Arian-arian
Hasiera » Sailkatu gabea » Itzultzaileen fabore
Ots14 0

Itzultzaileen fabore

Atalak: Sailkatu gabea

Itzultzaileak dira bikoiztaileak; telebistan nahiz irratian hain garrantzitsuak diren, baina EAJ-PSOEren menpeko EiTBn, aurten  inoiz baino ordu gutxiago eta inoiz baino prezio merkeagoan lan egingo duten horiek, Eusko Oasian oraindik ere euskaldunoi zein arreta gutxi ematen zaigun, argi erakusten duen beste adierazle bat.

Itzultzaileak dira, Eusko Jaurlaritzaren eta beste “euskal” erakunde publiko askoren erdarazko jardunari, jantzi euskalduna ematen diotenak. Berbarako, egun batetik bestera, Lehendakariak eta beste agintari askok sinatzen dituzten erdarazko testuak euskaratzen dituztenak, edota erdaraz hilabetetan zehar landutako orrialde ugaritako txosten teknikoak egun gutxitan itzultzera behartuta daudenak… Itzultzaileak diren bezala, Jaurlaritzatik kanpo, lan-baldintza kaxkarretan, Jaurlaritzak –adibidez- igorritako milaka agiri itzultzen dituztenak.

Itzultzaileak dira euskaraz jardun ahal izatea ahalbidetzen dutenak “euskal” erakunde ezberdinetako hainbat bileratan, bertoko hizkuntza ikasi ezin edo ikasi nahi ez duten erdaldunek estuasunik igaro ez dezaten, eta euskaldun euskaltzaleok euskaraz lasai aritzeko aukera izan dezagun, unionistekin eta euskaradun erdaltzaleekin ukondoka jardun beharrik gabe.

Itzultzaileak dira, aldiberekoak, Jaurlaritza eta sindikatuon arteko bileretan, sindikatu abertzaleetako ordezkarioi euskaraz jarduteko aukera bermatzen digutenak, sarri-sarritako bilera luze, astun eta gozotik gutxi duten horietan, bileretako akta-agirietan parte hartzaileen artean aipatu ere egiten ez diren arren.
Euskaltzaleok zenbat zor diegun ez dakigulako ondo.
Esker onez.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

JJ Agirre

Lekutan jaiotako Bakiotarra. Halako baten euskaldunak euskaraz behar zuela jabetu nintzenetik, bidean aurkitutako aldatzak, bihurrak, atsedenguneak eta bestelakoak hustutzeko idazten dut, amen.

Azken bidalketak

  • Euskararen egun urardotuari so
  • Borondatea nahikoa ez denean
  • “Kosmopolitismo” lezioak Radio Euskaditik (ere)
  • Arrazistak ezagutzeko gida bat
  • Euskarafobiari planto!

Iruzkin berriak

  • Mad Horse(e)k “Tenéis todo el derecho a hablar en euskera, pero…” bidalketan
  • Juan(e)k Gainekoak eta azpikoak edo espainiarrekiko “alde bikotasuna” kristauei azaldua bidalketan
  • Ige(e)k BBVA-k ez dauka dirurik! bidalketan
  • Agirre(e)ko JJ(e)k Euskararen ordezkapen naturalizatua bidalketan
  • Izena *(e)k Euskararen ordezkapen naturalizatua bidalketan

Artxiboak

  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Arrazakeria
  • Españolizazioa
  • Hizkuntza eskubideak
  • Koxkorretaraino
  • Menpekotasuna
  • Sailkatu gabea
  • Supremazismoa
  • valentziera

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA