Negar ekonomikorik ez!

2

Nazkatua nago diru negarrak egiteko dugun joeraz. Badirudi malkoen partez euroko txanponak erortzen zaizkigula, eta hala nahi dugula gainera, diru premia larrian gaudela adierazteko. Batzuen esanak entzunda badirudi hilabete amaierara heltzeko ezinean ibiltzen direla, eta hori esaten dizu, adibidez, bi […]

Irakurri

Asteazken lapurrak

1

Beste asteazken lapur bat iritsi eta joan da gure bizitzetatik. Isilik etortzen dira asteazken hauek, hanka puntetan, eta egiten dute ihes berdin, ustekabean. Egunaren bukaeran hurrengo eguna osteguna izatearen poza uzten dute eta eguna alferrik pasa denaren sentsazioa. Egun batean […]

Irakurri

Komuneko paperean XII

3

Oparituko dizut          antibiotiko kaxa bat          zure arima bekatutik garbi gorde dezazun          eta lejia trago bat          ron baso ttikian bihotzerrea lasaitzeko. Eta nik zure gernutik edango dut          liberazioa aldarrikatzeko

Irakurri

Nik ere maite zaitut, Bone!

4

Oso komiki gutxi irakurtzen ditut. Nahiz eta egunero irakurtzen ditudan egunero De rerum natura eta Xakilixut Berrian. Goraintziak biei hemendik (eta batez ere Xakilixuti, batzuetan Berrian Xakilixutik egongo ez den eguna noizbait iritsiko dela amesten dut, amesgaiztotzen dut eta…). Baina […]

Irakurri

LOVEDON. 10 afirmazio.

0

10 afirmazio Londoni buruz (edo maitasun bidaietan joaten garenontzako Lovedoni buruz): 1.Munduko kapitala da. Hiri inperialista, mundu osoa hankapean izan duena eta duena. Horren adibide beste herrietatik ohostutako piezaz osatutako museo eta kaleak.2.Munduko kapitala da, gerrarik ia inoiz ez dutelako […]

Irakurri

URDE ZERRI ON!

1

URDE ZERRI ON denoi, bai! Joan zaigu 7a, zenbaki magikodun urtea eta hobea datorkigu, 8a: infinito bertikal bat, utopia enpinatu bat. Eta hasteko Londona joango naiz egun gutxik batzuk pasatzera. Idatziko dizuet handik!

Irakurri

Bizi gera!

0

Eguberrietako erregelaua hemen zuentzat. Aspaldi grabatu genuen eta harrotasunez erakusten dugu orain. 3 minutuko laburmetraileten txapelketa batean parte hartzeko egin genuen. Hiru minututik pasa ginen eta ez gintuzten onartu. Baina blogarik uzten digu jartzen eta hemen zuen gozagarri!

Irakurri

Komuneko paperean XI

0

Gutxitan garbitzen dut komuna eta hortzak garbitzen ditudan bakanetan, ispilua koadro bilakatzen dut                         hagin ahulen odol markak utziz nonahi.   Pixa barrura egitea lan nekeza da                         eta baldosa ilunek hori arrastoak disimulatzen badituzte ere                         ez dago usaina […]

Irakurri

Bakardadez dekoratutako Arraioenea

0

Azaroaren 15a zen, abandonatu egin ninduen doktoreak eta nik irratsaioa bakar-bakarrik egin behar izan nuen. Eta bakardadez dekoratu nuen Arraioenea, eta bakardadeari buruz aritu nintzen. Bakardadearen soineko tarratatuak eta soineko ederrak jantzi nituen, biak, bakardadeak bi aurpegi dituelako. Bakardadea izan […]

Irakurri

Luzea da bidea

4

Eta motza geratzen zaidan denbora. Pagoeta mendizale elkarteak 50 urte betetzen dituela eta hor ari naiz 50 urteko historia eta hori baino lehenagoko kontuak biltzen. Siesta ere ez dut lasai egiten mendiak, mendizaletasunak eta Pagoetak obsenionatuta. Hurrengo astean entregatu behar […]

Irakurri

Txorimalo baten gogoetak igande arratsalde batean

0

Otsaileko gau hotzetan bilutsik sentitzen naiz, hutsik, defentsarik gabe. Azenario bat AEBen tanke baten aurrean bezain defentsarik gabea, errukarri. Eta zuen etxeetako epela inbidiaz irudikatzen dut: estufa ondoko goxoa, baratzuri zoparen beroa eztarrian behera, etxeko zapatila jantzi berrien satisfazioa. Zuek […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA