Kategoria: Bizhitza

Lana panolien kontua da

3

Artzek badu poema bat engranaje baten formakoa. Poemako hitzek engranaje baten irudia osatzen dute. Irudia eta musika. Lana ta lana ta lana ta lana ta lana ta lana ta lana ta lana ta lana ta lana…. ta gizona. Ta lana […]

Irakurri

Zu normaletakoa zinen jakin gabe

0

Subnormaletako frontoia deitzen zenion zu normaletakoa zinen jakin gabe. Batzuk pasa beti egiten dira 4tik 4 aterata ere. Aspaldian, zure oinetan egiten dute zurrut granoz eta mobilez ekipatutako gaztetxoek eta spray poteekin kolokatzen dira zure pareten kontra okaka.   Horrela […]

Irakurri

Hurrengo geltokia…

0

Maite ditut autobus geltokietako kafetegiak. Sagar tartak zerbitzatzen dituztenak batez ere. Erakargarriak zaizkit oso motxila alboan, te kikara lagun, libururen bat irakurtzen ari diren neskak. Berdin du Kindlearekin ari badira ere. Amaiera zoriontsuko bidaiak datozkit gogora. Ez dakidalako zein liburu […]

Irakurri

Euskara irakasle baten hamar manamenduak

5

  Irribarrez sartuko zara klasera, eta-batez-ere-batez-ere, atera. Ez duzu klase aspergarri bat (inoiz) emango. Klase aspegarri bat = klase txar bat. Zoriontsu izaten euskarak lagundu zaituela adieraziko duzu. Ez arbelean. Aurpegian baizik. Ez duzu gramatikarik emango. Eta ematen duzuna, erabiliko […]

Irakurri

Gutun irekia Epeldek Imanoli

2

Imanol! Zer habil? Non habil? Segitzen duk Piperraken “no sé donde vivo, no sé que hora es, no se si es mañana o todavia ayer” kantatzen, patxaranez betetako plastikozko basoak eskutan? Ez hintzen ba hi ere konbinatuetara pasako! Nomejodas. Esan […]

Irakurri

Txorimalo bat hondartzan

0

Badut fijazioa txorimaloekin. Ematen didate zer pentsatua. Txorimaloa hartu nuen gaitzat Skastikoek kantu letra bat egiteko eskatzean. Poema hau ere orain gutxi jarri nuen 27zapatan. Eta azken poema horretatik tiraka, ipuin bat idatzi dut eta grabatu. Nire ikasleek ere ipuin […]

Irakurri

Aginterik gabeko botereaz

1

Ze aginte behar dut nik ura eskutatik edan baldin badezaket eztarrian behera tantaka. Ze aginte behar dut nik zeruak zeru-sabaiak  bere egiten banau begira jartzen naizenero. Botere guztia dut niregan sua ulertzera heltzen naizenetan. Ez. Nik ez dut aginterik behar. […]

Irakurri

Basque Culinary (Revolution) Center

0

Zein amets egiten zenituen 8 urterekin? Bete dira orduko zure gogo guztiak? Frédéric Duharti irakurri nion orduko amets haiek betetzea dagokiola, orain, 37 urterekin. Ez dago gaizki pentsatua. Nekez aurkituko baita umetakoak baino amets profetikoagorik. Duhartek harrian zizelkatzeko moduko erantzunak […]

Irakurri

Ez da mina bakarrik, ama

0

Zer moduz galdetzen dit jendeak eta ondo… inoiz oso ondo ere bai. Erantzuten dut.   Halaxe erantzuten dut, ama.   Baina ez. Batzuetan ez da mina sentitzen dudana. Ez da mina bakarrik.   Esaterako, zurekin entzuten genituen kantuak berriz jartzean […]

Irakurri

Ama, ama!

0

Info7rako grabatu nituen amari idatzitako poemak otsailaren 4ean bota zituzten, Minbiziaren aurkako egunaren harira. Poema guztiak bata bestearen segidan. Nik hemen banan bana jarri dizkziuet audio guztiak. Baten bat kendu egin behar izan dut (kantuaren egile eskubideak ez errespetatzearren). Heriotzak […]

Irakurri

Amari idatziak audioan

0

Eider Olazarrek proposatu zidan. Ama hilurren zela idatzitako poemak Info7rako grabatzea. Musika aukeratu, mikrofono aurrean jarri eta grabazioak otsailaren 4an, Minbiziaren aurkako nazioarteko egunean, entzun ahal izango dira Info7ko Kale Gorrian magazinean. Aurrerapentxo bat. Hemen. Argazkikoa gabon gauean bere omenez piztu […]

Irakurri

Blog honen jarraitzaile nobleari…

0

…birtute eta on guziez kunplituari, 27zapatak, zuen zerbitzari ttipiak, gogo onez goraintzi, bake eta osagarri. Zeren orain zuk, irakurle, noble eta naturazkoak bezala, baituzu estimatzen, goratzen eta ohoratzen blog zapatari hau, zuri, neure jaun eta jabia bezala, bidali darauritzut euskarazko […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA