Arian-arian
Hasiera » Sailkatu gabea » INPONENTZIA
Eka22 0

INPONENTZIA

Atalak: Sailkatu gabea

Komunitatea Bilkura Handia ospatzeko bezperatan zen.
Bilkura Handian, komunitatearen ildo ideologikoak berrikusten eta zorrozten ziren; egunerokoari egokitu eta etorkizunerako oinarriak ezarri. Horretarako, komunitatekiderik zailduenek “Bilkurarako Txostena” taxutxen zuten. Bertan zehazten ziren hainbat eremutako ildo eta jarraibide nagusiak, dela ekonomian, dela hezkuntzan, nola gizartegintzan, hala ekologian, eta abar.

Txostena komunitatekide guztiei helarazten zitzaien Bilkura Handia baino aste batzuk lehenago, irakurri eta barnera zezaten. Eta hala egin zen, beste behin ere. Alabaina, kideetako bat txostenean ageri (ez) zen hutsune batez jabetu zen: BASOGINTZA ez zen aztergaien artean agertzen!

Ez zen harritzekoa baina. Pinu eta eukalitu monolaborantzak ziren nagusi Komunitatearen lurretan, Ugazaba Nagusiek koniferoak landatzeko derrigortasuna ezarri zutenetik, mende luzea lehenago.
Ugazaba Nagusien erabakien ondorioz, jatorrizko basoa gero eta urriagoa eta zatituagoa, desagertzen ari zen arian-arian. Gorpuzkia eta Bazkaria lurraldeetan adibidez, nekez aurki zitezkeen jatorrizko baso horren alor batzuk, barnealdean, hiriburutik urrun beti.

Komunitateak oso estimu handitan zeukan jatorrizko basoa hala ere, kide guztiak pinu- edota eukalitu-sailen jabe izan arren, batzuk jabeago beste batzuk baino. Izan ere, komunitatearen memorian ondo iltzatuta zeuden arbasoek helarazitako kontakizunak, haritzak eta pagoak, astigarrak edo arteak nagusi zireneko garaiak gogora ekartzen zituztenekoak.

Bilkurarako Txostenean txertatzeko berandu, ponentzia bat osatzea erabaki zuten jatorrizko basoaren alde. Testua polita geratu zen, jatorrizko basoaren onura guztiak zerrendatu, eta komunitateak jatorrizko basoaren aldeko apustu sendoa egin behar zuela azpimarratzen zuen. Harrera ona izan zuen komunitatean. Areago, Bilkura Handian ia aho batez onartua izan zen, txalo artean.

Ondo egindako lanak eragiten duen pozak jota irten ziren Bilkuratik komunitatekideak. Jatorrizko basoaren aldeko neurri garrantzitsua onartu zutelako uste betean.

Hurrengo egunean baina, pinuak eta eukalituak landatzen jarraitu zuten gehienek, ponentziak inponentzia, jatorrizko basoaz ahaztuta…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

JJ Agirre

Lekutan jaiotako Bakiotarra. Halako baten euskaldunak euskaraz behar zuela jabetu nintzenetik, bidean aurkitutako aldatzak, bihurrak, atsedenguneak eta bestelakoak hustutzeko idazten dut, amen.

Azken bidalketak

  • Euskararen egun urardotuari so
  • Borondatea nahikoa ez denean
  • “Kosmopolitismo” lezioak Radio Euskaditik (ere)
  • Arrazistak ezagutzeko gida bat
  • Euskarafobiari planto!

Iruzkin berriak

  • Mad Horse(e)k “Tenéis todo el derecho a hablar en euskera, pero…” bidalketan
  • Juan(e)k Gainekoak eta azpikoak edo espainiarrekiko “alde bikotasuna” kristauei azaldua bidalketan
  • Ige(e)k BBVA-k ez dauka dirurik! bidalketan
  • Agirre(e)ko JJ(e)k Euskararen ordezkapen naturalizatua bidalketan
  • Izena *(e)k Euskararen ordezkapen naturalizatua bidalketan

Artxiboak

  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Arrazakeria
  • Españolizazioa
  • Hizkuntza eskubideak
  • Koxkorretaraino
  • Menpekotasuna
  • Sailkatu gabea
  • Supremazismoa
  • valentziera

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA