Zer izkutatzen duen ez didanean ikusten uzten

0

27 aldiz jo nuen atea baina inork ez zidan irekiorduan ostikoka eta bultzaka zabaldu nahi izan nuen ateabaina ez nuen lortu.Argazki bat ateratzearekin konformatu behar izan nuen. (ezkerretara duzue argazkia)Eta orduan, argazkia ateratzeko botoiari eman eta gutxira,instante laburrera,hortzik gabeko amona […]

Irakurri

Inoiz amaitu behar ez lukeen

0

Telefonicako kableak ur zikinen estolderia eta farolen ipurdi inpenetrable zenbait dituzte lagun zuhaitz honen sustraiek. Zuhaitz honen sustraiek eta zuhaitz urbanoen paradisuek eskuaira eta kartaboiz mugatuta. Ez da Gernikakoa bonbardaketatik libratu den zuhaitz bakarra. Hala ere, zintzo-errugabe inguruari arretarik jarri […]

Irakurri

Basauriko komuneko argazkiak

1

Ekainaren 22an Gasteizen izan ginen, Parral tabernan. Handia izan zen araberren artera joatea, orain arte bazkaritarako eta zerbezetarako ezagutu izan dugun taberna komun bihurtzea. Bertako jendea. Handia. Komun saioaren osteko tertulia ere bai. Eta zer esanik ez La Riojanako bokadilloak. […]

Irakurri

2a eta 0a gehitzen zaizkio

1

Bizitza zailtzen du batek portatilean Window$a kendu eta sistema eragile irekien aldeko apustua egiten duenean. Iphone bat erosi beharrean Androidun aparailuak poltsikoratzean. Facebooka utzi eta Zutagu bezalako plazetan sareratzean. Errazagoa da dena, klaro, eginda ematen duten zentro komertzialetara makurtzean. Bizitza […]

Irakurri

Komun erotikoa Basaurin, 8an, 19:30etan

0

Asteartean, ekainaren 8an, komuna Basaurira eraman (Pozokoetxe kultur etxea) eta crackainean jarriko ditugu bertatzen diren guztiak. Euskarabilak antolatutako ipuin erotikoen lehiaketako sariak banatuko dira bertan eta guk, ohiko jardunari, saritutako ipuinen erotikotasuna gehituko diogu.Aspaldian ez gara hain mendebaldean izan eta […]

Irakurri

Herri bideoa herri jaien aldarri

0

Igandean grabatuko da bertaratzen diren zarauztarrekin. Beste behin ere herria bizitzeko bidea parte hartzea dela aldarrikatzeko. Eta ez debekua, iseka eta "zuek politika egiten duzue" bezalako zapukeriak botatzea. Eta arren! Berriz eskatzen dut propagandarik ez dudala nahi nire buzoian, gutxiago […]

Irakurri

Larrabetzu ziutate

0

Larrabetzu literaturaren ziutate bilakatuko da beste behin. Iaz gure poematxuekin bertaratzeko aukera izan genuen eta lagun handiak egiteaz gainera literaturaz aritu ginen hizketan eta egun ederra pasa genuen. Aurtengo egitaraua ere erakargarria da oso. Niri gehien ordea, irakurleei hitza ematea […]

Irakurri

Larra kalean!

0

5 urte inguru Frantziako kartzeletan egin ostean gaur da heltzekoa Mikel Larrañaga laguna etxera. Urte asko dira ikusi ez dugula elkar. Elkarri hitzak baino ez dizkiogu gurutzatu azken urte luzeetan. Gaur hitzez gain besarkatzeko aukera ere izango dugu. Hainbeste notizia […]

Irakurri

Ni ere banoa (Facebooketik eta gmailetik)

3

a Facebooketik. Arrazoiak ugari dira, baina nagusiena, ez dudala interes komertzial eta polizialetara errenditutako plazetan jolastu nahi, sozializatu nahi. Konparatzen hasita, Facebook zentro komertzial batekin konparatuko nuke. Eta zer nahi duzue esatea, nahiago dut herriko parte zaharretan bildu zuekin, gure […]

Irakurri

Lanik gabe ezin bizi

0

Mundua urte gutxitan zenbat aldatu den aiton-amonek erakusten digute ondo, gazte edo umetako kontuak azaltzen dizkigutenean. Baserriko bizimodua, jaiak, neska laguntzeak, lanak eta gerra. Eta kontatzeko modua, gauzak esateko artea.   Horren lekuko dira Auspoako liburu asko. Horietako bat hartu […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA