Haurdunaldi intermitenteak
San Pelaio jaiak hasi berriak. Herriko festak Zarautzen. Haurdunaldi hasieran zegoen Nerea. Elkarri besotik helduta gentozen etxera ordu txiki eta zikinetan. Eskuetan nuen zerbeza botila kontainerrera konbentzimenduz botata hitz eman nion nik ere, berak bezala, ez nuela alkoholik edango haurdunaldian. […]
Hilko banaiz
Begiak itxita eraman izan banindute ez nukeen jakingo Banco Guipuzcoanon, Diputazioaren bulegoren batean edo Gazteleku batean nengoen. Asmatzen hasita ez nukeen Bilbon nengoenik ere antzemango. Bilbon baitago. Egongo ez balitz bezala. Disimuloan. Lotsagabeegia baita heriotza agerian eramateko. Ez, ez nukeen […]
Erantzunak baino galderak
Kezkatuta gaude gure ikasleak batxilergora zein mailarekin iritsiko. Kezkatuta selektibitatea nola egingo. PISAn zein puntuazio aterako. Ebaluazio diagnostikoak asetuko dituen gurasoak, ikasleak, gu. Beti ari gara curriculuma nola beteko. Horren arabera baino ez da neurtzen gure lanaren balioa. Ahaztuta etenik […]
Kanalak
Bob esponja ikusiko du aurrena, Pepa txerriaren kapituluren bat gero, Doraemon buru potolor astuna ere ez da faltako. Eta orduerdi pasatzerako sofak irentsiko du telebistako hipnosira. Pertsona izateari uzteraino. Olentzerok ekarritako ehun eta berrogei jostailuek ez dute erakarriko. Giza arimak […]
Non demontre sartu naiz!
Aita izatekoa nintzela jakin zutenean, zorionak eman bezain azkar esan zidaten askok aprobetxatu orain, gero ezingo duk-eta lorik egin. Orain, aita izan berritan esaten didate aprobetxatzeko aitatasun baimena duzula, lanera bueltatzean hasiko omen dira komeriak eta komediak parkeetan umearen atzetik […]
Etxean
(Jatorriz, Etzi.pm webgunean argitaratua) Etxean hil zen ama. Bere betiko ohean. Familian. Gordina izan zen agurra baina geurea, geure-geurea dena. Bizitza hutsa. Heriotzan ere. Tanatorioko langileak etorri ziren arte. Artean gorpua epel, objektu baten gisara eraman zuten eta ezarri denek ikus […]
Bularrak
Seme jaio berriak bereganatu ditu nire bikotekidearen bularrak. Ederrenean daudenean. Beretzat kentzen ditu amak bularretakoak. Beretzat sortzen irribarrerik samurrenak desorduetan. Orain arte ez nuen pentsatuko semeari inbidiarik izango nionik. Ume jaio berri bat besoetan izatearen edertasunak berekin dakartza berrogeialdi emozional […]
Olentzero, maitea
Ez dizut eskatuko ezer Olentzero, ez bada, ez bada… nire buruarekin gehiago egoteko denbora. Ez dizut eskatuko, ez bada, askatzea, goizean jaiki orduko, mugikorreko aplikazio guztiak errepasatzeko ohitura inozotik. Eta gosaltzean, gosaltzean bakarrik pentsatzea. Ez beste ezertan. Entretenitu gabe periodiko, […]
- 1
- 2