JJ Agirre
Lekutan jaiotako Bakiotarra. Halako baten euskaldunak euskaraz behar zuela jabetu nintzenetik, bidean aurkitutako aldatzak, bihurrak, atsedenguneak eta bestelakoak hustutzeko idazten dut, amen.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Mad Horse(e)k “Tenéis todo el derecho a hablar en euskera, pero…” bidalketan
- Juan(e)k Gainekoak eta azpikoak edo espainiarrekiko “alde bikotasuna” kristauei azaldua bidalketan
- Ige(e)k BBVA-k ez dauka dirurik! bidalketan
- Agirre(e)ko JJ(e)k Euskararen ordezkapen naturalizatua bidalketan
- Izena *(e)k Euskararen ordezkapen naturalizatua bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko azaroa
- 2023(e)ko abendua
- 2023(e)ko maiatza
- 2023(e)ko urtarrila
- 2022(e)ko abendua
- 2022(e)ko azaroa
- 2022(e)ko urria
- 2022(e)ko abuztua
- 2022(e)ko uztaila
- 2022(e)ko apirila
- 2022(e)ko urtarrila
- 2021(e)ko abendua
- 2021(e)ko urtarrila
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko azaroa
- 2020(e)ko urria
- 2020(e)ko uztaila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko abuztua
- 2019(e)ko uztaila
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
Gobernu “aurrerakoiarekin“ ere, Valentziera atzeraka
Atalak: valentziera
Valentziako Generalitateko Direcció General de Política Lingüística delakoak, “Coneixement i ús social del valencià” izeneko inkesta eman du ezagutzera (atzerapen handi samarrarekin), aitortuz erabilerak behera egin duela “eremu pribatuan”, aspaldiko ezagutza mailarik handiena lortu den unean.
Inkestan kaleratutako eta itzalean utzitako datuen harira, Gerard Furest, Intersindical-CSCko Hezkuntza alorreko bozeramaleak, hausnarketa zorrotza idatzi du.
Inkesta “zubi” baten bezperan argitaratu izana ez dela kasualitatea, eta 2015eko datuekiko alderaketarik egin ez izana, ordutik honako beherakada latza ezkutatzeko egin dela dio, PSOEren bazkide den Compromís taldeari “ez baitzaio interesatzen”.
Generalitataren inkestak ez dituela datuak adin taldeka eskaini salatzen du, “ziurrenik gaztetxoen artean datuak are okerragoak direlako”, eta salatzen du urteotan guztietan agintariak ez direla gauza izan gazteei zuzendutako irrati-kate bat edota gaztetxoentzako TB-kate bat zabaltzeko.
“Segregatzailea” zelakoan, murgiltze ereduari azkena eman eta eredu eleanitzen alde apustu egin izana tamalgarritzat jo du, segregazioan eraginik ez, baina hizkuntzaren ikaskuntzan ondorio oso kaltegarriak izan dituelako, hizkuntzari, zeuzkan eremu seguru bakarrak ebatsita bestelako ondoriorik ezin zitekeela itxaron.
“Bistan denez, badira arrazoi gehiago ere: globalizazioa, mugimendu demografikoak, hizkuntzazko eta pentsamendu-menpekotasuna, abertzaletasunaren ahulezia, oinarri frankista duten Estatu eta auzitegiak… baina nekez jar daiteke auzitan Botanic delakoaren gobernuaren hizkuntz politika ezgauza, bere beldurrak, nazio auziaz diskurtso alternatiborik eza, arduradun askoren erosokeriak eta bestek, azkartu dutela gainbehera. Beherakada honek errealitateaz jabetzea ekarri behar luke, diskurtsoen berregituratzea eta hizkuntz komunitate gisa gure buruaz dugun pertzepzioa. Izan ere, hizkuntz gutxiengoa gara gure lurralde historikoan, eta itxura denez, areagotu egingo da gutxiengo izate hori. Haurreko hamarkadatako diskurtso “bakezaleak” gozoak izan litezke, baina Santa Teresaren beso ustez usteldu bakoa baino iraungituago daude. Aldatu beharra daukagu.”
Antzekotasun nabariak daude, Valentzia aldean eta Euskal Herriko eremu zabaletan gertatzen ari denaren artean. Han gertatutakoaz ikasi behar genuke geuk ere, besteak beste, hizkuntz ordezkapen prozesuak gero eta abiadura handiagoan gertatzen ari direlako…