JJ Agirre
Lekutan jaiotako Bakiotarra. Halako baten euskaldunak euskaraz behar zuela jabetu nintzenetik, bidean aurkitutako aldatzak, bihurrak, atsedenguneak eta bestelakoak hustutzeko idazten dut, amen.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Mad Horse(e)k “Tenéis todo el derecho a hablar en euskera, pero…” bidalketan
- Juan(e)k Gainekoak eta azpikoak edo espainiarrekiko “alde bikotasuna” kristauei azaldua bidalketan
- Ige(e)k BBVA-k ez dauka dirurik! bidalketan
- Agirre(e)ko JJ(e)k Euskararen ordezkapen naturalizatua bidalketan
- Izena *(e)k Euskararen ordezkapen naturalizatua bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko azaroa
- 2023(e)ko abendua
- 2023(e)ko maiatza
- 2023(e)ko urtarrila
- 2022(e)ko abendua
- 2022(e)ko azaroa
- 2022(e)ko urria
- 2022(e)ko abuztua
- 2022(e)ko uztaila
- 2022(e)ko apirila
- 2022(e)ko urtarrila
- 2021(e)ko abendua
- 2021(e)ko urtarrila
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko azaroa
- 2020(e)ko urria
- 2020(e)ko uztaila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko abuztua
- 2019(e)ko uztaila
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
“Euskararen egunean”, euskaldunon egunaren zain
Atalak: Sailkatu gabea
Abenduaren 3 honetan, laneko bilera telematikoa izan dugu goizean “Euskadiko” Administrazio Orokorreko ELAko liberatuek. Hamar bat lagun bildu gara, gehienak gehiago edo gutxiago elebidunak, eta bizpahiruk euskara ulertu bai, baina bilera izerdi patsetan eman ohi dutenak, gero eta gehiago euskaraz egiten baita bi / hiru ordu luzeko saiootan. Bihoakie nire esker ona lerroon bitartez.
Hilean behin egin ohi dugun bilera hau euskaraz burutzea pentsaezina zen duela urte bete, demagun. Baina aitortu behar dut, ELA, sindikatu erdaldun izatetik sindikatu euskaldun izatera heltzeko erabakiak hartzen ari dela, eta erabaki horiek betetzen ari dela, izerdiak izerdi, lan mundua (eta sindikalgintza) eremu oso erdaldundua den arren. Goitik behera eta bilgunetik bilgunera, gero eta ohiko bilera gehiagotan nagusitzen ari da euskara ELAn, gunetik gunerako aldeak alde. Harrituta eta eskertuta nago, nire begi-belarrien aurrean gertatzen ari den aldaketaren aurrean, oztopoak oztopo eta nahi baino motelago jazo arren. Aldaketa hori bizkortzeko probestu du ELAk Euskaraldia ere.
Askoz baliabide gehiago eta baldintza arean hobeak dituen Eusko Jaurlaritza baino ahalegin serioagoa egiten ari da ELA, zalantza izpirik gabe. Lakuako Euskaraldia horren lekuko.
Gatz gutxirekin joan da aurtengo ariketa Jaurlaritzaren egoitza nagusian. Lan zama, euskara teknikarien bizkar eta euskaldunez osatutako unitate jakinetako langileen borondatearen lepo utzi dute arduradun politikoek. Sindikatu euskaltzaleak ez gaituzte ezertara gonbidatu, ezta Euskaraldia sustatzeko eta bizkortzeko ere, ustez partehartzailea eta zeharkakoa den ahalegin kolektibo honetan. Nolako prozedura, emaitza halakoa.
“Euskararen egunean” telebista piztu dut arratsaldean.
Ustekaberik ez. Euskarazko kate bakarrean, ETB1 txirotuan, Euskaraldia gora eta behera ari ziren, oraindik euskarazko kate baztertuari eusten diogun euskaltzale temationtzako bazka. ETB2ra egin dut atoan salto, baina euskaldunak españolizatzeko kate aberastuan, berririk ez: ¿Qué me estás contando? kastillano garbian, eta ondotik “A bocados”, españolez. Herritarron euskaltzaletasuna elikatzeko modu bitxia…
Herri gogoa ez baitator zerutik
Ondo merezita Abadia saria jaso berri duen Pello Jauregiren hitzak dira: “Ez du zentzurik neurri politikorik hartzeak, edo plangintzak egiteak, gero ez badago hizkuntza praktika koherente bat. Eta hizkuntza praktika ez badago lotuta ezarritako planekin, neurri horiek zilegitasuna galtzen dute”. Eusko Jaurlaritza ispiluaren aurrean jarri duela ematen du.
Pellorenak dira ondoko hauek ere: “Aldi berean, herri gogo edo behar hori hizkuntza praktikatik sortzen denean, aukera eman beharko luke erabaki politiko instituzional edo sozioekonomiko ausartagoak hartzeko. Ez badago herri gogo bat, garbi ikusten da zailagoa dela neurri politiko sozial ausartagoak hartzea”.
Nire aburuz, ezin zaio mendetan eta gaur arte zigortua, zatitua eta baztertua izan den euskararen herriari eskatu, oro har hain aurkakoak diren baldintzetan, euskaraz jardun dezan kosta ahala kosta, herriaren baliabideak kudeatzen dituzten agintari ustez abertzaleek “neurri politiko sozial ausartagoak” har ditzaten baldintza gisa. Ez da bidezkoa, jakin badakigun arren, gure agintari “neurtuek” aski erakutsi dutelako, herritik eragin beste aukerarik ez zaigula geratzen. Gu geu antolatu eta geronek ekin, agintari hauekin ez dago beste biderik. Agintari ustez abertzaleek ez digute emango euskaldunoi, agintari unionistek espainiarrei edo frantsesei ematen dieten babesaren laurdenik ere.
Euskaldunon “herri gogoa” urtzeko ahaleginean, Espainiaren eta Frantziaren laguntzaile fidelak bihurtu baitziren aspaldi. Ikus EiTB, Noticias taldea, Onda vasca, eta EAJrenak ez diren beste hedabide “oso abertzale” bat edo beste.
Euskaldunon eguna noizbait helduko bada, ELAk, LABek eta beste eragile euskaltzale batzuek euskaldun izateko erabakia hartu, eta horretarako ekimen antolatua abiarazi dutelako izango da. Lakuako edota Ajuria Eneako Euskararen egunaren antolatzaileen eskutik, nekez.
Aski eskarmentu badaukagu.
https://www.ela.eus/eu/euskara/albisteak/euskaraldia-amaitzean-ela-eta-lab-ek-lan-mundua-euskalduntzeko-konpromisoa-berresten-dute