Kontzientzia ala infernua
Hasiera » Nirea, zurea eta gurea askatzeko - Kontzientzia ala infernua

izabortegiak

2017-11-05  //  emozioz, estatugintza, humanismoa, intentzioa  //  Iruzkinik ez

Jada balio ez digula uste duguna zabortegira bota ohi dugu. Ala genuen.
Orain, birziklatzera. Bai, ala?

Zer da izabortegia?

iPhone, iPad, iMac, iZabortegi?

Hotz.

izAbortegi.

 

Bero.

Izaki zabortegiak. Izaki abortatuen egia.  (gehiago…)

Euskeraren poloak

2017-09-08  //  emozioz, estatugintza, euskara, feminismoa, haserre, humanismoa, partaidetza  //  Iruzkinik ez

Amalurraren ipar eta hego poloak

Poloak zera dira: continuum baten bi ertzak.

Adibidez, eguerdia eta gauerdia. Maskulinoa eta femeninoa. Beltza eta zuria. Sarri poloetan kokatzen gara. Dramatizatu egiten dugu. Karikaturizatu. Azken finean, zerbait lortzeko ‘dena’ eman. Eta iada badakigu ‘dena’ eta ‘ezer’ gezurrak direla, baldin eta kontextualizatzen ez baditugu. Beste bi polo.

Eta poloak, zailak dira iristen. Amalurreko ipar eta hego poloak, kasu. Edo beltz eta zuri puruak, garbiak.

(gehiago…)

Krema katalana

2017-06-08  //  emozioz, estatugintza, feminismoa, partaidetza, pozik, triste  //  Iruzkinik ez

castellers

Elkartzean ala elkartzeko, zer egiten dugu? mahai inguruan eseri, kirola egin, kantatu, dantzatu, jokatu, jolastu…

Partxisera jolastu gaitezke, adibidez. Non eta lehenengo iristea den helburua, ahalik eta azkarren norbere koloreko lau fitxak etxetik atera eta ez dakit non sartzea. Horretarako, V eta VI zenbakiak ateratzeaz gain, helmuga horretara iristeak X mugimenduko bonusa emango digu. Eta auzokidea jateak, XX-koa. Norberak irabazteko bestea nola oztopatu, eta ahal bada, akatu. Hori da estrategia. Joku arriskutsua gure semealabak hezteko, (g)izarte feminista bat eraikitzeko. Elkarlana barik, konpetentziarik latzena jartzen baitu balioan. Eta jolasetatik ikasten dugu bizitzan moldatzen. Sozializaziora proiektatzen gaitu, nola egingo dugun ikasten dugu.  (gehiago…)

Euskararen erroak

2017-06-01  //  euskara, feminismoa, humanismoa, pozik  //  Iruzkinik ez

An exhibit shows the life of a neanderthal family in a cave in the new Neanderthal Museum in the northern town of Krapina

Eguneroko errealitatea jasangaitz zaidanean delirioan sartzen naiz, babes bila. Pasarte polit bezain interesgarriak bizi izaten ditut egoera honetan. Bizi, nire buruan; hori bizitzea bada.

Delirio guztiek izan ohi dute jatorririk, eta oraingo honetan Bittor Kapanagaren Euskara erro eta garak izan du eraginik.

Imaginatu dut soinuekin lehen hitzak ahoskatu ezinik dabilen primatea: ssssuuu, uuurrr, aaarrr…. Hitz gordinak, oraindik garatze bidean diren aho-kordak trakeski astinduz. (gehiago…)

Demonocrazy

2016-05-26  //  beldurtuta, haserre, partaidetza  //  Iruzkinik ez

Hiri adimendunen gaineko CLINES proiektu europarraren baitako jardunaldi batera etorri naiz, gonbidatuta. Itxura polita hartu diot sartu ahala: mahaien antolaketa, jateko eta edatekoak eskura, margoak, paperak… elkarlan bidezko sorkuntza izango denarena. Informazio eta komunikazio teknologien (IKT) inguruan lan egiten dugun dozena pare bat lagun elkartu gaituzte, bi erronken inguruan ideiak emateko.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Partaidetza saileko buru den Joseba Muxikarenak haserretu eta beldurtu nau. Erronka plazaratu aurretik, aurreko legegintzaldiko partaidetza eredua salatu du, porrot handi bezala epaituz. Argudioa: aurrekontuko 20 milioi euro (2 milioi eskualdeko) zertara bideratu 360 pertsonek bakarrik erabaki zutela, prozesu partehartzaile ireki baten bidez. (gehiago…)

Lehen notak

2016-05-10  //  partaidetza, pozik  //  2 iruzkin

Mugarik gabeko euskal komunitatetik egin eta eragiteko asmoz nator ARGIAra. Itzalak argitu, eta piztu edo ixuketako.

itzalak eta argiak

itzalak eta argiak

Ez dut nik egia absoluturik, zati bat baino, ibili naizen bideetatik ikusi dudana besterik. Zu ibili zaren bideetatik errealitate beraren beste aurpegi bat ikusi baduzu, eskertuko nizuke gurekin hemen partekatzea, ekarpenei kritika konstruktiboa eginez, euskal komunitatetik dakusagun egia eraikiz, auzolanean. Kontzientzia kolektiboz argituko baitugu bizitzaren egia misteriotsua; gutako bakoitzak geure baitan badaramaguna.

 

(gehiago…)

4 / 4«Aurrekoa1234

Iñaki Idigoras

Azken bidalketak

  • Artistei esker, bizi
  • Genozidioaren ispiluan, begiak bixi
  • Bakeaz zintzo mintzo, mesedez
  • Inshallah, Anas
  • Ama ahaztu arazia

Iruzkin berriak

  • Lander Arbelaitz(e)k Memoriadun euskara bidalketan
  • iñaki bastarrika izagirre(e)k Espezie inbasoreak bidalketan
  • Iñaki Idigoras(e)k Lehen notak bidalketan
  • iñaki(e)k Lehen notak bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko iraila
  • 2025(e)ko uztaila
  • 2025(e)ko otsaila
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko urria
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza

Kategoriak

  • beldurtuta
  • emozioz
  • estatugintza
  • euskara
  • feminismoa
  • haserre
  • haserre
  • humanismoa
  • intentzioa
  • partaidetza
  • pozik
  • Sailkatu gabea
  • Sailkatu gabea
  • triste

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA