Arian-arian
Hasiera » Sailkatu gabea
Api15 0

Euskal politikagintzaren usteltzea: hezkuntzaren adibidea

Posted in Sailkatu gabea

Ingurukoekin euskal politikari buruz jardutean, degradazioa, urardotzea edo iruzurra sarri aipatzen dira. Hezkuntzan azken hilabeteotan bizitzen ari garena da horren adibide. Hezkuntza-lege berrirako itunak ahoa bete hagin utzi gaitu euskaltzale asko. Alderdi abertzaleen jokabideak eta adierazpenek bereziki. Azkenak, Bildarratz sailburuarenak. Berrian apirilaren 14an egin dizkioten galderen erdiei ihes, eta beste erdiei “oker” erantzun die. Horra adibide batzuk (sailburuaren hitzak...

Read More
Abe17 0

D ereduan haur euskaldunak sakabanatzearen onurak zein dira?

Posted in Sailkatu gabea

Aizarnako Herri-eskolako blogetik Arnas Dezagun ekimenak,  hainbat kritika eta eraso jasan ditu bere sorreratik bertatik, desenfokatuak,  injustuak eta ulergaitzak gehienak, nire ustez. Ez naiz hasiko ekimenaren aldeko argudioak zerrendatzen. Ederki ari dira eurak, aukera ematen dietenean, proposamena azaltzen eta aletzen. Baina uste dut sortu den eztabaidan atalik garrantzitsuena ez dela aipatzen, ezkutatu egiten dela iritzi kritikoa zabaltzen dutenen aldetik. Izan ere, zein dira D ereduan...

Read More
Abe03 0

“Euskararen egunean”, euskaldunon egunaren zain

Posted in Sailkatu gabea

Abenduaren 3 honetan, laneko bilera telematikoa izan dugu goizean “Euskadiko” Administrazio Orokorreko ELAko liberatuek. Hamar bat lagun bildu gara, gehienak gehiago edo gutxiago elebidunak, eta bizpahiruk euskara ulertu bai, baina bilera izerdi patsetan eman ohi dutenak, gero eta gehiago euskaraz egiten baita bi / hiru ordu luzeko saiootan. Bihoakie nire esker ona lerroon bitartez. Hilean behin egin ohi dugun bilera hau euskaraz burutzea pentsaezina zen duela urte bete, demagun. Baina...

Read More
Aza18 0

Euskal komunitatea trinkotzeko tresna ezinbestekoak

Posted in Sailkatu gabea

Kultura eta Hizkuntza Politikarako Sailburuak dio Euskaraldia “tresna ezinbestekoa” dela euskal hiztunen komunitatea trinkotzeko, euskararen erabileraren eta normalizazioaren ikuspegitik une kritiko bat dela, baina estrategikoa ere izan daitekeela, eta garrantzi berezia hartzen duela euskaraz hitz egiteko eta ulertzeko gaitasuna duten pertsonek osatzen dute komunitatea trinkotzeak. Eta bai, arrazoi du. Alabaina, une kritiko / estrategiko honetan gaudela, ez da ulertzen zergatik ez...

Read More
Urr31 0

Altsasun gazteleraldia indar betean

Posted in Sailkatu gabea

Altsasu, Nafarroa “baskofonoko” herri ustez menderagaitza. Benemeritoen “gurutze” bidea? Bai zera! Benemeritoen hizkuntzan bizi gara gozo. Altsasu “indomitoan” españolez bizi gara, goitik behera eta ezker eskuin, salbuespen oso bakanak salbu. Udalak eta Iortia (espainiar) Kulturguneak hizkuntz politika sendoa egikaritzen dute gainera… españolaren alde, jakina. Hona hor, euskaraldiaren bezperatan, Altsasuko Udal “abertzaleak” Iortia...

Read More
Uzt12 0

Euskadi irratian musika batik bat erdaraz… zergatik???

Posted in Sailkatu gabea

Euskadi irratiaren entzule fidelak gara etxean. Altsasun “garbi” harrapatzen den euskarazko irrati-kate “generalista” bakarra delako batetik, eta oro har saio interesgarriak eskaintzen dituelako, bestetik. Altsasuko euskaldunontzat arnasgune ezinbestekoa da Euskadi irratia, gainera. Ia erabat españolez bizi den herrian, euskaraz bizi nahi genukeenon gotorlekua etxea da, eta etxean ere, hedabideetako españolezko eskaintza izugarri zabala eta askotarikoa delarik, Euskadi irratia eta...

Read More
Uzt05 1

“Tenéis todo el derecho a hablar en euskera, pero…”

Posted in Sailkatu gabea

  “Yo creo que por supuesto que tenéis todo el derecho a hablar en euskera, pero a la vez entender que la barrera idiomática hace que no lleguéis a muchos que por esa barrera no nos enteramos ni papa, no se puede tener todo”. Bertoko erdaldun “txit kosmopolita” baten hitzak dira. Oso ohikoak bestalde; nonahi eta noiznahi entzun daitezkeen horietakoak, euskaldun bat, “kosmopolita” erdaldun elebakarren aurrean euskaraz hitz egitera ausartuz gero. Bertoko erdaldun gehien-gehienek,...

Read More
Eka21 0

Eusko Jaurlaritzan gezurra ari du (etengabe)

Posted in Sailkatu gabea

Gobernuak, “langile publikoek alarma egoera bukatuta ere telelanean jarraitu ahal izatea adostu” duela iragarri du ekainaren 19an. Ez da egia baina. Jaurlaritzak CCOO eta UGTrekin (gutxiengo sindikalarekin) adostu dituen neurriek EZ diete eragiten “langile publikoei”, bere eragin zuzenpeko langile publikoen proportzio urri bati baizik. Telelanean aritzeko luzapenak KANPO uzten ditu Eusko Jaurlaritzaren ardura zuzenpeko herri-langileen %98 inguru. Plantillako 80.000 langile baino...

Read More
Eka11 1

Gainekoak eta azpikoak edo espainiarrekiko “alde bikotasuna” kristauei azaldua

Posted in Sailkatu gabea

Epi eta Blas oraindik “biziko” balira, gainekoak eta azpikoak edota ugazabak eta menpekoak kontzeptuak azaltzeko, hamaika adibide aurkituko lituzkete erdaldunoi eta euskaldunoi begira. Goenkale baino kapitulu sorta luzeagoa osa daiteke, euskaldunon menpekotasun egoeraren inguruan. Ekainaren 4an, Madrilgo Senatuan jazotako pasartea da beste adibide esanguratsu bat. Darias ministroaren agerraldian izan zen. Galderetarako txandan, EAJren ordezkariak galdera zuzena luzatu zion ministroari*....

Read More
Mai28 0

Euskararen gaineko hamabi galdera alderdiei

Posted in Sailkatu gabea

Galdetegi hau sinatu dugun euskaltzaleok kezkaturik gaude euskararen erabilera oso apala delako, oro har. Administrazioaren menpe dauden hainbat arlo garrantzizkotan euskaldun gisa ditugun eskubideak urratuak dira behin eta berriz, zer esanik ez eremu pribatuan. Postetxera joan eta erdaraz egin behar; polizia- edo ertzain-etxera joan edo justizia-jauregira eta beste horrenbeste; hedabideetan euskarazko eskaintza oso eskasa erdarazkoaren aldean; konfinamendu garaian euskarak era guztietako...

Read More
1 / 41234Hurrengoa»

JJ Agirre

Lekutan jaiotako Bakiotarra. Halako baten euskaldunak euskaraz behar zuela jabetu nintzenetik, bidean aurkitutako aldatzak, bihurrak, atsedenguneak eta bestelakoak hustutzeko idazten dut, amen.

Azken bidalketak

  • Euskarafobia gogotik ari du
  • Peillen, Aresti eta euskaldun burgestuak
  • Gobernu “aurrerakoiarekin“ ere, Valentziera atzeraka
  • Erosten ez diegunean, ikusiko gaituzte
  • Bertoko erakundeetatik euskararen ordezkapena azkartzeko hamabi aholku

Iruzkin berriak

  • Mad Horse(e)k “Tenéis todo el derecho a hablar en euskera, pero…” bidalketan
  • Juan(e)k Gainekoak eta azpikoak edo espainiarrekiko “alde bikotasuna” kristauei azaldua bidalketan
  • Ige(e)k BBVA-k ez dauka dirurik! bidalketan
  • Agirre(e)ko JJ(e)k Euskararen ordezkapen naturalizatua bidalketan
  • Izena *(e)k Euskararen ordezkapen naturalizatua bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Españolizazioa
  • Hizkuntza eskubideak
  • Koxkorretaraino
  • Menpekotasuna
  • Sailkatu gabea
  • valentziera

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA