Kategoria: Sailkatu gabea

Gure oporrak

1

(Parlantzua.eus blogerako idatzia) Saldu ditzagun Castron erositako bigarren etxebizitza guztiak. Saldu Logroñoko apartamentuak. Utzi diezaiogun hainbeste aldiz Benidorrera joateari koño kaleak elikatzera. Saldu ditzagun ondasun horiek denak Euskal Herria irabazteko. Atharratzeko plazara atera eta euskara entzun dezagun. Gaur egun Jakan entzuten […]

Irakurri

Gitarra bat

0

Inportantea da oso ingelesa. Besteak beste balio du kamisetetan idatzita daramatzagun esaldiak ulertzeko. I love NY eta horrelakoak. Ingelesa oso da inportantea bai: balio dizu bidaiatzeko, balio dizu Obamaren prentsaurrekoak ulertzeko eta batez ere batez ere balio dizu lana lortzeko. […]

Irakurri

Non demontre sartu naiz!

1

Aita izatekoa nintzela jakin zutenean, zorionak eman bezain azkar esan zidaten askok aprobetxatu orain, gero ezingo duk-eta lorik egin. Orain, aita izan berritan esaten didate aprobetxatzeko aitatasun baimena duzula, lanera bueltatzean hasiko omen dira komeriak eta komediak parkeetan umearen atzetik […]

Irakurri

Lagun batek esan dit lagun batek esan diola…

1

Lagun batek eskatu omen zion liburu bat alaia euskaraz deprimituta dagoen bati oparitzeko. Ez. Erantzun nion lagunari. Ez nuen horrelako libururik ezagutzen. Seguruena egon ere ez dagoelako. Ondorioz, erraza da pentsatzea horixe dela gure letrek bizi duten beste drama humanitario […]

Irakurri

Neronek tirako nizkin

0

Entzun egin daitekeen liburua da Sebastian Salaberriarena. Auspoako liburu asko bezala. Baina liburu honek suspentse eta erakargarritasun berezia du: kontatzen baitu 1936ko gerra aurreko pobreziaren gordina, baserriko morrontza lana, familia umezurtz baten kronika krudela eta batez ere kontatzen baitu euskaldunak […]

Irakurri

Zarahustar izatetik zarauztar izatera

0

Uda ona joan da. Eguraldi on eta hondartza beteekin. Beteegiekin. Telediarioak joan dira gogorrak. Itsasarteetako dozenaka-zientoka etorkinen heriotza kronika egiten. Eta nik pentsatu dut Zarautzen bai daukagula suertea, gure itsasora ez delako zerraldorik iristen. Gure begiek ez dutelako ikusten. Telediarioa […]

Irakurri

Abuztuaren 11n, Leitza jarriko dugu crackainean !

0

Asteazken honetan Leitzara joango gara Komuneko paperean egitera. Oraingoan ere, Legorretan bezala, Lizarriturri DJ doktorea arituko da teknikari eta musikari lanetan. Herriko jai batzuetan egingo dugun lehen emanaldia izango da hau, emanaldia zertxobait aldatu dugu. Ea ez diren Leitzarrak bestondo […]

Irakurri

Hau da hau komunera joateko gogoa!

0

Apirilaren 27an, 27 ohoragarrian, itzuliko gara komunetara Bi anaiak. Arrasaten izango gara, arratsaldeko 19:30etan. Poesia eta komun beharrean bazarete zuek ere, hantxe ikusiko dugu elkar!Hementxe Arrasaten liburuaren eguna dela eta antolatu duten egitarau osoa.Informazio gehiago hemen!

Irakurri

Komuneko papereko roiloak aurrera darrai

0

Komuneko paperean errezitaldi dramatizatua ostegun honetan dugu Donostiako Ernest Lluch aretoan. Horixe da iragarrita dugun azken saioa, nahiz eta gehiago ere ateratzea espero dugun. Hala ere, aste hau oso mugitua izango da guretzat: ·igande honetan bertan Radio Euskadin elkarrizketa egingo […]

Irakurri
  • 1
  • 2
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA