Txabolotik
Hasiera » Sailkatu gabea
Urt20 0

Demagun

Posted in Sailkatu gabea

Demagun gezi gorriei segika Arabako lautadan lekutzen gaituztela. Demagun gure etxekoek ordu erdi edo ordubeteko bidaiak egin behar dituztela. Demagun patioko 50-100 lagunok kideak garela 1989aren aurretik bezala. Demagun gure buruak gobernatzen ditugula; guk garbitu, guk sukaldatu, guk zerbitzatu. Demagun murrizte neurriak altxata gure gutunak bi egunetan iristen direla eta ez 20-25etan. Demagun arauak zentzu zabalean hartuta aurrez-aureko bikoitzak eta hirukoitzak ditugula. Demagun euskaraz...

Read More
Urt12 1

Li Bai txaboloan

Posted in Sailkatu gabea

Ilargiarekiko miresmena ez da oraingoxea. Haren dirdirak lurrak, urak, ileak eta pertsonen gogoak erakartzen ditu, inguratzen duen misterioak pertsonak berezkoa duen jakin min eta zalantzak elikatuz. Adin txikiko seme-alabak eta ilobak ditugunontzat aitzakia erabilia izaten da fantasiazko mundua sortu eta umeak txunditzeko, bide batez atzera egin eta alboratzen joan garen inozentzia pusketak berreskuratzeko. Iloba zaharrenari, magalean Tintinen ipuina kontatzen niola, hitza emandakoa naiz:...

Read More
Abe09 0

Azterketa soziologikoa

Posted in Sailkatu gabea

Azterketa soziologiko eta inkestak ehuneko portzentaietan argitaratzen dira errealitate jakineko hurbilpen bezala. Hala batean, gure moduluan 100 laguneko zenbaki borobilera iritsi ginenean, begirada zorroztu eta bertako erradiografia egiteko parada aproposa eskaini zidan kasualitateak. Pastel zati hauek begitandu nituen: Jatorriari erreparatuta %60 espainiarra zen, horietatik %80 madrildarra, eta horietatik %30 Vallecas auzokoa; %10 ijitoa; %9 arabiarra; %4 dominikarra; %4 kolonbiarra; %3...

Read More
Aza25 0

Norabait

Posted in Sailkatu gabea

Bozgorailutik nire bi abizenak deituta leihatilara hurbildu naiz, gutunen bat, egunkariren bat, instantziaren baten erantzuna izango delakoan. Ez da halakorik: “Recoja las cosas que se va de conducción”. Bihotzean zartakoa nabaritu dut (ibilera hauetako enegarrena), odol emari jarraian bat bateko borborra, itsasertze barean emeki hurbiltzen diren uhinen ondotik Belharra olatua altxa balitza bezala. “De acuerdo”, erantzun dut instintiboki. Ez nuen espero. Aukera beti hor dagoela...

Read More
Aza10 0

Tazmamorteko zerua

Posted in Sailkatu gabea

1971ko uztailak 10ean, militar talde batek Marokoko erregearen jauregiari eraso egin zion. Matxinadak porrot egin ondoren arduradun nagusiak exekutatuak izan ziren, koadro ertainak 20 urteko espetxealdira zigortu zituzten bitartean; horietatik 18 hilobietan igaro zituzten. Zaila egiten da beste hitz bat erabiltzea egoera deskribatzeko. 58 lagunentzako ezkutuko eraikina desertuaren erdian, Tazmamorten altxa zuten. Inork ez zuen haien berririk; senideek ez zekiten bizirik ala hilik...

Read More
Urr05 0

Autobuseko txangoa

Posted in Sailkatu gabea

Espetxetik espetxerako lekualdaketa Guardia Zibilak burutzen du, pertsonak baino, abereak garraiatzeko aproposagoa den autobus tankerako ibilgailu batean. Miaketa arin baten ondoren, norberaren zakutoak maletegian utzi, eta txandaka, preso bakoitzak egokitutako zenbakian toki hartzen du, auzitegietako joan-etorrietan ez bezala, eskuburdinik gabe. Gaitzerdi. Autobus arrunten antzera, korridore batek, eserlekuak bi errenkadatan banatzen ditu ezker-eskuin. Ilarak baina, txapazko itxiturak dira,...

Read More
Ira22 0

Zigilurik gabeko gutunak

Posted in Sailkatu gabea

Burkide maitea: Pozarren jaso nian hire gutuna. Jadanik, dozena erdi bat kidek bideratu dizkidazue, ongi etorri modura, animoak helarazteko lehen hitzak. Ez zarete makalak gero! 7 urteko parentesia izan diat aurreko espetxealdia bukatu eta berri honen artean. Badek zeozer. Akordatzen bahaiz, Loiolako prozesua behin puskatuta atera nitxoan, eta orduko enbatari nola hala eutsi ondoren, ekaitzaren osteko barealdian harrapatu naitek sare pelagikoa botata, arraina izugarria ez izanagatik. Tartean,...

Read More
Abu03 0

Oinarrizko hiztegia

Posted in Sailkatu gabea

Asteazkena asteko egunik aztoratuena izaten da, Peculio eguna: astean zehar pilatzen joan diren zor txiki eta handiak kitatzeko eguna, kontuak ematekoa eta eskatzekoa. Goizeko lehen orduan, aldameneko modulutik banatzen zaituen harresi gainetik, kanka, pila batekin batera bildutako falla bat erori da gurean. Compia, patio iskinean zain zegoen, bide beretik bezperan adierazitako orduan. Agindutako bellota ez zaiola iritsiko dio mezuak, eta jadanik bi aste badira zorretan dagoela. Arazoak...

Read More
Uzt27 0

Gutun bereziak

Posted in Sailkatu gabea

Gutun klase asko eta ezberdinak iristen zaizkit. Horien artetik aprezio berezia diet politikoki nigandik urrun xamar egon daitezkeen lagunek idatzitakoak direnean, euskaldunok espetxearen inguru-marian antolatu antzera duzun zirkulutik kanpokoa denean, non hasi bai baina non bukatzen den argi ez duzun eta osatzen omen duzun mundu horretatik kanpokoa denean. Orain hurrena, hasiera batean nirekin e-mailez kontaktuan jarri nahi zuen lagunaren gutuna jaso nuen; e-mailez! Maila horretakoa da maite...

Read More
Uzt20 0

Eskupeko karta

Posted in Sailkatu gabea

Pepe Mujicak, Uruguaiko presidente zela, Argentinarekin krisi diplomatikoa piztu zuen, Cristina Kirschnerri ustekabeko mikrofono irekian “atso zaharra” deitu eta haren zendutako gizon eta presidente ohi “begibakarra” baino okerragoa zela ihes egin zionean. Egun batzuk pasata, Mujicak idatzi bat atera zuen barkamena eskatuz eta adierazpenak testuinguruan kokatuz. Bere hitzen zabarkeria igarotako espetxealdiari egotzi zion, hormatzarren artean, muturreko baldintzetan era guztietako...

Read More
Page 1 of 212Hurrengoa»

Jon Mintegiaga Oiarbide

Iraultzaileak esan zuen bezala ez baita berdin pentsatzen jauregi batean edo etxola batean. Perspektiba, ikuspuntua, ezberdina baita Gaztelugatxeko ermitatik edo Lezeko haitzulotik, mendi puntatik edo erreka bazterretik, kaletik edo kartzelatik, norberaren etxeko gelatik edo 4 x 2ko ziegatik, txabolotik.

Azken bidalketak

  • Demagun
  • Li Bai txaboloan
  • Azterketa soziologikoa
  • Norabait
  • Tazmamorteko zerua

Iruzkin berriak

  • PelloZ(e)k Li Bai txaboloan bidalketan

Artxiboak

  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina

Kategoriak

  • espetxekeriak
  • Sailkatu gabea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA