Txabolotik
Hasiera » Data honetan egindako artikuluak: uztaila, 2015
Uzt27 0

Gutun bereziak

Posted in Sailkatu gabea

Gutun klase asko eta ezberdinak iristen zaizkit. Horien artetik aprezio berezia diet politikoki nigandik urrun xamar egon daitezkeen lagunek idatzitakoak direnean, euskaldunok espetxearen inguru-marian antolatu antzera duzun zirkulutik kanpokoa denean, non hasi bai baina non bukatzen den argi ez duzun eta osatzen omen duzun mundu horretatik kanpokoa denean. Orain hurrena, hasiera batean nirekin e-mailez kontaktuan jarri nahi zuen lagunaren gutuna jaso nuen; e-mailez! Maila horretakoa da maite...

Read More
Uzt20 0

Eskupeko karta

Posted in Sailkatu gabea

Pepe Mujicak, Uruguaiko presidente zela, Argentinarekin krisi diplomatikoa piztu zuen, Cristina Kirschnerri ustekabeko mikrofono irekian “atso zaharra” deitu eta haren zendutako gizon eta presidente ohi “begibakarra” baino okerragoa zela ihes egin zionean. Egun batzuk pasata, Mujicak idatzi bat atera zuen barkamena eskatuz eta adierazpenak testuinguruan kokatuz. Bere hitzen zabarkeria igarotako espetxealdiari egotzi zion, hormatzarren artean, muturreko baldintzetan era guztietako...

Read More
Uzt13 0

Gure herria ezagutzen

Posted in Sailkatu gabea

Espetxeratu berria den euskal presoa, normalean kaletik ezagutzen ez dituen kideekin modulu edo galeria batean lekutzen dutenean, Euskal herriko beste herrialde bateko unibertsitatean matrikulatzen den ikaslearen sentipenek hartzen dute.Bat batean, Euskal Herria ezezagun bat agertzen zaio, bizitza garatu duen herri eta eskualdean existitzen ez ziren espezietako euskaldunez osatua. Ama hizkuntza euskara izan eta lagunartean hika darabilen herritarrak, euskara etxean jaso ez eta eskolan nola hala...

Read More
Uzt06 0

Laranjondoa

Posted in Sailkatu gabea

Bai txiki, bihar duk egun handia, bihar egokitzen duk hilabeteroko enkontru bakarra, ordu t´erdikoa. Polita, intentsoa, aldi berean gogorra egiten zaidak tartea, batez ere “aitatxo etxera etorri” esaten didakenean eta nik, zenbaitetan malkoak irristan, “ezin da txiki, nahi dut baina ezin da” eta hik, lehenagoko bideari beste bidetxior batetik ekiten diok “orduan bisita bihar” eta nik berriz ere kale! “Bihar ezin da txiki, tarteka bakarrik” eta baietz zirudik, kontentu, xalo,...

Read More

Jon Mintegiaga Oiarbide

Iraultzaileak esan zuen bezala ez baita berdin pentsatzen jauregi batean edo etxola batean. Perspektiba, ikuspuntua, ezberdina baita Gaztelugatxeko ermitatik edo Lezeko haitzulotik, mendi puntatik edo erreka bazterretik, kaletik edo kartzelatik, norberaren etxeko gelatik edo 4 x 2ko ziegatik, txabolotik.

Azken bidalketak

  • Demagun
  • Li Bai txaboloan
  • Azterketa soziologikoa
  • Norabait
  • Tazmamorteko zerua

Iruzkin berriak

  • PelloZ(e)k Li Bai txaboloan bidalketan

Artxiboak

  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina

Kategoriak

  • espetxekeriak
  • Sailkatu gabea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA