Arian-arian
Hasiera » Arrazakeria » Orkoienen xenofobia ari du
Mar07 0

Orkoienen xenofobia ari du

Atalak: Arrazakeria, Españolizazioa, Hizkuntza eskubideak

Irudia
Alex Lopez (PSN) da  Orkoiengo alkatea

JJ Agirre eta Maiteder Erkiaga (Euskaltzaleen Foroaren izenean)
.

Xenofobia da norberarenaz bestelako talde etniko edota kulturetako pertsonenganako mesfidantzak, gorrotoak, arbuioak eta fobiak eragiten duen jarrera.
Kultura ezberdinetako komunitateak elkarreraginean dauden lurraldeetan agerikoagoa izaten da, Euskal Herrian besteak beste, eta Orkoienen behin eta berriz ari gara euskaldunon aurkako xenofobia adibideak ikusten, alkatetzatik bertatik hasita.

PSNko Lopez alkateak Euskararen Ordenantza urardotu zuen, herriko euskaldunen hizkuntz eskubideak eta euskaraz egiteko aukerak areago murriztuz eremu eta jarduera guztietan, euskara izan arren Nafarroako eta Orkoiengo jatorrizko hizkuntza. Alkateak pribilegiatutzat jo ditu herritar euskaldunak, euskarazko nahiz gaztelerazko jarduerez gozatzeko aukera izango luketelako (!), udaleko berdintasun teknikariaren lanpostua bete gabe utzi du euskaraz jakiteko betebeharra kentzeko abagunea izan arte…

Haren jokabidea ikusita, ez dago euskara teknikaririk Orkoienera joan nahi duenik, eta ez da harritzekoa. Alkatearen azken balentria inauterietan gertatutako eraso euskalfoboaren ondotik etorri da. Izan ere, Inauterien Batzordeak antolatutako ekitaldia gazteleraz eta euskaraz gauzatzen ari zen, baina herritar talde bat oso zakar oldartu zitzaien euskaraz (itzulpen lanetan) ari ziren esatariari eta musika jartzen ari zen DJari berari, eta, geroago, Berriozarko elektrotxarangakoei irainka eta mehatxuka zuzendu zitzaizkien; hala, foruzainak esku hartzera behartu, eta ekitaldia bertan behera geratu zen.

Gertakari larri hauen harira, Orkoiengo alkatearen erantzuna hark eta haren alderdiak ezarritako politikei legegintzaldian zehar egindako kritikak tentsio giroaren errudun jotzea izan da, Orkoiengo euskaldunak alderdi jakin bati lotuta aurkeztuta eta eraso xenofoboa aipatu ere egin gabe.
Izan ere, xenofobia, faxismoa eta halako jokabideak ez datoz zerutik, eragile jakinek zabaldutako diskurtsoen eta inposatutako baldintzen ondorioz baizik.

Gure aldetik, berotasuna eta babesa helarazi nahi dizkizuegu Orkoiengo euskaldun eta euskaltzaleei. Eutsi goiari. Zuekin gaude.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

JJ Agirre

Lekutan jaiotako Bakiotarra. Halako baten euskaldunak euskaraz behar zuela jabetu nintzenetik, bidean aurkitutako aldatzak, bihurrak, atsedenguneak eta bestelakoak hustutzeko idazten dut, amen.

Azken bidalketak

  • ¡En castellano!… Eusko Jaurlaritzan!
  • Orkoienen xenofobia ari du
  • Euskararen egun urardotuari so
  • Borondatea nahikoa ez denean
  • “Kosmopolitismo” lezioak Radio Euskaditik (ere)

Iruzkin berriak

  • Mad Horse(e)k “Tenéis todo el derecho a hablar en euskera, pero…” bidalketan
  • Juan(e)k Gainekoak eta azpikoak edo espainiarrekiko “alde bikotasuna” kristauei azaldua bidalketan
  • Ige(e)k BBVA-k ez dauka dirurik! bidalketan
  • Agirre(e)ko JJ(e)k Euskararen ordezkapen naturalizatua bidalketan
  • Izena *(e)k Euskararen ordezkapen naturalizatua bidalketan

Artxiboak

  • 2026(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Arrazakeria
  • Españolizazioa
  • Hizkuntza eskubideak
  • Koxkorretaraino
  • Menpekotasuna
  • Sailkatu gabea
  • Supremazismoa
  • valentziera

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA