Arrisku primak, Balzac eta analfabetismoa
Enrique Vila-Matasen Dietario Volublek eraman ninduen Honoré de Balzacen Eugénie Grandet irakurtzera. Ederrak biak. Balzacek dirua, boterea, maitasuna eta generoen arteko harremana (edo mendekotasuna) ditu mintzagai. Erraz samar irakurtzen den liburu gomendagarria iruditu zait. Besterik da, liburu honen harira aipatu […]
Erlojuaren aurkako asteari begiratua
Urduritasuna nabari zen partidaren hasieran. Baloia mugimenduan jarri bezain pronto, Arnaldo izeneko jokalari batek aurkariari baloia lapurtu eta Pello Urizarri pasa zion eskuin hegalera. Pellok Patxi zuen zain, Patxi Zabaleta, aste honetan alderditik hainbat kide kaleratu dituen bera, area inguruan […]
Briam, Briam Currin, egin otoitz gure alde!
Kolorerik ikusi al diozue inoiz haizeari? Haize beltza iparra omen da. Urdina, berriz, aldatzera doan haize zakarra. Zuria da hego-haizea. Gorria, berriz, elur gaineko hegoa. Baina esaidazue, zerbait nintzelakoan nengoen ni baina, ni baino gehiago, askoz gehiago zarete aste honetan […]
Inauterietako astearen errepasoa, nire komunetik
Badirudi gaur ez duela atera nahi erreproduktoreak… Kolaborazioa entzuteko HEMEN hobe… Mozorroak erantzi ezinik ibili gara aste honetan. Inauteri jaiak bereziak direlako oso… batez ere Tolosan, batez ere Lantzen, baina aurten batez ere batez ere Bilbon. Gure euskal txapela maitearen […]
Aste likidoa pasa berri duguna
(Euskadi Irratiko aste honetako kolaborazioa) Likidoa. Gizarte likidoa omen da gurea. Bizitza likidoa oso.. daramaguna. Halaxe irakurri diogu aste honetan Zygmunt Bauman soziologo poloniarrari. Dena baita aldakorra gaur egun. Dena da zalantza eta mugimendu. Dena… likido. Ziur dakigun gauza bakarra […]
Nire komunetik 2010-10-22
Powered by Podbean.com Ez didazue sinetsiko aste honetan gertatua. Dutxatik atera, eta, ekin diot afeitatzeko apar, kutxila eta afterxeifak hartuta, aurpegiko bixar sakabanatua ebakitzeari. Eta, hasi ez zaizkit ba ispiluan letra eta zenbaki txuri eta berdeak ateratzen, goitik behera, errenkadan, […]
Nire komunetik 2010-10-15
Powered by Podbean.com Nire komunetik Itxi dut atea. Itxi leihoa. Eseri naiz tronu zurian. Eta nigan bildu naiz. Gerra deklaratu diet inguratu zaizkidan eltxo mengel guztiei. “Si vis pacem para belum” ohikatu dut enperadore eroen gisara eztarria urratu arte, eta […]