Komuneko paperean XLVI
Lasai doaz ibilian White aveniun koloretako tatuajeak No Parking anytime dio garajeak eta nik ere hala diot banku honetan eserita. Binaka pasatzen dira gehienak banaka doazenei lotsagabeki begira. One way diote kartelek […]
Lasai doaz ibilian White aveniun koloretako tatuajeak No Parking anytime dio garajeak eta nik ere hala diot banku honetan eserita. Binaka pasatzen dira gehienak banaka doazenei lotsagabeki begira. One way diote kartelek […]
Amari eman nahi baina beti gerorako utziz eman ez dizkiodan muxu guztiak jasoko ditut ezkerreko poltsikoan. Maiteari eman nahi baina eman ezin izan dizkiodan muxuak jasoko ditut eskuineko poltsikoan. Eta eskuak poltsikoan sartuta irtengo naiz paseora niri eman nahi izan […]
Neska politenek ere (pinpirinenek gehienbat) klinex zikinak sudurrean bilduz egiten dute zintz Zizare likatsuak ezpainetan igurtziz.
Orain ez dira hostoak lehen bezala erortzen udazkenean Lehen edertasunez beteriko espektakulua zen musika freskoa euriarena. Etengabea eta tristea bihurtu da orain tarteka. Hotz naiz, bustita nago bizitzaz. Eta ez dago honetatik libratuko nauen forro polarrik.
Zure zurrungak eraman nahi nituzke kantura. Eta izan litezkeen sinfoniarik ederrenak osatu nire ahots eta txistuz. Zure aieneak nahi nituzke konposatu Ludwig Vanek entzuteko moduan. Eta zure ezpainek, bustirik pa ematean ateratzen duten […]
Realaren partidu bat bezain depresiboa izan liteke azukrerik gabeko poleo menta bat. Edozein egunkariren astearteko albisteak bezain iltzeak izan litezke despertadoreren do-re-mi-fa-solak goizeko zazpietan. Puru baten kea amorrazioz aurpegira botatzea bezala da kaka larriturik egon eta egin ezina. Horregatik ez […]
Ez utzi joaten poematxu hau bukatu artean, Nire ixter astunen pisua atsegin ez badun ere, jan ditudan San Jakoboen grasa sentitzen badun ere, ez nazan aska. Itxaron ezan apur bat orri zuri honetan ezkutaturik dagoen poema azaleratu artean. Eta emaidan […]
Eta, eta nola harrapatu gelditu eternitate bihurtu oharkabean ihesi doan une hori.
. Euliek ere badute euren planeta, Eta gizajendea ez da han hain ondo bizi. Hemen jasan behar izaten duten kalte Guztia itzultzen digute han euliek. Ezti zintak jartzen dituzte nahinon Pertsonak itsatsirik geratu daitezen, Eta garagardo melengetara botatzen dute […]
Ikusi ditut umeak jan ez dituzten bainak zakarretara botatzen. Eta zakar poltsa berri bat eman behar izan diet euren platera beteak hustu zitzaten. Eta orduan nik zakar poltsak hartu eta jangelaren erdian hustu ditut eta baina eta pataten gainean harrokeriak […]
Kolonbiako komunak publikoak dira ibaiak direlako pixa, kaka eta bainu leku. Kolonbiako komunetan ez dago komuneko paperik eta historia makabroak ur azalean idazten dituzte ibaiek hurrengo herrietan zer kontatua izan dezaten.
Bero egiten du gaur bero egiten du hemen haize freskoak huelgara jo du eta itzultzen denean ekaitza ekarriko duela hitzeman du. Haize freskoa hartzera bidali gaitu denak, infernuko sura. Eta infernuan ez dago zerbeza hotzik infernuan kixkaltzen ateratzen dituzte baratzuri […]