Zenbat da garesti?

0

Ikusi berri dut Berrian musika klasikoa entzungai dela Kursaalean, 39 euro eta 45 euro artean. Eta orain egun gutxi Patxi Gaztelumendik sortu zuen zalapartaz gogoratu naiz. Pirritx eta Porrotx ikustera joateko 12 euro ordaintzea gehiegi zela zioelako. Susmoa dut kultur […]

Irakurri

Hitza hits

1

Gaur ere etxerakoan buzoitik hartu eta papera birziklatzeko kutxara bota dut Urolakostako Hitza. Goizean 8etarako ateratzen naiz etxetik eta ez naiz arratsera arte bueltatzen. Eta ordurako gazta zaharra baino lizunduago daude zerbitzen dizkidan notiziak. 7 urte badira Urola Kosta eskualdeak […]

Irakurri

Andoaingo crackak

0

Twit bizitza daramagu. Lagunarteko hizkeran  esanda (Mikel Morrisen hiztegitik itzulita), bizitza inozo, babalore, ergela. Azalekoa bai bederen. Inpresioa dut egunerokotasunak txatxutu eta itsutu gaituela eta ez dugula etorkizuna bisualizatzeko edo oraina (present continius hori) arnasteko ez denborarik ez akaso gogorik.Twit […]

Irakurri

Sinistu behar dugu

3

Eta mezua ematen ikasi. Sinistu behar dugu aldaketak beharrezkoak ez ezik derrigorrezkoak direla gure herrian. Gure herriko munizipalek gero eta polizia nazional jite handiagoa dute, herritar asko lanik gabe geratzen ari da, txosnak kendu nahi dituzte politika egiten duten akusaziopean […]

Irakurri

Maiatzaren 21ean greba orokorra

0

Penaz diot gure lantokian ez dela atera aurrera greba deialdia. Badakizue, azterketak tokatzen ziren eta "gero egun bakarrean zuzendu beharko ziren gero lanak", "irakaskuntzari ez dio zuzenean eragin krisiak"… Lanera etorri beharko dut egun horretan, baina ez isilik egotera. Ez […]

Irakurri

Jai herritar eta parte hartzaileen alde!

0

Hona hemen Gurekin Jai Zarauzko festak antolatzen aritzen den herritar taldeak ateratako idatzia Zarautzen Txosna gunea (eta horrekin hor ibiltzen garenak) jasaten ari den eraso (violadores, rateros, ladrones y terroristas) eta boikoten aurrean. Herritik eta herritarrentzat antolatzen ditugu San Pelaio […]

Irakurri

Ez zait gustatzen antzerki hau!

0

Gure etxeko ezkaratzeko atean “propagandarik ez” jartzen du. Normalean denek errespetatzen dute oharra, salbu eta IKEAk eta Zarauzko Udalak. Malekoian bizikletak erabitzeko egin nahi duten galdeketaren ingurukoa da jaso dudan azken triptikoa. Zarauzko Udalarena. Malekoian bide gorria egin edo ez. […]

Irakurri

Putzuzulo epaituko dute

0

Maiatzaren 12an Zarauzko Putzuzulo Amets Fabrikako lagun bat epaituko dute orain urte batzuk izandako okupazioaren harira. Bere aurkako epaiketa gure aurkako epaiketa ere badenez: okupazio egunean gu ere han izan ginelako, gaztetxeko ekitaldietara sarri joaten garelako, irratian ere aritzen garelako… […]

Irakurri

Vodafonek badaqui euzkaras

0

Vodafonen fakturak euskaraz jasotzen ditut. Bueno euskaraz edo, euskararen antzeko lenguajeren batean. Hemen duzue iritsi zaidan azken faktura (behean). Ea nork uler dezakeen SMS fácil hori zer den (koadro gorrian jarria). Eta badakit hizkuntza kalitatearena ez dagokiola zuzentasun ortografiko eta […]

Irakurri

Ibañetako balentriak hunkitu gintuen

0

ikusi genuen larunbat honetan Aulestiako herri frontoian Ander Lipusek zuzendu eta Nafarroa Beherako 15 bat herri antzerkilarik eginiko obra. Pierre Lartzabalen testua hartu eta gaur-gaurko soineko, eszenografia eta begiz taularatu zuten obra. Ikusgarria. Batetik, gure biltegian jasotako testua hartu, hautsak […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA