Arian-arian
Hasiera » Sailkatu gabea
Uzt22 1

Nola lagundu euskara lurperatzen “abertzaletasunetik”

Posted in Sailkatu gabea

Egizu erdaraz lasai eta nonahi (muturreko euskaltzaleen aurrean izan ezik). Lehen hitza beti erdaraz tabernan, dendan, gasolindegian, zerbitzu publikoetan… “edukazioz eta errespetuz”; oso litekeena baita aurrean duzunak euskaraz ez jakitea, eta hala bada, ez da eroso egongo euskaraz egiten badiozu. Erdaldunen erosotasuna zaindu beharra dago. Besteak beste, nagusi direlako. Euskaltzale temosoren batekin bazaude egoera horretan eta zure burua euskaraz egitera behartuta ikusten baduzu,...

Read More
Eka22 0

INPONENTZIA

Posted in Sailkatu gabea

Komunitatea Bilkura Handia ospatzeko bezperatan zen. Bilkura Handian, komunitatearen ildo ideologikoak berrikusten eta zorrozten ziren; egunerokoari egokitu eta etorkizunerako oinarriak ezarri. Horretarako, komunitatekiderik zailduenek “Bilkurarako Txostena” taxutxen zuten. Bertan zehazten ziren hainbat eremutako ildo eta jarraibide nagusiak, dela ekonomian, dela hezkuntzan, nola gizartegintzan, hala ekologian, eta abar. Txostena komunitatekide guztiei helarazten zitzaien Bilkura Handia...

Read More
Eka09 1

Pixka bat es muchotarra da PSOEAJren hizkuntza politika

Posted in Sailkatu gabea

PSOErekin adostuak dira EAJren hizkuntza politikaren zenbait atal. PSOEk arrasto-zauri sakona utzi du zalantza barik. Urteak dira Jaurlaritzak Euskal Herria izendatzen ez duela, adibidez, eta bere ordez “euskararen lurraldeak” aipatzen dituela, edo “Euskadi, Nafarroa eta Iparralde” (sic). Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan, pasabideetako hormetan geratzen den euskararen “aldeko” afitxa bakarrak Patxi Lopezen garaikoak dira. Bertan euskararen erabilerak mugarik ez duela aldarrikatzen...

Read More
Eka02 0

Bertako Izarrak

Posted in Sailkatu gabea

Okupatzaileek, okupatuetako zenbaiten (ustez modernoenen) laguntzaz gizarte erdaldundu goitizenez “likidoan” herria guztiz urtu eta desegin nahi duten honetan, oso eskertzekoak dira euskaldunokin gogoratzen direnen ahaleginak. Haize kontra, moda “multikulturalista” uniformizatzaileen aurka, hemengo erakunde “abertzaleen” laguntza barik ere, EUSKALDUNAK AINTZAT hartzen gaituztenen ausardia eta kemena. Euskaldunak aintzat hartzen gaituen EAEko irrati publiko bakarrean, Euskadi...

Read More
Mai25 0

Hausnarketa(k) merezi du

Posted in Sailkatu gabea

Nafarroan ariketa erraza da “euskaltzale” agertzea. Aski baita UPPN-PSN eta enparauen diskurtso amorratu eta gorrotoz betea arbuiatzea. Hori bai, baina beste ezer ez ohi dute egiten “euskaltzale” nafar askok eta askok euskararen alde. Egon bai, antza, baina egin apenas. Aldaketaren Gobernuaren jardunari ere erreparatu beharko litzaioke gertuagotik, eta gutxiago argitaratutako adierazpenei eta antzeztutako prentsaurrekoei. Euskarari egindako maitasun aitortza platonikoek, erasoen...

Read More
Mai11 0

Kutxa ergelari begira

Posted in Sailkatu gabea

Aingeru Epalzak esana da: “… gallegoek fikzioa ikus dezakete beren hizkuntzan beren telebista publikoetan. Guk ez baitugu halako zorterik. ETBk ez du helduendako fikziorik eskaini nahi… euskaraz behintzat. ETBk uko egin dio gaur egun mundu guztian eta hizkuntza guztietan arrakasta gehien duen produktu estandarra euskaraz emateari. Euskararen normalizazioaren ikuspegitik begiratuta gero eta ikusezinagoa da ETBren ekarpena. ETB motorra izateko sortu zen, baina motor hori aspaldi...

Read More
Api17 0

Uztaritzetik Eusko Jaurlaritzara, debekua, menpekotasuna eta lotsaizuna

Posted in Sailkatu gabea

Uztaritzeko udalean, bost hautetsi abertzalek dimisioa eman Aristizabal, Dagerre, Ospitaletxe, Lapeyrade eta Matxikote zinegotzi abertzaleak (Uztaritze Baikoak) ez dira gehiago Uztaritzeko Herriko Etxeko hautetsiak. Euskara hutsean egin zituzten adierazpenak udalbatzan, eta ez zituzten frantsesez errepikatu nahi izan. Beste hautetsi baten eskaerari erantzunez, bost hautetsien hitzak aktan agerrarazteari uko egin zion Karrere alkateak (abertzalea hau ere, zerrenda berekoa). Herriko kontseilutik...

Read More
Mar29 0

Argazkialdia: euskararen erabilera D ereduko kirolean

Posted in Sailkatu gabea

“>D ereduko kirola” ikerketaren emaitzak aurkeztu berri dituzte Donostian. “Euskarari garrantzia ematen dioten klubak” hautatu omen dituzte azterketarako, euskara ere “taldearen identitate-zeinu” nahi dutenak. Talde hauek hizkuntza-plangintzarik ez, baina erabaki batzuk hartu ei dituzte, adibidez: entrenatzaile euskaldunak izatea eta horiei euskaraz egiteko eskatu izana. Euren erreferentzialtasunak taldearen hizkuntzan eragiteko aukera eskaintzen du, eta gazteak euskara gehiago...

Read More
Mar11 0

Onkeriak berri

Posted in Sailkatu gabea

Kronikatik hartutako argazkia Oiongo IKAren euskaltegiko Andoni Landari egin diote elkarrizketa Berrian. Erantzun mamitsuak eman ditu. Euskalgintzaren inguruan ohikoena den mezu politikoki xuxena auzitan jartzeko modukoak asko. Dena-ondo-doazaleen mantrak ezeztatzen dituztenak. Berbarako: “…Egoerari buruzko hausnarketa egin genuen. Ondorioztatu genuen zulo bat zuen zaku bat betetzen ari ginela…”. “Ikastoletako irakasleek esaten zuten ikasle izandakoekin elkartzen zirela, eta...

Read More
Mar04 0

Jaurlaritzan euskararen erabilerari zangotraba… Eusko Jaurlaritzak!

Posted in Sailkatu gabea

Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza politika ez da bat eta bakarra. Salatu izan dugu lehenago be: agintari bakoitzaren jarreraren arabera, alde handiak daude sailetik sailera, zuzendaritzatik zuzendaritzara, eta are handiagoak herritarron diruz hornituta diharduten agentzien, “enteen”, sozietate publikoen, fundazioen eta abarren kasuan. Bestela esanda, HPS-k (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) emandako irizpideak gorabehera, sail bakoitzak erabaki ohi du bere hizkuntza politika neurri...

Read More
3 / 4«Aurrekoa1234Hurrengoa»

JJ Agirre

Lekutan jaiotako Bakiotarra. Halako baten euskaldunak euskaraz behar zuela jabetu nintzenetik, bidean aurkitutako aldatzak, bihurrak, atsedenguneak eta bestelakoak hustutzeko idazten dut, amen.

Azken bidalketak

  • Euskararen egun urardotuari so
  • Borondatea nahikoa ez denean
  • “Kosmopolitismo” lezioak Radio Euskaditik (ere)
  • Arrazistak ezagutzeko gida bat
  • Euskarafobiari planto!

Iruzkin berriak

  • Mad Horse(e)k “Tenéis todo el derecho a hablar en euskera, pero…” bidalketan
  • Juan(e)k Gainekoak eta azpikoak edo espainiarrekiko “alde bikotasuna” kristauei azaldua bidalketan
  • Ige(e)k BBVA-k ez dauka dirurik! bidalketan
  • Agirre(e)ko JJ(e)k Euskararen ordezkapen naturalizatua bidalketan
  • Izena *(e)k Euskararen ordezkapen naturalizatua bidalketan

Artxiboak

  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Arrazakeria
  • Españolizazioa
  • Hizkuntza eskubideak
  • Koxkorretaraino
  • Menpekotasuna
  • Sailkatu gabea
  • Supremazismoa
  • valentziera

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA