Galderak ziren okerrak
Erantzunak zuzen eman genituen. Eta gure buruari jarritako azterketak aprobatu. Orain ohartu gara, galderak ez genituela planteatu zuzen.
Erantzunak zuzen eman genituen. Eta gure buruari jarritako azterketak aprobatu. Orain ohartu gara, galderak ez genituela planteatu zuzen.
Azpiegituretan aldaketa handiak izan dira azken urteetan, bizitzeko moduan ere bai. Baina ez dirudi kulturalki (eta humanoki) asko aurreratu dugunik azken 30-40 urteetan. (Lasai asko erantsi genezake beste zero bat zenbaki horietan…) Gazteak lo dauzkagu, baina ez ohea maite dutelako. […]
Orain arte, lelo hori erabili izan du hainbatek ETAri armak uztea eskatzeko. ETArik eza bakearen sinonimo bailitzan. Baina apirilean egindako galderekin jarraitzen dut nik. Gaur jakin berri baitugu beste hiru zarauztar Espainiako Auzitegi Nazionalera deklaratzera deitu dituela Marlaskak, aurtengo San […]
Lanparak ez zuen itzalik egiten dena zelako iluna. Tarimetako ohol solteek ez zuten karrankarik egiten zapaltzean. Dardarka eman zidan eskua balkoian zelatan zegoen aitonak. Orduan, garrasika uxatu nahi izan nuen dama. Korroskadaka beldurtu nahi izan ninduen berak, aurpegira […]
Aurreko urtean Euskadi Irratiko Faktoria saioan aritu nintzen astean behin kolaborazio batzuk egiten. Nire komunetik jarri nion saioari izena (Basarriren Nire bordatxotik imitatuz), eta astearen errepasoa egiten nuen. Gustura aritu nintzen, oso gustura, baina lan handia zen eta aurten horretan […]
Krisi bizia baino, biziaren krisia dugula zioen aurreko batean Joseba Azkarragak. Eta erantzunak krisiaren neurri berekoa izan behar zuela. Ez dela nahikoa, orain arte baino pixka bat gehixeago birziklatzea, ez energia kontsumoa zertxobait gutxitzea… ez! Sistema honek goia (…behea akaso?) […]
Hilabete osoko egitaraua prest dago urteurrena ospatzeko. Baina sorpresa gorde nahi da egun batzuetarako. Bitartean, rap kantu bat egin dute zarauztar batzuk propio. Horixe da momentuz zabaldu dena. (Kantuaren letra Putzuzuloren blogean irakur dezakezue). Podcast Powered By Podbean 6 […]
Orain gutxi, euskal kulturgintzaz eztabaidatzeko proposamen bat aurkeztu zuen Sorguneak ikertegiak, Lorea Agirrek sinatuta*. Gaurko kultur eta hizkuntz politikak diseinatzeko ezinbestean irakurri beharreko proposamena iruditzen zait, batez ere gobernura iritsi berri direnek, bai eta kulturgintzan gabiltzanok ere. Testua interesgarria da […]
Ez dakigu euskaraz insultatzen eta biraoak botatzen. Askotan jotzen dugu erdarara irain bila. Gure hizkeran, esanindar handieneko hitzak erdaretatik ekarriak izaten dira gehienetan, eta gu, herren ibiltzen gara geuretik sortzeko, edo geuretik arakatzeko. Adibidez, nola esan norbait alferra dela, betiko […]
Zarautz hizketan izeneko liburuan dagoeneko galduta ditugun Zarauzko hitz asko aurkitu daitezke. Eta hitzekin batera, garai batean izan ziren kontzeptuak ere bai. Horietako bat da danda. Hona liburuak dioena: Auzolanean egindako lana, baina herri-ondasunen inguruan egiten dena. Zarautzen, bereziki: erribera […]
Irratia eskolan izeneko ikastaroa eman nuen iraila hasieran. Bertan landu nituen ikastetxe batean irratiarekin egin litezkeen gauzak, landu litezkeen gaitasunak eta abar. Aurkezpenak ordenadoreko hautsak jan baino lehen hemen dituzue ikusgai, bat Irratia eskolan izenekoa, eta bestea Komunikazioa lantzen. Bigarren […]
Handia izan da sorpresa. Jon Mirande idazle kuttunak twitter bidez jarraituko nauela jakin dut gaur goizean eta ezin nire ezinegona eta alegrantzia azaldu gabe gelditu. Hilkutxan jarri omen diote wifia, eta nik blog honetan umiltasunez laudoriotan “Euskaldun zintzoen balada” izeneko […]