Arian-arian
Hasiera » Sailkatu gabea » Euskaldunegiak-edo
Abe26 0

Euskaldunegiak-edo

Atalak: Sailkatu gabea

Españolek edo frantsesek dituzten hizkuntza-eskubide berberak aldarrikatzen dituztenak dira euskaldunegiak. Txarto hezitako umeak legez, daukatenarekin egoten ez dakiten horietakoak. Edozein Tabernatan sartu, eta tabernariari “zurito bat” eskatzeko beldurrik ez dutenak, zerbitzari erdaldun gaixoak estualdi larri batean jarriz, inongo beharrik gabe. Lotsabakoak.

Telebista kate bat gutxi iritzita, gainera kalitatezkoa izan dadin galdatzen duten horiek, eta bakarra barik, bi kate izan daitezela!
Erakunde abertzaleei erdaraz jarduteagatik kargu hartzeko gauza diren esentzialistak.
Koadrilan erdaldun bat edo beste egon arren, erdaldun gaixoak eta erdal-elebidun baketsuak aztoratzeraino euskaraz berba egiteko gauza diren edukazio bakoak.

Alderdi politiko zentzudun guztiek (baita VOX berak ere) euskara borondatezkoa izan dadin aldarrikatu arren, euskara Euskal Herrian, espainiera eta frantsesa Espainian edo Frantzian diren bezain derrigorrezkoa izatearen alde dauden buruberoak!
Euskal nazioak euskalduntasuna berreskuratu behar lukeela amesten duten eroak… Euskararen lurraldeei, “EAE, Nafarroa eta Pirynées atlantiques” esan ordez, Euskal Herria esaten tematzen diren ETAkumeak.  Jende basak (VOXekoak ez, euskaldunegi horiek baino).

Lan mundura etorrita, lanpostu bat edukitzearekin ase ez, eta areago lan baldintza duinak exijitzen dituzten langileen edo kontrabotereko sindikalisten antzekoak lirateke.
Edo generoen arteko desoreken auzian, gizonkien alardean desfilatzea edo generoen arteko erabateko berdintasuna exijitzen duten feminista horiek bezalakoak.

Gizarte egonkor (kontserbadore) eta anitz (asimilatu) honetarako euskaldunegiak. Deserosoak labur esanda.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

JJ Agirre

Lekutan jaiotako Bakiotarra. Halako baten euskaldunak euskaraz behar zuela jabetu nintzenetik, bidean aurkitutako aldatzak, bihurrak, atsedenguneak eta bestelakoak hustutzeko idazten dut, amen.

Azken bidalketak

  • Euskararen egun urardotuari so
  • Borondatea nahikoa ez denean
  • “Kosmopolitismo” lezioak Radio Euskaditik (ere)
  • Arrazistak ezagutzeko gida bat
  • Euskarafobiari planto!

Iruzkin berriak

  • Mad Horse(e)k “Tenéis todo el derecho a hablar en euskera, pero…” bidalketan
  • Juan(e)k Gainekoak eta azpikoak edo espainiarrekiko “alde bikotasuna” kristauei azaldua bidalketan
  • Ige(e)k BBVA-k ez dauka dirurik! bidalketan
  • Agirre(e)ko JJ(e)k Euskararen ordezkapen naturalizatua bidalketan
  • Izena *(e)k Euskararen ordezkapen naturalizatua bidalketan

Artxiboak

  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Arrazakeria
  • Españolizazioa
  • Hizkuntza eskubideak
  • Koxkorretaraino
  • Menpekotasuna
  • Sailkatu gabea
  • Supremazismoa
  • valentziera

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA