Arian-arian
Hasiera » Sailkatu gabea » Euskararen egun urardotuari so
Abe04 0

Euskararen egun urardotuari so

Atalak: Sailkatu gabea

Itxurakeriazko saio hanpatuez haratago, atzoko eguneko ekitaldiren bat nabarmentzekotan, EHEko kide batzuek burutu zuten Baionako “Justizia” jauregiaren apainketa iruditu zitzaidan esanguratsuena. Epaile frantses euskarafoboen etxean egin zuten zina: Justizia euskararentzat!, Hegoaldekoontzat bide-erakusle, insumisiorako deia.
NUP-Astindu taldeak, bestalde, “Euskararen zapalkuntzaren historia, gaur egungo egoera eta erronka politikoa” hitzaldia eskaini zuen Iruñeko La urbana tabernan.
Ekitaldi probetxuzkoak, biak ala biak.
Jaurlaritzan eta Nafar gobernuan agintean dauden alderdien ekimenak aldiz, epelaren eta ezikusiarena egitearen artekoak izan ziren.
PSOEren Nafarroako sukurtsala ez zen euskararekin / euskaldunokin “gogoratu” ere egin, hain dira “kosmopolitak”. Komeni da ez ahaztea PSN agintean dela GBairen bazkidetzari eta EHBilduren babesari esker, alderdiok ere euskaldunoi ematen diguten garrantziaren erakusle.
EAJk hiztunongan jarri zuen euskararen erabileraren eta geroaren ardura, beste behin ere. Sarera igo zuten bideoa ikusita, irudietan ageri diren burukideak euskaltzale xume eta errugabe talde bat dela pentsa daiteke, eta ez EiTBren, Hezkuntzaren, eta hizkuntzarentzat giltzarri diren beste esparru askoren kudeatzaile eta arduradunak.
EiTBren jardunak aipu berezia merezi du berriz ere. Euskadi irratian eta Radio Euskadin jarraipen juxtukoa egin zitzaion euskararen egunari, hamaika bider aipatu zuten arren. Aukera bikaina zen, pairatzen dugun egoeraren larria aitzaki, bateko eta besteko adituak elkarrizketatzeko, baina hori EZ egiteko erabakia hartu zuten, nonbait, alderdiak igotako bideoan euskara erabiltzera adoretzen gintuzten agintariek edo kideek.
ETB-2 bereziki, cum laude koroatu zen. “Euskararen eguna izanik”, Tasio filme entzutetsua eskaini zuten… españolez.
Euskarazko katean Bizkarsoro, euskaltzale fidelenentzat.
Emaitzak, espero zitezkeenak.
Euskararen egunak itxurakeria-festa izateari utz diezaion eredu bikaina eskaini ziguten EHEkoek Baionan nahiz Astindukoek Iruñean.
Aurrerantzean, agintarien moketa gaineko antzezkizun barik, aldarrikapen eta mobilizazio egun bilakatzea dugu erronka.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

JJ Agirre

Lekutan jaiotako Bakiotarra. Halako baten euskaldunak euskaraz behar zuela jabetu nintzenetik, bidean aurkitutako aldatzak, bihurrak, atsedenguneak eta bestelakoak hustutzeko idazten dut, amen.

Azken bidalketak

  • Euskararen egun urardotuari so
  • Borondatea nahikoa ez denean
  • “Kosmopolitismo” lezioak Radio Euskaditik (ere)
  • Arrazistak ezagutzeko gida bat
  • Euskarafobiari planto!

Iruzkin berriak

  • Mad Horse(e)k “Tenéis todo el derecho a hablar en euskera, pero…” bidalketan
  • Juan(e)k Gainekoak eta azpikoak edo espainiarrekiko “alde bikotasuna” kristauei azaldua bidalketan
  • Ige(e)k BBVA-k ez dauka dirurik! bidalketan
  • Agirre(e)ko JJ(e)k Euskararen ordezkapen naturalizatua bidalketan
  • Izena *(e)k Euskararen ordezkapen naturalizatua bidalketan

Artxiboak

  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Arrazakeria
  • Españolizazioa
  • Hizkuntza eskubideak
  • Koxkorretaraino
  • Menpekotasuna
  • Sailkatu gabea
  • Supremazismoa
  • valentziera

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA