Jon Mintegiaga Oiarbide
Iraultzaileak esan zuen bezala ez baita berdin pentsatzen jauregi batean edo etxola batean. Perspektiba, ikuspuntua, ezberdina baita Gaztelugatxeko ermitatik edo Lezeko haitzulotik, mendi puntatik edo erreka bazterretik, kaletik edo kartzelatik, norberaren etxeko gelatik edo 4 x 2ko ziegatik, txabolotik.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- PelloZ(e)k Li Bai txaboloan bidalketan
Oinarrizko hiztegia
Atalak: Sailkatu gabea
Asteazkena asteko egunik aztoratuena izaten da, Peculio eguna: astean zehar pilatzen joan diren zor txiki eta handiak kitatzeko eguna, kontuak ematekoa eta eskatzekoa.
Goizeko lehen orduan, aldameneko modulutik banatzen zaituen harresi gainetik, kanka, pila batekin batera bildutako falla bat erori da gurean. Compia, patio iskinean zain zegoen, bide beretik bezperan adierazitako orduan. Agindutako bellota ez zaiola iritsiko dio mezuak, eta jadanik bi aste badira zorretan dagoela. Arazoak aurreikusi ditzake.
Economato parean, zigarro tximinien behe-lainotan, intziri marrantaz, Piqué, Ramos, Aduriz, cornerra atera zain ukondoarekin tokia eginez. Leihatila ireki orduko, katunba eskuan, hiena saldoa arrapaladan abiatu da inora, bultzaka, jadanik aste ezinak zaizkien ezinegonak arintze aldera, beren kafe, bere coca-cola, beren tabako bila.
Denbora batera, compiak buelta erdia hartu du txartelean xoxik ez duela baieztatuta. Ez da familiak dirurik sortu ez dion bakarra izango inondik.
Hartzekodunekin ekidin ezineko eztabaida piztu da jarraian, jende multzoa hurbildu eta zirkulua ixten ari den bitartean; funtzionarioak, pecera barnetik erne antzematen dira. Zelatariez ohartuta, taldea sakabanatu egin da moduluan zehar eta erronka berria tigrean izango da, sarrerako atea zainduko duten preso kideek bermatutako buruz-burukoan, como los hombres. Gizon izateko hitza laster janda, pinchoa atera dio compiari arerioak, atearen beste aldeko bat-bateko zaintzaileak ¡agua! ¡agua! Oihukatzen dutelarik. Segituan, eskularruak jantzita, bokiak komunera sartu dira borrokaldia etetera. Compiak, zauri arina besoan, aiztoaz erasotua izan dela esan die, eta cacheoan, irrati antenaz egindako herraminta topatu dute zakar ontzian. Erasotzailea Chaparrora eraman dute perra chivataka builaka. Isolamenduan 72. Artikulua ezarri diote, bizpahiru egunetan soinean duena baino izango ez duelarik. Aste batzuk pasata, beste espetxe batean destinoa jarri eta Cundatu ezingo dute lehendabiziko fasean.
Moduluan geratu den salatariak, errefuxatzea erabaki du bestearen lagunen mehatxupean.