Arian-arian
Hasiera » Hizkuntza eskubideak » Euskarafobiari planto!
Mai23 0

Euskarafobiari planto!

Atalak: Hizkuntza eskubideak

Sinatzaileok, foru auzotartasuna duten nafarrak gara, ondorio guztietarako. Gaztelaniaz hitz egiten dugu, ezinbestean, eta euskaraz hitz egiten dugu, gure hizkuntza delako, Nafarroa ia osoan duela gutxi arte izan den bezala. Mende askotan zehar, agian milaka urtez, nafarrek egin bezala hitz egiten dugu euskaraz, belaunaldi berriek hitz egiten duten bezala eta haien seme-alabek ere hitz egingo duten bezala.
Euskarafobiari planto!

Hala eta guztiz ere, penaz eta gogaiturik ikusten dugu, gure lurraldean euskara, Nafarroako jatorrizko hizkuntza, mespretxatzen duten eta euskararen erabilera lokaztu eta oztopatzen, eta euskaldun nafarren oinarrizko eskubideak mugatzen saiatzen diren alderdi, sindikatu eta bestelako erakundeak badirela oraindik.

Vox, UPN, edo PP bezalako erakundeez ari gara, baina baita PSOEz ere, aurrekoen ikasle aurreratua, obsesio eta praktika sistematiko bihurtu duena nafar euskaldunen diskriminazioa eta nafar hizkuntzaren arbuioa eta zokoratzea, Nafarroako Gobernutik bertatik.

Disimulurik gabeko euskarafobia ariketa betean lehiatzen dira guztiak, batzuek gaizki ulertutako ustezko “navarrismo” bat argudiatuz, eta besteek gaztelaniari esleitzen dioten “neutraltasun” antzeztu bat aldarrikatuz, hizkuntzak esleitu nahi zaizkien gaitz edo bertuteen jabe balira bezala.

Telesail triste honen azken-aurreko atala Erriberako PSNk eskaini digu, hauteskunde kanpaina betean bozka euskarofoboenaren bila ariketa “irudimentsua” eginez, nafar euskaldunekiko mespretxua agerian utziz, euskaraz ez, beste zortzi hizkuntzatan bozka ematera deitzen duen kartel bat hedatuz. Ezer berririk ez, zoritxarrez, lurralde honetan, eta oraindik ere, gure artean nazionalismo espainiar baztertzaile eta zoldatsuenean ainguratutako jendea dagoela gogorarazten diguna.

Pentsatu nahi dugu gero eta gehiago garela gure lurra den bezala, berezkoa duen kultura- eta hizkuntza-aniztasunarekin maite dugunak. Gorka Urbizu, Amaia Romero, Ibil Bedi edo El drogas, Olaia Intziarte, Goxuan salsa, Puro Relajo, bertsolariak eta jotak gozatzen ditugunak… Konplexurik gabe.

Horregatik, espero dugu gero eta gehiago izatea hizpide duguna bezalako ekimen eta politika maltzur, suntsitzaile eta Nafarroaren aurkakoak sustatzen dituztenei bizkarra ematen dietenak.

Adeitasunez,

Eduardo Urrestarazu Fernandez
Jon Joseba Agirre Martinez

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

JJ Agirre

Lekutan jaiotako Bakiotarra. Halako baten euskaldunak euskaraz behar zuela jabetu nintzenetik, bidean aurkitutako aldatzak, bihurrak, atsedenguneak eta bestelakoak hustutzeko idazten dut, amen.

Azken bidalketak

  • Euskararen egun urardotuari so
  • Borondatea nahikoa ez denean
  • “Kosmopolitismo” lezioak Radio Euskaditik (ere)
  • Arrazistak ezagutzeko gida bat
  • Euskarafobiari planto!

Iruzkin berriak

  • Mad Horse(e)k “Tenéis todo el derecho a hablar en euskera, pero…” bidalketan
  • Juan(e)k Gainekoak eta azpikoak edo espainiarrekiko “alde bikotasuna” kristauei azaldua bidalketan
  • Ige(e)k BBVA-k ez dauka dirurik! bidalketan
  • Agirre(e)ko JJ(e)k Euskararen ordezkapen naturalizatua bidalketan
  • Izena *(e)k Euskararen ordezkapen naturalizatua bidalketan

Artxiboak

  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Arrazakeria
  • Españolizazioa
  • Hizkuntza eskubideak
  • Koxkorretaraino
  • Menpekotasuna
  • Sailkatu gabea
  • Supremazismoa
  • valentziera

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA