Kontzientzia ala infernua
Hasiera » Sailkatu gabea
Aza12 0

Bakeaz zintzo mintzo, mesedez

Posted in Sailkatu gabea

NAIZen irakurri dut Pello Rubioren hau: “Txilarre fue una conjura rocambolesca por la paz”. Txillarreko sukaldariak bere perejila ipini dio platoari. Zintzo diot, uste dut egin beharreko lana egin zutela, noraezean zebilen talde armatua desegiteko bidean ipiniz. Baina hortik bakea erdietsi zutela esatera, salto handitxoa ez al da? Bakea ez baita menperatuta dagoenaren armagabetzea. Bakea justiziatik dator. Justizia, askatasunetik. Gogoratzen?  – Zer behar du...

Read More
Uzt26 0

Ama ahaztu arazia

Posted in Sailkatu gabea

Arrotz matxista batek gure ama erail zuen. Umezurtzoi ezkutatu egin zigun egia. Bere menpean hazi gintuen, eta bere interesen arabera hezi, bakoitzari “berea” emanez. Ama ahaztu, eta bakoitza “berezia” zela sinestarazteko. Ahizpok elkarrengandik aldenduz, bat eginik bere kontra ez oldartzeko. Gure onarpena nahi zuen, berarekin “betidanik” eta borondatez geundela sineztaraziz. Gipuzkoarrok ama eta ahizpak ahaztuta gabiltzala iruditu zait, aurten bereziki. Bereziak garelako ustean...

Read More
Ots27 0

Bi indar kontra jarri

Posted in Sailkatu gabea

UEMAk Telegram bidez banatzen duen “Euskararen Hemeroteka” kanalean honoko titularrak irakurri ditut bata bestearen atzetik: “Gipuzkoak euskararen aldeko bide-urratzaile izateko ardura hartu du” eta jarraian “Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen”. Bistan da jendarte desberdina dagoela bataren eta bestearen atzean. Etsaigoa: alde batzuk, kontra besteak. Bi indar kontrajarri. Zein indar? Batetik, zapaltzailearena: gure lurretara...

Read More
Aza16 1

Memoriadun euskara

Posted in Sailkatu gabea

Autobiografia idaztea omen da garapen pertsonalerako tresnarik eraginkorrena, askatzaileena. Iraganeko kontuei tira egin eta gogora ekartzeak, orainaldiko korapiloak askatzen laguntzen omen du. Bai, laguntzen du orainaldia ulertzen eta komeni zaigun etorkizun bat marrazten. Eguneroko jarrerak berrikusita, garen bezala, lotura gutxiagorekin adierazten hasten gara. Subjektu pertsonalaz esandako horrek, berdin berdin balio du Herri batendako ere. Gure  Herriaren nortasuna loturik, preso daukate...

Read More
Uzt11 0

Hispanitatea ospatu

Posted in Sailkatu gabea, triste

Badira urte batzuk Iruñean igaro nuela asteburu bat. Urriaren 12a zen. Harrituta ikusi nituen dozenaka  latinoamerikar efemeridea ospatzen, kontzertu, txosna eta guzti. Zer pentsatua eman zidan: arbasoen menperaketa ospatu?! Konkistatuen asimilazio kulturala burutua da, pentsatu nuen. Amerikarren izaera, kultura (balioak, arauak, siniskerak, hizkuntza…) albo batera utzita, espainiarrek ezarritakoak bere egiten dituzte. Genozidio deitzen zaio prozesu horri: Herri baten, kultura baten, izaera...

Read More
Aza10 0

La pequeña Toledo

Posted in Sailkatu gabea

Horrela izendatu izan digute Oñati gure herria: “la pequeña Toledo”; espainieraz eta Espainiari erreferentzia eginaz. Bada horretarako arrazoirik: erdi aroko eraikin monumentalak ditugu Oñatin: Sancti Spiritus Unibertsitatea, Lazarraga dorrea, Bidaurreta komentua, Zumeltzegi dorrea eta San Miguel parrokia berritua, esaterako. Aberastasun eta boterearen isla dira eraikinok. Ezagunak ditugu atzetik dauden hiru gizonak: Rodrigo Mercado Zuazola apezpikua, Juan Lopez Lazarraga ekonomilaria...

Read More
Uzt06 0

Justizien biktimok

Posted in Sailkatu gabea

Bakoitzak bere sokakoak aitortzen ditu biktimatzat. Ez besterik. Sarriegi ikusten ditugu honen inguruko tirabirak. Nor ekarri behar dugun gogora eta nor ez, gaizki esateko ez bada. Egiari zor, ikuspuntuak pertzepzioa eta epaia baldintzatzen ditu. Nondik begiratzen dugu? Azken 60 urteak hartzen ditugu kontutan? 1936tik gerokoak? Beti aurkitu ditzakegu zapaltzaile bat eta defentsan ari dena. Baina nor da nor, western filmetan? Westernek ez dute pelikula osoa kontatzen, zati interesatua baino,...

Read More
Mar25 0

Donostia nafarra da berria

Posted in Sailkatu gabea

Berrian jakin dugu Alemaniako bidai agentzia batzuek Nafarroa promozionatzeko kartel bat atera dutela, Donostiako badia ederraren argazkiarekin. Nork ez luke nahi horrelako paisaiarik bere lurretan! Kartelak, aintzinako Erresuma Nafarrari egiten dio erreferentzia. Gertakariaren berri ematen duen Julen Otaegi Leonetek zera idazten du: “… Nafarroako turismoaren iragarkietan. Beste nonbaiteko irudiarekin, ordea: Donostiaren irudi orokor batekin.” Uste dugu alemaniar horiek jakitun izango...

Read More
Mar07 0

Dekolonizatu EH

Posted in Sailkatu gabea

Aurreko astean Bergarako Olaso Dorrean izan nintzen, sinboloez jabetzearen gaineko hitzaldi batean. Sinboloen atzean kontakizun bat dago, eta bistan da: bistan dauzkagun sinboloek –armarri, bandera, monolito, kale-izen…–, inperioari komeni zaion kontakizuna kontatzen dute. Herri zapalduen kontakizunik ez zaio komeni inperioari: bere zimentuak arrakalatzen ditu. Herri zapalduak berriz, ezinbesteko du bere kontakizun propioa, duintasunez aurrera egingo badu. Dekolonizatu beharra dauka. Non...

Read More
Urr20 0

Nafarroa, gaur

Posted in Sailkatu gabea

Nafarroa, izena da. Lurraldetasunari dagokionez, izenak Nafarroa Garaian eta Nafarroa Beherean eutsi dio soilik, azkenengo kendu zizkiguten lurraldeetan hain zuzen ere.Izenaren atzean baina, izana dago. Egun garena, nortasuna, identitatea, iraganak moldatu du. Orduko lorpenek, akatsek, ezinek… moldatu dute gure oraina; gure potentziala eta baita gure mugak ere konfiguratu ditu iraganak.Iragana ezagutzeari esker du orainak zentzua, norabidea, etorkizunera proiektatzeko ahalmena. Iragana...

Read More

Iñaki Idigoras

Azken bidalketak

  • Artistei esker, bizi
  • Genozidioaren ispiluan, begiak bixi
  • Bakeaz zintzo mintzo, mesedez
  • Inshallah, Anas
  • Ama ahaztu arazia

Iruzkin berriak

  • Lander Arbelaitz(e)k Memoriadun euskara bidalketan
  • iñaki bastarrika izagirre(e)k Espezie inbasoreak bidalketan
  • Iñaki Idigoras(e)k Lehen notak bidalketan
  • iñaki(e)k Lehen notak bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko iraila
  • 2025(e)ko uztaila
  • 2025(e)ko otsaila
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko urria
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza

Kategoriak

  • beldurtuta
  • emozioz
  • estatugintza
  • euskara
  • feminismoa
  • haserre
  • haserre
  • humanismoa
  • intentzioa
  • partaidetza
  • pozik
  • Sailkatu gabea
  • Sailkatu gabea
  • triste

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA