Denboraz kanpo jarritako amaierako puntua.
Bazen behin esaldi bat, beste esaldi batekin harreman on bat egin zuena. Biak hitz eta aditz desberdinez osatuta egon harren, oso ongi moldatzen ziren elkarrekin, eta nola edo hala elkar lotzeko moduak aurkitzen zituzten beti. Esaldi desberdinak sortuz, paragrafo berriak idazten hasi ziren, honela historio bat sortzen zutelarik. Noizean behin, komak edota puntuak idazten zituzten beraien artean; elkar errespetatzeko, eta bien artean distantzia puntu bat finkatzeko, arnasa hartzeko. Bakoitzak...
Read MoreLasai, nik ere negar egin izan dut komuneko atea krisketarekin itxi ostean.
Bizitza jolas baten modukoa dela esango nuke, eta askotan jolasten ahaztu zaidala iruditzen zait, jokoan galdu naizela. Jokoa izan edo ez, bizitzan uneoro jokabide bat edo bestea hartzen edo izaten dugu. Joko honetan norberak bere arauak finkatzen ditu, baina ba al dago inoiz bere jokoan galdu ez den inor? bere jokoaz damutu ez den inor? Ni behintzat damutu naiz haserretzeko arrazoirik gabe haserretu izanaz, haserretzeko arrazoia izan eta ez haserretu izanaz, esan behar ez nituen hitzak...
Read MoreNazkatuta nago!
Bai bai, ikusten duzuen produktua produktu erreala da! Ideal markak (guk Bimbo izenez ezagutzen dugunak), emakumeentzako ogia atera du, eta nola ez arrosa eta more kolorea ezarri die poltsei. Ez dakit zuei, baina niri atzo arratsaldean lelo, harridura, haserre… aurpegia azaleratu zitzaidan merkatal zentrura joan eta produktu hau apaletan ikusi nuenean. Zertan ari gara? Zein da produktu honen helburua? Noski, oso normala da, hemen uda dator eta emakumeak dietan jarri nahi dituzte,...
Read More“Nik ere irakasle izan nahi dut ama!”
– “Nik ere irakasle izan nahi dut ama!” – Ongi pentsatu al duzu? Irakaslea gizartean gutxiesten den hori da maitea, ospe handiegirik ez duen ogibidea. Jendeak ez daki gizartean zabalduta dagoen irakaslearen irudiak, ez duela benetako irakaslea islatzen. Bazeneki zein zaila den irakasle izatea… Irakasleak liburuak ditu eskuan, azaldu eta erakutsi beharreko hori azaltzen duten liburuak, baina ez pentsa liburutik haratagoko gauzak erakutsi beharko ez dituenik,...
Read MoreGalderetan galduak ote gaude?
Pausu bat, bi pausu, hirugarrena hurrena… Bizitako egun bakoitzak gure bidea sortzen du, norberarena soilik dena, norbanakoaren bizitza islatzen duena. Bizitza gertakariz eta bizipenez osatzen bada, bide honetan hainbat oztopo eta laguntzekin topo egiten dugularik, gertatu beharreko hainbat gertakari gertatzen dira, ulertu edo ez, gertatu beharrekoak direnak, gertatzen direnak. Mundu bat. Pertsona bakoitzak bere nortasuna eraikitzen du, berak ikusitakoaren edo bizitakoaren arabera,...
Read MoreNik gaur galtzak daramatzadanez…
Hausnarketa txiki bat… Askotan ikusten dugun irudia da hau, bainugela publikoetara joaten garen bakoitzean, alegia. Guztiok dakigu ezkerrera edo eskuinera joan behar garen, irudi soil bat ikusita, baina nire burua inon kokatzen ez badut, irudi hau ikusi eta honakoa pentsatzen dut: “Ezkerrean soinekoa duten haiek, eta eskuinean galtzak dituzten haiek. Nik gaur galtzak daramatzadanez…”. – Neska, barkatu, baina hau gizonezkoen bainugela da! Mundu guztian ezaguna...
Read MoreBarkatu, baina ez dugu piroporik nahi.
Zoritxarrez, Hego Ameriketan daramadan denboraldian, Euskal Herrian bizitza guztian baina piropo gehiago entzun ditut. Zoritxarrez, oraindik gizonezko batzuk emakumezkoa gutxiesten dute. Zoritxarrez, piropoak esaten dituzten gizonezkoek emakumea haragi zatitzat hartzen dute. Zoritxarrez, emakume askok hitz lizun hauek entzutean irri batez erantzuten dute. Zoritxarrez, zenbait emakumek oraindik hitz hauek onartzen dituzte. Zoritxarrez, batzuk berdintasunaren esanahia ezezaguna dute....
Read MoreKomunikaziotik inkomunikaziora.
Komunikazioan oinarritzen da gizartea, baina benetan komunikatuta al gaude? Komunikatzen al gara? Geroz eta baliabide gehiago ditugu geure hitzak, pentsamenduak helarazteko, baina baliabide hauen gehiegizko erabilerak inkomunikaziora eraman gaitu. Behatzen bidez komunikatzen gara, ordenagailuan edota mugikorrean idatziz, geure komunikatzeko tresna hoberena gorputz guztia dela ahaztuz. Geure pentsamenduak, usteak eta sentimenduak sare sozialetan argitaratzen ditugu, hauek ulertzen...
Read More
Iruzkin berriak