Balarik ez

3

Aitor dut. Montoia zalea naiz. Nire bekatuak deklaratuak ditut lehenagotik. Eta hara non, aurkitu dudan idazle ikusezinaren ahotsa, berriz, ordenagailuko kaxoi hautsez itoan, eta pentsatu dut, aspaldian ez duela poesiarik tirokatu Xabierrek, prosan ez bada. Eta nik, bizitako uneak oroitu […]

Irakurri

Nire komunetik III

1

Euskadi Irratiko Faktoria saioan aurreko ostiralean eginiko saioa hemen, entzun eta irakurgai. Powered by Podbean.com Astearen errepaso poetikoa egitera etortzen naiz ni hona, horregatik ikusten dut mundua nire komunetik. Esertzen naiz trono zurian, hartzen ditut egunkari eta irratiak eta hausnarrean […]

Irakurri

Master bat eta bi lekZIO

1

Multimedia komunikazioa masterra egin dut 2009-10 ikasturtean EHUn. Ikasi dudana asko da, bai masterrean eta bai masterretik kanpo. Masterrean bertan denetarik ikasi dut, askotan sakontasun handirik lortzeko aukerarik gabe, baina baliagarria izan da guztia niretzako; ikasle bizitza gogoratzeko karpeta besapean, […]

Irakurri

Komuneko paperean, emanaldi berriak

0

Ostiral honetan, iluntzeko hamarretatik aurrera Ordiziako Delikatuzen izango gara anaia eta biok, komuna, poesia eta musika uztartzen dituen emanaldia egiteko. Larunbatean berriz, Hernanin, Artixten topaketan hartuko dugu parte, arratsaldeko lauetan; Lizarriturri DJ Doktorearekin izango gara bertan. Eta urrian, beste emanaldi […]

Irakurri

Nire komunetik II

0

Powered by Podbean.com Komunera sartu, atea ondo itxi eta dutxako ur txorratada bero-beroa zabalduko dut gaurkoan, katedral bihurtu nahi dudan komun hau lurrunak hartu dezan, ispilutik nire siluetak desagertzen diren arte. Estresatuta, urduri, ezinegonak jo nau aste honetan eta ihesbidea […]

Irakurri

Nire komunetik I

0

Euskadi Irratiko Faktoria saioan egindako lehen irratsaioa. Powered by Podbean.com Nire komunetik idatzitako kronikak izango dira astero hemen (irakurriko) ditudanak. Komunean sartuta egoten bainaiz ni, gazteluetako dorreetatik atera ezinik egoten diren ipuinetako printzesak bezala. Diferentzia batekin: ez da ni salbatzera […]

Irakurri

Ireki leiho berria ordenagailuari!

0

Ostiral honetan, hilak 17, Putzuzulo Amets Fabrikan elkartuko gara arratsalde pasa, software librearen inguruan sortzen zaizkigun galderak erantzun eta ordenagailuan ubuntua instalatzera, hala nahi duenari. Irakasle ez dira edozein izango: Mikel Olasagasti eta Iratxe Esnaola. Izan ere, hilaren 18a, Software […]

Irakurri

Olioa, eguzkia eta mapa mundiak

0

Bi andrerekin egin dut topo kalean gaur.Uda zer moduz doakidan galdetu didate. Badoala erantzun diet.Eurena nola dihoan galdetu diet. Ea eguzkirik hartu duten.Debekatuta omen dute.Eta batek, pikor gorriz betetako besoak dizkit erakutsi.Gaztetako kontuak! osatu du.Gaztetan, aberats itxurak eginez, kremarik ez […]

Irakurri

Bake plan ekologikoa

0

Proposamen bat herri agintariei. Anima zaitezte Atez atekoarekin. Zabor kudeaketa hobetzeaz gainera, ustezko "kale borroka" eta bandalismo ekintzak ezinezkoztuko dituzue, herriak kontainerrik gabe utzita. Tiro batekin bi txori botatzea da hori, edo gaurko euskaran esanda, bi plan estrategiko karpeta bakarrean […]

Irakurri

Abuztuaren 11n, Leitza jarriko dugu crackainean !

0

Asteazken honetan Leitzara joango gara Komuneko paperean egitera. Oraingoan ere, Legorretan bezala, Lizarriturri DJ doktorea arituko da teknikari eta musikari lanetan. Herriko jai batzuetan egingo dugun lehen emanaldia izango da hau, emanaldia zertxobait aldatu dugu. Ea ez diren Leitzarrak bestondo […]

Irakurri

Txiki Bar

0

Taberna zaletasuna ez da egun batetik bestera sortzen. Gure herriko kaleak tabernaz beteak ditugu, helduentzako batzuk, umeentzako besteak. Aurreneko poteak txutxeri dendetan hartzen dituzte, Txiki Barretan. Etorriko diren azukre dosiak asimilatzen hasteko. Hurrengo tragoak, kale kantoi zikinetan edo etxe azpietan, […]

Irakurri

Emanaldi gehiago laster

0

Gasteizko, Legorretako eta Orioko emanaldien ondotik, Zumaiara goaz laster. Abuztuan Leitzan ere izango gara eta momentuz, irailean atseden hartu ostean, urrian itzuliko gara berriz. Komuneko paper honen roiloa ez da belakoan bukatuko! Legorretan, gainera, Lizarriturri DJ Doktorearekin izan ginen. Pena […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA