Iñaki Idigoras
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- iñaki bastarrika izagirre(e)k Espezie inbasoreak bidalketan
- Iñaki Idigoras(e)k Lehen notak bidalketan
- iñaki(e)k Lehen notak bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko azaroa
- 2024(e)ko uztaila
- 2023(e)ko azaroa
- 2023(e)ko uztaila
- 2023(e)ko martxoa
- 2022(e)ko urria
- 2021(e)ko maiatza
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko urria
- 2020(e)ko uztaila
- 2020(e)ko maiatza
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko abuztua
- 2019(e)ko uztaila
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko martxoa
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
Euskeraren poloak
Atalak: emozioz, estatugintza, euskara, feminismoa, haserre, humanismoa, partaidetza
Amalurraren ipar eta hego poloak
Poloak zera dira: continuum baten bi ertzak.
Adibidez, eguerdia eta gauerdia. Maskulinoa eta femeninoa. Beltza eta zuria. Sarri poloetan kokatzen gara. Dramatizatu egiten dugu. Karikaturizatu. Azken finean, zerbait lortzeko ‘dena’ eman. Eta iada badakigu ‘dena’ eta ‘ezer’ gezurrak direla, baldin eta kontextualizatzen ez baditugu. Beste bi polo.
Eta poloak, zailak dira iristen. Amalurreko ipar eta hego poloak, kasu. Edo beltz eta zuri puruak, garbiak.
Beltza eta zuriaren artean infinitu tonalitate daude, teknologiarik aurreratuenak ere harrapatzeko gai ez direnak. Zortzi bitekin 256 tonalitate jasotzeko gai gara formatu digitalean. 16rekin 65536. Infinitu jasotzeko, zenbat bit? Biren potentziak. Bi. Polaritateak bezainbeste.
Eskuina eta ezkerra diren bezalaxe, politika nire lagun batek dramatizatu zidan bezala, semea eskola publikora ala ikastolara bideratzeko hausnarketan: ‘Azken finean, ezkerrak zergak jasotzen ditu, estatuak zerbitzu publikoak emateko. Eskuinak aldiz, negozio pribatu egiten ditu zerbitzuak’. Eta bera ezkertiarra omen.
Zeraz jabetu nintzen, nire baitan: ‘ostras! orduan, gauza bera dira!’. Espainierazko ‘los extremos se tocan’ etorri zitzaidan burura. Continuum bat zirkuluan, perfekzioaren sinboloan bilduz gero, hariaren bi ertzek bat egiten dute. Eta hori ere badakigu, ekonomia eta ekologia bezalaxe, zirkularra dela. Biziaren parte direlako, Amalurraren parte.
Borobila baita egia, ikusten dugunean. Zaila baina, osotasunean ikustea. Amalurra borobil ikustea humanitateari kostatu zaigun bezalaxe. Europan, Pitagorasen aurretik ere intuitu omen zuten, beranduago frogatuko bazen ere. Beste lurralde batzuetan ere aspalditxo ikusi zuten. Zientzia intuizio eta hipotesien atzetik bait dator, frogak biltzeko intentzioz, epaiketa baterako ikerlariak bezalaxe. Frogak topatu ala ez, baina, egia hor dago, deskubritzeko zain.
Pentsatzen, hausnartzen geratu nintzen, lagunari zer erantzungo. Korrika saioa egiten zebila geratu zen ni agurtzeko, izerdi patsetan, eta epitafioa botata, hurrengorarte adierazteko keinu bat egin eta bakoitzak gure bidea jarraitu genuen. Beste baterako utzi nuen nire ‘aurkikuntza’, integrazioa, berarekin partekatzeko gogoa. Eta publikoki egitea erabaki dut atzo beste lagun berri eta esperientzia handidun batekin izandako elkarrizketaren harira. Miraria bailitzan egin genuen topo, predestinatuak bageunde bezala. Eta geunden.
Nola izango dira ba gauza (ia) bera ezkerreko eta eskuineko politikak? galdetuko duzu. Sindikalista bazara, berotu xamar agian. Enpresaria bazara, irrifarretxo batez beharbada.
Azken batean, komunitatearen dirua gutxi batzuk kudeatzen dute, bai batean (estatuak) eta bai bestean (enpresariak). Diferentzia txiki batekin noski: guztiendako ala ahal dutenendako. Baina eta, estatua deitzen diogun horretan, nork erabakitzen du? botoemaileak? ikasi dugu ezetz. Gobernuak? ikasi dugu honek ere ezetz. Sindikalistek? nekez, beren burua salduta baitute, enpresarien ‘karitatera’. Botere faktikoak agintzen du. Kapitalak. Enpresari talde oso txiki batek. Kalapitak. Enpresari denak saku berean sartzea ere extremismoa baita, gezurra, castismoa.
Eta nola sentitu zara ez sindikalista, enpresari, langile, ikasle… bezela, baina eta euskera duna izanda?
Zer nolako estatua eta enpresak nahi ditugun argi al daukagu euskaldunok? nire barruak zera esaten dit, emeki: elkarlanezkoak. Sentsibilitate handiko pirinioz gaindiko Eriken hausnarketa fina da hau.
Hori baita gure egiteko era, euskaldunon era, euskera dunona: eusk-era. Esku-era, Baigorriko Nafartarren Egunean pare bat urte badela ezagutu genuen ARTista margolari batek partekatu zigun eran. Eskuekin egiten baitugu, hartu, moldatu… behar duguna.
Eskuera, Euskera, ezker eta eskuinaren dualitate horren zentruan kokatua, eta era berean libre, polarizatu gabe. Bizitzaren continuum honetan batera eta bestera beharren arabera mugituz, zirkuluan, egia borobilean, bueltaka.
Zer nolako herri politiko propioa egin nahi dugun, badaukagu oinarria. Lehenago politikoki libre izanak garelako, ‘Paradigma nafarra’ liburuan ingeniari Koldok perspektiba historikoz motz eta garbi azaltzen digun bezala. Eta oinarriok ‘Zuzenbide piriniarra’, hau ere Nabarralde fundazioak argitaratua, ikerketa liburuan jasoak ditugu, eskuragarri. Eskuekin jaso, barneratu eta egarri garen askatasunez asetzeko bidean.
Ikastolen elkartea da gure kulturaren sormen ederrena, Europan (eta munduan?) bakarra, berezia.
Lehen ELA eta orain LABen aginduetara makurtzeko arriskuan dagoena.
Sindikatuetako ordezkariek inposatzea al da muturreko ezkerraren ekarpena? extremista?
Nora eta euskeraren territorio libre bakarrera? euskeraren garrera, euskeraren gogora, euskeraren etxera?
Gurasook emeki hazitako ikastolen elkarte kooperatibora?
Aida extremistak!
Izan gaitezen radikal, jo dezagun gure erroetara, elikatu ditzagun, enborra sendotu eta mundura loratzeko!
Biziberritu dezagun euskera, geure egiteko era, geure kulturaren eta politikaren oinarri: ezker eta eskuina elkarlanean, humanitaterantz, buru argiz auzolanean.
Martxa BuruJabe baten lehen notak. ARTze-k ARTezARTa-tzeko mezuan jaso bezalaxe.
ezker eta eskuina elkarlanean