JJ Agirre
Lekutan jaiotako Bakiotarra. Halako baten euskaldunak euskaraz behar zuela jabetu nintzenetik, bidean aurkitutako aldatzak, bihurrak, atsedenguneak eta bestelakoak hustutzeko idazten dut, amen.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Mad Horse(e)k “Tenéis todo el derecho a hablar en euskera, pero…” bidalketan
- Juan(e)k Gainekoak eta azpikoak edo espainiarrekiko “alde bikotasuna” kristauei azaldua bidalketan
- Ige(e)k BBVA-k ez dauka dirurik! bidalketan
- Agirre(e)ko JJ(e)k Euskararen ordezkapen naturalizatua bidalketan
- Izena *(e)k Euskararen ordezkapen naturalizatua bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko azaroa
- 2023(e)ko abendua
- 2023(e)ko maiatza
- 2023(e)ko urtarrila
- 2022(e)ko abendua
- 2022(e)ko azaroa
- 2022(e)ko urria
- 2022(e)ko abuztua
- 2022(e)ko uztaila
- 2022(e)ko apirila
- 2022(e)ko urtarrila
- 2021(e)ko abendua
- 2021(e)ko urtarrila
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko azaroa
- 2020(e)ko urria
- 2020(e)ko uztaila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko abuztua
- 2019(e)ko uztaila
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
Euskadi irratian musika batik bat erdaraz… zergatik???
Atalak: Sailkatu gabea
Euskadi irratiaren entzule fidelak gara etxean. Altsasun “garbi” harrapatzen den euskarazko irrati-kate “generalista” bakarra delako batetik, eta oro har saio interesgarriak eskaintzen dituelako, bestetik.
Altsasuko euskaldunontzat arnasgune ezinbestekoa da Euskadi irratia, gainera.
Ia erabat españolez bizi den herrian, euskaraz bizi nahi genukeenon gotorlekua etxea da, eta etxean ere, hedabideetako españolezko eskaintza izugarri zabala eta askotarikoa delarik, Euskadi irratia eta ETB1 ditugu ezinbesteko tresna ia bakarrak, egunerokoan euskarari eutsi ahal izateko, eta ETB1eko programazioa, gozo esateko, hain gorabeheratsua izaki, Euskadi irratia gertatzen da euskarri nagusi eta ia bakar, euskarazko edukiez gozatzeko etengabe ahalegin konszientean ibili barik.
Abantaila handi hori baitauka irratiak, sukaldean piztuta utzi, eta ia beste edozein jarduerari ekiteko aukera ematen baitu.
Ez dago albaitari izan beharrik, euskarazko kalitatezko hedabide askotarikoak eskura izatearen garrantziaz jabetzeko, eta beraz, euskarazko irratien erabateko garrantziaz ohartzeko.
Alabaina, egundoko pitzadurak dauzka uhinez osatutako gure “arnasguneak”.
Izan ere, euskarazko musikarik apenas eskaintzen du. Ia musika guztia erdal musika da Euskadi irratian. Esango nuke, Radio Euskadi erdaldunean euskarazko musika gehiago entzuteko aukera ematen dutela, Euskadi irratian baino. Ulertezina eta eramanezina gertatzen zait.
Nora jo behar dugu euskal musikaren bila? Euskarazko irrati kateek eskaintzen ez badute, nork eskainiko du?
Nola ezagutuko dugu euskarazko eskaintza (oraindik) oparoa? Internetera eta lagunen arteko trukera jo behar dugu derrigor?
Non geratzen dira euskal musikariak? Nola liteke halako arreta eskasa jasatea euskarazko irrati publiko nagusiaren aldetik eta EiTBren aldetik oro har?
Ez da “asko/gutxi” pertzepzio kontu bat. Belarria jarri eta jarraipena egitera gonbidatzen ditut, exajeratzen ari naizela pentsatzen ari diren horiek.
Eskainitako kantuen zerrenda ere, eskuratu daiteke interneten, bide ezberdinetatik. Spotifyn eskainitako kantu-zerrendak dira aukeretako bat. Hortik ateratako datuak dira ondokoak, Kantu-kontari saioari dagokionez izan ezik, ezbaitut bertan aurkitu honi dagokion kantu-zerrenda, eta Euskadi irratiaren webgunetik bertatik atera ditut azkenean.
Portobello saioan, %90 baino gehiago musika ingelesa izan ohi da. Geratzen den apurra, euskarazkoak eta españolezkoak partekatzen dute.
Zidorrean saioaren eskaintza %75 ingelesez, %15 euskaraz eta %10 españolez izan ohi da, gutxi gora behera.
Kantu-kontari saioan, %80tik gora ingelesez , euskaraz %10etik behera, eta españolez berdintsu.
Faktoria saioan bertan eskainitako musika-zerrendan, euskarazkoa %10era ere ez da heltzen…
Esan gabe doa, gurea bezalako Estaturik gabeko herrietako musika oso nekez, zerotik gertu, entzuten dela Euskadi irratian (musika katalanetik zeozer, oso gutxi, entzun daiteke Radio Euskadin, ostera).
Erdarazko hedabideen itsasoan ez itotzeko, ezinbesteko helduleku dira euskal hedabide bakanak. Baina euskal musikari erabateko lehentasuna eskaini beharrean, erdal musika ematen badigute jatera, helduleku ustel bilakatzen dira eta epe ertainera galbide.
EiTBko eta Euskadi irratiko arduradun, programatzaile eta esatariek badute hausnarketarako gaia, nahi izanez gero.