JJ Agirre
Lekutan jaiotako Bakiotarra. Halako baten euskaldunak euskaraz behar zuela jabetu nintzenetik, bidean aurkitutako aldatzak, bihurrak, atsedenguneak eta bestelakoak hustutzeko idazten dut, amen.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Mad Horse(e)k “Tenéis todo el derecho a hablar en euskera, pero…” bidalketan
- Juan(e)k Gainekoak eta azpikoak edo espainiarrekiko “alde bikotasuna” kristauei azaldua bidalketan
- Ige(e)k BBVA-k ez dauka dirurik! bidalketan
- Agirre(e)ko JJ(e)k Euskararen ordezkapen naturalizatua bidalketan
- Izena *(e)k Euskararen ordezkapen naturalizatua bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko azaroa
- 2023(e)ko abendua
- 2023(e)ko maiatza
- 2023(e)ko urtarrila
- 2022(e)ko abendua
- 2022(e)ko azaroa
- 2022(e)ko urria
- 2022(e)ko abuztua
- 2022(e)ko uztaila
- 2022(e)ko apirila
- 2022(e)ko urtarrila
- 2021(e)ko abendua
- 2021(e)ko urtarrila
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko azaroa
- 2020(e)ko urria
- 2020(e)ko uztaila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko abuztua
- 2019(e)ko uztaila
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
Peillen, Aresti eta euskaldun burgestuak
Atalak: Menpekotasuna
Gauza gutxi nekien berriki utzi gaituen Txomin Peilleni buruz. Euskaltzalea, idazlea zela… behar bada Mikel Asurmendik egin elkarrizketa interesgarri batean idazle zuberotarrak salatzen zituen EAEko euskal jakobinismoagatik, zentsurarengatik, utzikeriarengatik? Egunotan ari naiz berari buruz zeozer ikasten, lehenago erreparatu ez izanaren damuaz, hitz egin, argi mintzo baitzen Peillen.
Egunotan “euskaldunak” burgestzat, elitistatzat, segregatzailetzat… sailkatzea joera politiko jakinen kirol kutun bihurtu delarik, arreta deitu dit aipatutako elkarrizketan jasotako pasarte gordin honek: “Saioak aldizkaria sortu zen, eta 3. alearen erdia erdaraz idatzia zen -Mikel Azurmendi zebilen tartean- erdara proletarioaren hizkuntza zela esaten zen. Euskaldunak burgesak omen ziren. Orduan, pentsamendu horretan sartzen zen Gabriel Aresti bera. Ez zekien gaztelaniaz ala euskaraz idatzi behar zuenentz, proletarioak espainolak omen zirelako. Baserritar eta arrantzaleak ez zituzten ikusten proletario, nonbait. Hori ez zuten ikusi garai bateko idazle haiek…”.
Arestiren garaian, baina, burgestik gutxi zuten baserritarren, arrantzaleen, nahiz erdaldundu gabeko herrietako kaletar xeheen hizkuntza zen euskara, oro har. Euskal jatorriko burgesiak, gehienetan, inguruotako erdarak besarkatzen zituen, frankismoak hegoaldean, eta Jakobinismoak Iparraldean, euskaraz bizitzea gogor oztopatu eta zigortzen baitzuten, besteak beste.
Areago, baserriko bizimodu “gozotik” ihes, herri industrializatuetara edo hiriburuetara alde egiten zuten euskaldun ia elebakar askoren lehen zeregina, etxeko euskara bazterrera utzi eta inguru erdaldunduetako gaztelerari/frantsesari atxikitzea izaten zen eskualde eta herri askotan, seme-alabei euren jatorrizko hizkuntza ezkutatuz sarri, hauen “hobe beharrez”, baldintza soziopolitiko negargarriek bultzatuta.
Gainera, baserritar, arrantzale edota herritar xehe, euskaldun orok erdaraz jakin beharra zeukan (eta dauka), “por lo civil o por lo militar”, indarkeria, isunak eta egundaino gizartean hedatutako isekak tarteko. Era berean, gaur egungo euskaldunak (euskal hiztunak) elitistatzat edota segregatzailetzat jotzea, ezker “ez nazionalistaren” adiera ezberdinetatik egiten den bezala, aldrebeskeria da, euskaldun gehienen egoera sozioekonomikoak, zorionez, hobera egin duen arren. Bitxia da, gainera, kritika horiek egin ohi dituztenak, euskaldun “burgestuon” bataz bestekoaren balditza bertsuetan bizi ohi direla!
Euskaldunen bizi-baldintzak askotarikoak dira, eta berton errotutako erdaldunen antzekoak. Etorkin berriak aldiz, euskaldunak zein erdaldunak baino askoz baldintza kaxkarragoetan bizi dira gehientsuenak, duela 60/50 urteko etorkinekin edota EHtik deserriratutako euskaldunekin gertatu bezala.
Euskaldunok, euskal hiztunok, nahikoa bazterketa eta zapalkuntza pairatzen dugu hiztun, komunitate, eta herri gisa, orain ohiko “aspaldiko lagunez” gain, gu bezala edo errazago bizi diren auzoak, are senide bat edo beste ere, geuri zapaltzaile eta segregatzaile-dominak txertatzera etortzeko. Gizatasun eta elkartasun lezioak neurrian, eskerrik asko.