Euskal politikagintzaren usteltzea: hezkuntzaren adibidea
Ingurukoekin euskal politikari buruz jardutean, degradazioa, urardotzea edo iruzurra sarri aipatzen dira. Hezkuntzan azken hilabeteotan bizitzen ari garena da horren adibide. Hezkuntza-lege berrirako itunak ahoa bete hagin utzi gaitu euskaltzale asko. Alderdi abertzaleen jokabideak eta adierazpenek bereziki. Azkenak, Bildarratz sailburuarenak. Berrian apirilaren 14an egin dizkioten galderen erdiei ihes, eta beste erdiei “oker” erantzun die. Horra adibide batzuk (sailburuaren hitzak...
Read MoreD ereduan haur euskaldunak sakabanatzearen onurak zein dira?
Aizarnako Herri-eskolako blogetik Arnas Dezagun ekimenak, hainbat kritika eta eraso jasan ditu bere sorreratik bertatik, desenfokatuak, injustuak eta ulergaitzak gehienak, nire ustez. Ez naiz hasiko ekimenaren aldeko argudioak zerrendatzen. Ederki ari dira eurak, aukera ematen dietenean, proposamena azaltzen eta aletzen. Baina uste dut sortu den eztabaidan atalik garrantzitsuena ez dela aipatzen, ezkutatu egiten dela iritzi kritikoa zabaltzen dutenen aldetik. Izan ere, zein dira D ereduan...
Read More“Euskararen egunean”, euskaldunon egunaren zain
Abenduaren 3 honetan, laneko bilera telematikoa izan dugu goizean “Euskadiko” Administrazio Orokorreko ELAko liberatuek. Hamar bat lagun bildu gara, gehienak gehiago edo gutxiago elebidunak, eta bizpahiruk euskara ulertu bai, baina bilera izerdi patsetan eman ohi dutenak, gero eta gehiago euskaraz egiten baita bi / hiru ordu luzeko saiootan. Bihoakie nire esker ona lerroon bitartez. Hilean behin egin ohi dugun bilera hau euskaraz burutzea pentsaezina zen duela urte bete, demagun. Baina...
Read MoreEuskal komunitatea trinkotzeko tresna ezinbestekoak
Kultura eta Hizkuntza Politikarako Sailburuak dio Euskaraldia “tresna ezinbestekoa” dela euskal hiztunen komunitatea trinkotzeko, euskararen erabileraren eta normalizazioaren ikuspegitik une kritiko bat dela, baina estrategikoa ere izan daitekeela, eta garrantzi berezia hartzen duela euskaraz hitz egiteko eta ulertzeko gaitasuna duten pertsonek osatzen dute komunitatea trinkotzeak. Eta bai, arrazoi du. Alabaina, une kritiko / estrategiko honetan gaudela, ez da ulertzen zergatik ez...
Read MoreAltsasun gazteleraldia indar betean
Altsasu, Nafarroa “baskofonoko” herri ustez menderagaitza. Benemeritoen “gurutze” bidea? Bai zera! Benemeritoen hizkuntzan bizi gara gozo. Altsasu “indomitoan” españolez bizi gara, goitik behera eta ezker eskuin, salbuespen oso bakanak salbu. Udalak eta Iortia (espainiar) Kulturguneak hizkuntz politika sendoa egikaritzen dute gainera… españolaren alde, jakina. Hona hor, euskaraldiaren bezperatan, Altsasuko Udal “abertzaleak” Iortia...
Read MoreEuskadi irratian musika batik bat erdaraz… zergatik???
Euskadi irratiaren entzule fidelak gara etxean. Altsasun “garbi” harrapatzen den euskarazko irrati-kate “generalista” bakarra delako batetik, eta oro har saio interesgarriak eskaintzen dituelako, bestetik. Altsasuko euskaldunontzat arnasgune ezinbestekoa da Euskadi irratia, gainera. Ia erabat españolez bizi den herrian, euskaraz bizi nahi genukeenon gotorlekua etxea da, eta etxean ere, hedabideetako españolezko eskaintza izugarri zabala eta askotarikoa delarik, Euskadi irratia eta...
Read More“Tenéis todo el derecho a hablar en euskera, pero…”
“Yo creo que por supuesto que tenéis todo el derecho a hablar en euskera, pero a la vez entender que la barrera idiomática hace que no lleguéis a muchos que por esa barrera no nos enteramos ni papa, no se puede tener todo”. Bertoko erdaldun “txit kosmopolita” baten hitzak dira. Oso ohikoak bestalde; nonahi eta noiznahi entzun daitezkeen horietakoak, euskaldun bat, “kosmopolita” erdaldun elebakarren aurrean euskaraz hitz egitera ausartuz gero. Bertoko erdaldun gehien-gehienek,...
Read MoreEusko Jaurlaritzan gezurra ari du (etengabe)
Gobernuak, “langile publikoek alarma egoera bukatuta ere telelanean jarraitu ahal izatea adostu” duela iragarri du ekainaren 19an. Ez da egia baina. Jaurlaritzak CCOO eta UGTrekin (gutxiengo sindikalarekin) adostu dituen neurriek EZ diete eragiten “langile publikoei”, bere eragin zuzenpeko langile publikoen proportzio urri bati baizik. Telelanean aritzeko luzapenak KANPO uzten ditu Eusko Jaurlaritzaren ardura zuzenpeko herri-langileen %98 inguru. Plantillako 80.000 langile baino...
Read MoreGainekoak eta azpikoak edo espainiarrekiko “alde bikotasuna” kristauei azaldua
Epi eta Blas oraindik “biziko” balira, gainekoak eta azpikoak edota ugazabak eta menpekoak kontzeptuak azaltzeko, hamaika adibide aurkituko lituzkete erdaldunoi eta euskaldunoi begira. Goenkale baino kapitulu sorta luzeagoa osa daiteke, euskaldunon menpekotasun egoeraren inguruan. Ekainaren 4an, Madrilgo Senatuan jazotako pasartea da beste adibide esanguratsu bat. Darias ministroaren agerraldian izan zen. Galderetarako txandan, EAJren ordezkariak galdera zuzena luzatu zion ministroari*....
Read MoreEuskararen gaineko hamabi galdera alderdiei
Galdetegi hau sinatu dugun euskaltzaleok kezkaturik gaude euskararen erabilera oso apala delako, oro har. Administrazioaren menpe dauden hainbat arlo garrantzizkotan euskaldun gisa ditugun eskubideak urratuak dira behin eta berriz, zer esanik ez eremu pribatuan. Postetxera joan eta erdaraz egin behar; polizia- edo ertzain-etxera joan edo justizia-jauregira eta beste horrenbeste; hedabideetan euskarazko eskaintza oso eskasa erdarazkoaren aldean; konfinamendu garaian euskarak era guztietako...
Read More
Iruzkin berriak