Arian-arian
Hasiera » Sailkatu gabea » Pixka bat es muchotarra da PSOEAJren hizkuntza politika
Eka09 1

Pixka bat es muchotarra da PSOEAJren hizkuntza politika

Atalak: Sailkatu gabea

PSOErekin adostuak dira EAJren hizkuntza politikaren zenbait atal. PSOEk arrasto-zauri sakona utzi du zalantza barik.

Urteak dira Jaurlaritzak Euskal Herria izendatzen ez duela, adibidez, eta bere ordez “euskararen lurraldeak” aipatzen dituela, edo “Euskadi, Nafarroa eta Iparralde” (sic).

Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan, pasabideetako hormetan geratzen den euskararen “aldeko” afitxa bakarrak Patxi Lopezen garaikoak dira. Bertan euskararen erabilerak mugarik ez duela aldarrikatzen da, eta Tolosan, Lisboan bezala erabili dezakegula iradokitzen. Erabilera borondate kontu hutsa dela… Gehiago erabiltzen ez bada gure errua dela, bestela esanda.

PSOEk ekin zion EGA azterketari erasotzeari, urteak direla, zailegia zela esanez. Ekin eta ekin, lortu du EAJ makurraraztea (euskalgintzaren erantzun(?) epela lagun, oraingoan ere).

Hezkuntza Sailaren babesik eza salatu duten EGA-aztertzaileek, eta luzatu dute galdera:
“Zer hizkuntz gaitasun dute Europako herrialdeetako irakasleek, kazetariek, idazkariek, sendagileek?… Nolako hizkuntz ereduak nahi ditugu gure haur, gazte eta herritarrentzat?

ISEIk, Irakas Sistema Ebaluatzeko eta Ikertzeko Erakundeak 2005ean DBHko ikasleek euskaraz zuten irakurketaren ulermen maila (gaitasun pasiboa) ikertu zuen, ondorioa hauxe:

DBH 4 mailako ikasleen %47,3k baino ez zuten lortzen B2 maila. Harrezkero egindako azterketek ez dute emaitza hoberik izan. Soilik irakurketa neurtuta!

Zein litzateke emaitza azterketa horiek idazmena eta ahozkotasuna neurtu izan balituzte?”

Salaketa ez da erren geratu oraingoan:

“HABEk C1 mailaren ardura bere gain hartzeak ez du azterketarien euskara maila hobetzea ekarriko. Eta emaitzak hobetzen badira, eta hobetuko dira, erabaki politikoa baita, ez da izango azterketarien maila nabarmen hobetu delako, baizik eta HABEk nabarmen jaitsiko duelako eskakizun maila”.

Are zorrotzago mintzatu da Imanol Goienaga ondotik:

“Hezkuntza Sailean euskararekiko emaitzak gero eta okerragoak dira. Gaiari, bai orduetan eta bai sakontasunean… garrantzia kentzen ibili baitira urterik urte. Ikasleei eman eskolak gero eta eskasagoak dira, orokorrean, eta beti irakasleen borondate onaren pentzudan eratuak; eskoletan euskaraz modu naturalean jardutea gero eta ezohikoagoa bilkatu da, eta erabat erdaraz aritzea gero eta onartuagoa edonon.

Eskoletan erdararen menpe jarraitzen du euskarak… Material eta liburuei dagokienez ere, euskaraz asmatutako materialik ez dago ia, itzulpen ez beti egokietan oinarritzen da gehiena . Irakasle askoren euskara maila zabartzen joan da urterik urte…

Oposizioetan ere, azterketak euskaraz egitea borondatezkoa da… Eskatzen den zertifikazioa C1 mailakoa da eta ez C2… Euskara mailaren endekatze-egoera honen aurrean euskarari behar duen garrantzia eman eta neurri egokiak erabaki ordez, Hezkuntza Sailak begiak estali eta maila jaitsi nahi du berriro ere. Horixe da eta ez beste ezer EGA desagertzearen arrazoia”

PSOEren koarteletan, Celáa, Gasco, Chivite, Esporrín, edota Riveraren etxeetan pozarren behar dute. Beste gol bat España Hunaren alde. Beste arrakala bat “euskararen lurraldeetan”.

EAJrenetan batek daki. Denetik egongo da.

Eta beste eragile abertzaleak non ote? “Gizarte poliedrikoa” eraikitzen?

Iruzkin bat

  1. karlos gorrindo | 2019-06-17 at 9:46

    ozenago esan ahal da, ez, ostera, argiago

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

JJ Agirre

Lekutan jaiotako Bakiotarra. Halako baten euskaldunak euskaraz behar zuela jabetu nintzenetik, bidean aurkitutako aldatzak, bihurrak, atsedenguneak eta bestelakoak hustutzeko idazten dut, amen.

Azken bidalketak

  • Euskararen egun urardotuari so
  • Borondatea nahikoa ez denean
  • “Kosmopolitismo” lezioak Radio Euskaditik (ere)
  • Arrazistak ezagutzeko gida bat
  • Euskarafobiari planto!

Iruzkin berriak

  • Mad Horse(e)k “Tenéis todo el derecho a hablar en euskera, pero…” bidalketan
  • Juan(e)k Gainekoak eta azpikoak edo espainiarrekiko “alde bikotasuna” kristauei azaldua bidalketan
  • Ige(e)k BBVA-k ez dauka dirurik! bidalketan
  • Agirre(e)ko JJ(e)k Euskararen ordezkapen naturalizatua bidalketan
  • Izena *(e)k Euskararen ordezkapen naturalizatua bidalketan

Artxiboak

  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Arrazakeria
  • Españolizazioa
  • Hizkuntza eskubideak
  • Koxkorretaraino
  • Menpekotasuna
  • Sailkatu gabea
  • Supremazismoa
  • valentziera

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA