Kategoria: Literatura

Utzidazu min ematen

0

Honelako esaldi eta kontzeptu motozerrak erabiltzen ditu Castillo Suarezek eta bati bere postal-poemak irakurtzean barrua izozten zaio. Ez du leuntzen poemarik, eta arkatza zorroztuegiarekin idazten du, neguaz, negarraz, gezurraz, bakardadeaz, maitasunaz, gaixotasun bat bailitzan… Italiako tren bidaian ere bidaide izan […]

Irakurri

Arraioenea dekoratuz aldatzen jarraituko dugu

1

Bagatoz! Hemen gara beste urte batez astero dekoratuz aldatuko duen irratsaioa egiteko desiratzen Lizarriturri DJ Doktorea eta 27zapata. Aurten ostegunetan izan beharrean asteazkenetan egingo dugu 21etatik 22etara. Inoiz indiferente utziko ez zaituen irratsaioa entzun nahi baduzu, piztu Arraio Irratia 99.3an […]

Irakurri

Komuneko paperean XXXVII

0

Kolonbiako komunak publikoak dira          ibaiak direlako pixa, kaka eta bainu leku. Kolonbiako komunetan ez dago komuneko paperik eta historia makabroak ur azalean idazten dituzte          ibaiek hurrengo herrietan zer kontatua izan dezaten.

Irakurri

Tolstoia izatetik urrun

1

Ez naiz liburu luzeak irakurri zalea. Nahiago ditut laburrak, txikiak, atzeko poltsikoan sartzen diren horietako liburuxkak. Uda honetan ordea, liburukote handi (tamainaz eta izenez) bat hartuta abiatu ginen Italian barrenako tren bidaian. Eta inoiz blog honetan eskuminak bidali izan baditut […]

Irakurri

Komuneko paperean XXXVI

0

Bero egiten du gaur bero egiten du hemen haize freskoak huelgara jo du eta itzultzen denean ekaitza ekarriko duela hitzeman du. Haize freskoa hartzera bidali gaitu denak, infernuko sura. Eta infernuan ez dago zerbeza hotzik infernuan kixkaltzen ateratzen dituzte baratzuri […]

Irakurri

Komuneko paperean XXXV

0

Askatasuna nire emaztea zen          eta bortxatua          jipoitua izan zen eta hankak eta besoak eta burua          moztu zizkioten. Eta zopa bat egin zuten berarekin          baratxurizkoa          harri pusketekin          odolez. Askatasuna nire emaztea zen eta orain katilutik […]

Irakurri

Jainkoa harrapatzeko tranpa

2

Jainkorik baden, ez den. Eta baldin bada guk zer egiten dugun hemen, zertarako gauden. Nola egin jainkoa gure tranpan erortzeko! Baina azken finean, ez al gara gu, soilik gu, guk geure buruari jarritako tranpan eroriko garen bakarrak?    “eta Hau […]

Irakurri

Baina, non dago Robin!

1

Egia da Batmanen azken pelikula, El caballero oscuro, inpaktantea dela. Egia da bi ordu eta erdiko pelikula aulkitik mugitu gabe eta palomitak jaten ari ginela ohartu gabe ikusi genuela. Egia da Batman heroi handia dela nahiz eta bere batmobil eta […]

Irakurri

Bide berean goaz

0

Zarautzek Putzuzulo ametsen fabrika izan baino edo hobe esan, lortu baino lehenago, mila eta bi ekintza ekintza egiten genituen kalean: musika plazako kioskoko infusio gauak, igandetako zine emankizunak frontoi txikian, eta zenbait literatur solas ere bai, besteak beste. Horietako batean […]

Irakurri

Heroiak eta hobiak

0

Engañuarik agertzen ez den nobelarik ez dago. Ez bizitzarik ere. Egia osorik eta gezur osorik ez dagoelako. Baina, engainuaz ari ziren nobela edo liburuen bila ibili nintzen sarean eta lagun artean. Lagun batek liburu bat gomendatu zidan eta sarean liburu […]

Irakurri

Arraioenea egurrez dekoratu genuenekoa

0

Orain pare bat ostegun gaueko 9etatik 10etara Lizarriturri DJ Doktoreak eta 27zapatak eginiko irratsaiotik minutu batzuk baino berreskuratu ez baditugu ere, gure entzule maitagarri madarikatuei hutsik egin gabe Arraioeneako puska bat eskaini nahi diegu. Uda aurretik zintzilikatuko dugun azken irratsaioa […]

Irakurri

Komuneko paperean XXXIII

0

Malkoak, hondarra, perretxikoak, zapatak, batzutan semaforoak gorrian, kaltzetin bustiak, koleta eder hori, masail gorritu bi, kulero txuriak, alemanezko deklinabidea, tolstoi, pelikula kurtsiak, parisko parkeak, e-posta zaharrak, telefonozko maite zaitut, maite zaitut, maite zaitut, opel ectra, antzarek lapurtutako v-a (alemanez f […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA